Prentsa Oharren banner

(Eguneratua) Prentsa-deialdiak (2020-11-30)

Prentsaurrekoa. Etxezarra lagatzeko Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko akordioa aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Euskaltzaindiako presidente Andres Urrutia

Eguna. Astelehena, azaroak 30

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————-

Erakunde adierazpena irakurtzea Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Eguna dela-eta

Parte hartzaileak. Udalbatzako talde politikoen ordezkariak

Eguna. Astelehena, azaroak 30

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

——————————-

Prentsaurrekoa. Mazoka aurkeztea

Parte hartzaileak. Alkateorde eta Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo zinegotzi Maider Etxebarria; Kultura eta Kirol foru diputatu Ana del Val; lehen diputatu nagusiorde Pilar Garcia de Salazar; Mazokako zuzendari Marta C. Dehesa; eta Mazokako VI. Edizioko kartelaren egile Mercedes deBellard

Eguna. Astelehena, azaroak 30

Ordua. 11:30

Tokia. Montehermoso Kulturunea

 

 

Share

Asteburuko aurreikuspenak

Ostirala, azaroak 27

  • Alkate Gorka Urtaran eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto ‘Juana’ antzezlana ikusten izango dira 19:00etan, Principal Antzokian.
  • Berdintasun zinegotzi Miren Fernandez de Landak parte hartuko du ‘Emakumeak’ topaketan 19:00etan, Iparralde gizarte etxean.
Share

Hiriko bizikleta lantegi eta denda guztiak gurpilak berrerabiltzeko proiektu pilotu batean inplikatu izana txalotu du Gasteizek

BirGURPIL proiektuaren bidez, erabiltzen ez diren bizikleta-gurpilak jaso eta birziklatu dira, eta bidegorri sarerako seinaleztapen produktuak egin.

 

Bizikletaren alorreko hogeita hamar lantegi eta enpresa inguruk gogotsu ekin diote aurten ekonomia zirkularreko proba-proiektu pilotu bati, zeina Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren Sailak eta Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailak sustatu baitute, IGI, Aclima eta EHU laguntzaile izan dituztelarik.

BirGURPIL proiektuaren bidez, erabiltzen ez diren bizikleta-gurpilak jaso eta birziklatu dira, eta udalerriko bidegorri sarerako seinaleztapen produktuak egin. Hiriko establezimendu guztien inplikazioari esker, dagoeneko hasi dira ekoizten bidegorrietarako seinaleak eta bereizgailuak gurpilen materiala berrerabiliz.

Alkate Gorka Urtaran, alkateorde Maider Etxebarria eta Ana Oregi ,   Ingurumen Plangintza eta Kudeaketako zinegotzi César Fernández de Landa eta Merkataritza zinegotzi Igor Salazar, inplikatutako antolakundeetako ordezkariekin bildu dira gaur goizean, eta “sektoreko profesionalek produktuen zirkularitatearen, ingurumen-inpaktua gutxitzearen eta Gasteizko bizikleta mugikortasuna are iraunkorragoa bihurtzearen alde erakutsitako” konpromisoa eskertu dute, “erantzuna ikaragarria izan baita”.  “Hiriburu Berdetik ekonomia berdera igarotzea da gure helburua. Une honetan, hiriak beren nortasunaren bila ari dira.  Eta Gasteizek badu berea“, nabarmendu du alkateak.

Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sareak (Udalsarea 2030) finantzatu du partez BirGURPIL proiektua, zeina  2019ko azaroan hasi zen eta abenduan bukatuko da.

Bideo batean jaso dira proiektuaren xehetasun guztiak. Besteak beste, iraupen luzeko triatloiko munduko txapeldun Eneko Llanos eta Ruth Britok hartu dute parte bideoan, eta gaurko bileran ere izan dira.

Guztira bizikletaren sektorearekin lotutako 31 lantegi eta antolakundek hartu dute parte proiektuan: BH Bikes, Bicicletas Green City Cycles, Bicicletas Izquierdo, Biketoki, Biziklismopikulin, BMK Gasteiz Service Point, Campagnolo, Ciclos Carreras Astro, Ciclos Gasteiz, Ciclos Soroa, Ciclos Sport, Decathlon, ebike by Vialki, El Corte Inglés Deportes, El taller de Asier, Forum Sport Vitoria, Fundación Euskadi, Gama Bicicletas, Infinity Bikes, Lakua Bikes, Lokoloka, Puesta a Punto, Rbr-Gasteiz, Servibicis, Specialized & Maestre Concept Store, Sport Yañez, Star Bikes, Tandem Gasteiz Bicicletas, Txirrinduz, Urban Mobility, Vibike bikes&triatlón.

BirGURPIL bideoa: https://youtu.be/XyEkJ2fCqCI

 

Informazio gehiago

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share

Atxilotua pisukideei bi labanarekin mehatxu egiteagatik

Udaltzainek atzo 19 urteko gaztea atxilotu zuten arma zuriarekin mehatxu-delitu baten ustezko egilea izateagatik.

11:00ak aldera 092 zenbakira jasotako dei batek poliziaren presentzia eskatu zuen San Bizente Aldapako etxebizitza batean. Bertan, itxura denez, gizonezko batek bi labanarekin mehatxatu zituen etxebizitzako bi kide.

Biktimek agenteei esan zieten gazteak hitzez egin ziela mehatxu labanak hartuta. Gertaeren larritasuna aintzat hartuta eta biktimak babesteko, udaltzainek gaztea atxilotu zuten eta gaur jarriko dute epailearen esku.

Eskola-garraioaren kontrol-kanpaina

Udaltzaingoak, datorren astean, eskola-garraioa kontrolatzeko kanpaina berezia egingo du. Bertan, autobusen baldintza teknikoak ikuskatuko ditu eta egiaztatuko du gidariak ibilgailuak gidatzeko gaituta dauden.

Kanpaina 2018-2023 Bide Segurtasuneko Udal Planaren zaintza- eta kontrol-ekintzen baitan kokatzen da.

 

Share

’Hiri Hezitzaileen Kartaren 30 urte, 30 ikaskuntza’ erakusketa inauguratu da

Urtarrilaren 4ra arte egongo da ikusgai, Loma Jeneralaren plazan

Gasteizko Udaleko Kultura Zerbitzuak ’Hiri Hezitzaileen Kartaren 30 urte, 30 ikaskuntza’ erakusketa aurkeztu du; urtarrilaren 4ra arte egongo da ikusgai, Loma Jeneralaren plazan. Erakusketak Hiri Hezitzaileen Karta idatzi izanaren 30. urteurrena gogoratzen du; izan ere, 1990an Bartzelonan egindako Hiri Hezitzaileen Nazioarteko lehen Biltzarrean plazaratu zen.

Hiri Hezitzaileen GUtuna hezkuntza gizartea eraldatzeko eta bizitza komunitarioa hobetzeko faktoretzat jotzen duen nazioarteko mugimendu baten sortze-agiria da. Urteurrenarekin batera, agiriaren bertsio eguneratua aurkeztuko da.

 ’Hiri Hezitzaileen Kartaren 30 urte, 30 ikaskuntza’ erakusketak Gasteizentzat hezkuntza gizartea eraldatzeko ardatza dela azpimarratzen du. Pandemia garai hauetan, hezkuntza babestu nahi izan dugu. Udalak ikastetxe eta familiekin batera egin du lan, alor horretan inor atzean gera ez zedin“, azaldu du Hezkuntza eta Kultura zinegotziak.

Erakusketan 16 panel jarri dira eta horietan, besteak beste, Hiri Hezitzaileen Karta berriari buruzko informazioa ematen da; martxoaren 13an Gasteiz 2020-2022 aldirako Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen koordinatzaile hautatu zutela ere jakinarazten da.

Loma Jeneralaren plazan egon ondoren, hiriko beste espazio publiko batzuetan jarriko da, 2021eko azarora arte.

Cantok gogorarazi du azaroaren 30ean (astelehena) Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Egunaren bosgarren edizioa egingo dela, ‘30 urtez pertsonak eta hiriak eraldatzen mundu hobea lortzeko’ lemaren pean. Hori dela eta, erakunde-adierazpen bat eta Hiri Hezitzaileen Gutun berria irakurriko ditu Udalbatzak.

Informazio gehiago 

 

 

Share

Udalak 20.000 euro euro bideratuko ditu hezkuntza-premia bereziak dituztenentzat

Tokiko Gobernu Batzarrak hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonak artatzen dituzten elkarteentzako dirulaguntzak onetsi ditu, 2020-2021 ikasturterako, eta 20.000 euroko zuzkidura dago.

“Laguntza horien bitartez, bazkide eta familientzako hezkuntza-jarduerak antolatzen eta kudeatzen lagunduko zaie elkarteei. Halaber, lagundu egingo zaie behar bereziak dituztenak eskolan eta gizartean integratzea sustatzen duten  Gasteizko ikastetxeetako ikasleei, familiei eta irakasleei,“ azaldu du Gasteizko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.

Hauek dira elkarte bakoitzak jasoko dituen kopuruak:

ELKARTEAZENBATEKOA
ASPASOR1.747,79
DOWN ARABA3.241,15
TALUR1.913,72
AEMAR1.415,93
ALCAVI3.772,12
ASPACE2.909,29
EGINAREN EGINEZ5.000,00
GUZTIRA20.000,00

 

 

 

 

Share

Gasteizek  ‘Polo batetik bestera’ erakusketa hartuko du

Tokiko Gobernu Batzarrak La Caixa banku fundazioarekiko lankidetza hitzarmen bat onetsi du, Gasteizen ‘Polo batetik bestera. Bidaia bat natur paradisu handietara, Nacional Geographic-en eskutik’ erakusketa jartzeko.

“Gasteizko Udaletik aurtengo Gabonetarako proposatzen dugun kultur programazioaren barruan dago erakusketa. Edertasun handiko ekimena da, Artikotik Antartikorainoko bidaia erakusten baitu, Lurreko naturgune ikusgarrienen argazkien bitartez”, azaldu du Gasteizko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok.

‘Polo batetik bestera’ abenduaren 18tik urtarrilaren 12ra arte ikusi ahalko da, Arabako hiriburuko Santa Barbara plazan.

Share

“Jazz uhinak hirian barrena” programaren XV. edizioa egiteko hitzarmena onetsi du Hezkuntza Zerbitzuak

Hezkuntza eta Kultura Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak Jazzargia elkartearekiko hitzarmena onetsi du gaur, 2020-2021 ikasturtean “Jazz uhinak hirian barrena” programaren XV. edizioa egiteko; 30.000 euro dagozkio horri.

Ekimen hau Hezkuntza Zerbitzuaren Musika Adierazpenaren Programaren baitakoa da, zeinak musikan aktiboki parte hartzeko bitarteko behinena eskaintzen baitu: kontzertu pedagogikoak entzutea.

“Jazz uhinak hirian” programak  hainbat helburu ditu: musika estilo hori Gasteizko herritarren artean zabaltzea, haren ezaugarri esanguratsuenak modu didaktikoan ezagutaraztea, jazz musikari gasteiztarren lana eskaintzeko espazio bat finkatzea, eta hirian jazz egitarau egonkor bat osatzea” azaldu du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Azaroaren 24an hasi zen zikloa, eta 2021eko maiatzaren 18an amaituko da. Zazpi kontzertu izango dira, guztira, denak Jesús Guridi kontserbatorioan.

Hauexek dira hurrengo kontzertuen datak:

  • Abenduak 15: Nico & Eolo Quartet
  • Urtarrilak 26: Lara Vizuete
  • Otsailak 23: David Cid Quartet + Perico Sambeat
  • Martxoak 16: Iñigo Peña Quintet
  • Apirilak 20: Combos (Luis Aramburu eta Jesús Guridi)
  • Maiatzak 18: Big Bands (Luis Aramburu eta Jesús Guridi)

 

Share

Udaltzaingoan hamaika agente sartzeko deialdia

Gasteizko Udaltzaingoaren oinarrizko eskalan hamaika agente lanpostu betetzeko enplegu-eskaintza publikoa onetsi du gaur goizean Tokiko Gobernu Batzarrak. Besteak beste, titulazio hauetakoren bat eskatuko da LEPean parte hartu ahal izateko: Batxilergoa, goi mailako Lanbide Heziketa, 3. mailako lanbide modulua, edo baliokidea. B eta A gidabaimenak ere eskatuko dira.

Deialdiaren bitartez, beste pausu bat emango da Udaltzaingoan hutsik dauden agente lanpostuak betetzeko, kidego horretarako ezarritako birjartze-tasari egokituz. Gerora erretiroak direla eta hutsik geratzen diren lanpostuak ere gehitu ahalko zaizkio deialdiari. Hain zuzen ere, Urtaranen gobernuak konpromiso hori hartu zuen agintaldiaren hasieran, hutsik dauden lanpostuak betetzeko urtero enplegu-eskaintzak egingo zirela iragarri baitzen.

Azken urteetan Udaltzaingorako hiru LEP egin dira: 2016ko uztailean, 32 leku betetzeko; 2018ko maiatzean (28 lanpostu), eta 2019ko martxoan (beste 39 lanpostu). Horri guztiari esker, ia ehun agente berri sartu dira zerbitzuan.

Share