Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2020-11-26)

Prentsaurrekoa. ZENTZUZ Gasteizen bidezko merkataritza sustatzeko sarea aurkeztea, hala nola Gabonetarako prestatu dituzten jarduerak ere

Parte hartzaileak. Garapenean Lankidetzako zinegotzi Jon Armentia; eta Medicus Mundi elkarteko ordezkari Itsaso Sanchez

Eguna. Osteguna, azaroak 26

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Azaroaren 25ean, emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean erne jarraitzeko eskatu du Gasteizek 

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean, emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean erne jarraitzeko eskatu du Gasteizek, zenbait ekitaldi instituzionalen bidez.

Goizean goiz, Udaleko, Arabako Batzar Nagusietako eta Aldundiko ordezkariek 5 minutuko isilaldia egin dute Probintzia plazan.

Horretaz gain, EAJ-PNV, PSE-EE, PP eta Elkarrekin udal taldeek gaurko egunarekin lotutako adierazpen bat irakurri dute.

Gaur iluntzean, berriz, udaletxeko aurrealdea, Arkupeak eta Floridako kioskoa morez argiztatuko dira.

EAJ-PNV, PSE-EE, PP y Elkarrekin taldeen adierazpena Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela-eta

COVID-19ak gaur egun sortutako krisi soziosanitarioaren testuinguruak eta hartu diren konfinamendu-neurriek, alde batetik, indarkeria matxista ikusezin bihurtzea ekarri dute, baina, aldi berean, indarkeria horretan eragina duten elementu berriak azaleratu dituzte. Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak artatzen dituzten baliabide publikoek jasotako datu estatistikoen arabera, behera egin du artatutako kasuen kopuruak. Hala ere, etxean edo bikotekideen edo bikotekide ohien artean gertatzen den indarkeria errealitate berrira egokitu dela adierazten duen informazioa lortzen hasi gara, eta horrek erakundeen premiazko egokitzapen eraginkorra eskatzen du, egungo ezaugarriak identifikatzeko eta haiei erantzuteko.

“Gera zaitez etxean” mezuak zaildu egin du indarkeria matxistaren dinamikekin zer gertatzen den ikustea, eta agerian uzten du kontuan hartu behar direla etxean gelditzeko gutxieneko baldintzarik ez duten pertsonak, eta, bereziki, zenbait emakume, izan ere, haientzat bizilekua, leku segurua izan beharrean, arrisku handiagoko espazioa da, non erasoek ez baitute etxeko eremua gainditzen.

Oraindik datu eztabaidaezinik ez badago ere, badirudi konfinamenduak areagotu egin duela erasotzaileen kontrol-sentsazioa, eta, aldiz, emakumeei zailago egin zaie haiek salatzea; hala, emakumeek bizirauteko estrategia berriak sortu dituzte, eusteko trebetasunak indartuz, bizikidetza kudeatu ahal izateko, beren burua babesteko eta etxean haiekin bizi direnak babesteko, hain zuzen ere.

Gainera, egungo testuinguruak areagotu egin ditu emakumeen ondoezak, ez bakarrik indarkeria-egoerengatik, baita haien bizitzak aurrera eramateko zaintza zein diru arloko laguntza mugatuengatik ere, eta horren ondorioz, haien egiturazko desberdintasun-egoera larriagotu egin da. Izan ere, konfinamenduan ez da behar adina aitortu zainketek duten garrantzia etxeetan bizitzari eta osasunari eusteko, eta lan hori karga emozional handia izan da emakumeentzat.

Arreta berezia jarri beharko diegu, halaber, denboran zehar eta hainbat modutan azaltzen diren pandemiaren ondorioei, errealitate berriei aurre egin beharko zaiela aurreikusten baita. Adingabeen kasuan ere, beharrezkoa da estrategia propioen eta amenganako babes-estrategien garapena behatzea, gerora haien aurkako indarkeria-gertaerak edo heldutasun-prozesuetan atzerapausoak ager baitaitezke.

 

Krisiaren ostean, normaltasunera itzultzeko dei egiteak frustrazioa eta arriskua eragin ditzake, aurretik izandako indarkeria egoeretara itzultzeagatik. Gainera, egoera konpontze aldera, funtsezkoa da sortutako kalteak eta egindako aldaketak sistematizatzea eta aztertzea, esku-hartze egokia egin ahal izateko.

Gazteek, bestalde, badute indarkeria agertu den moduen eraldaketaren berri, eta funtsezkoa da modu berriak aitortzea eta indarkeriaren oinarri den balio- eta sinesmen-sistema eraldatzea.

 

Jakitun gara testuinguruaren konplexutasunaz eta Hara! Genero Berdintasunerako IV. Planean, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak ikuspegi intersekzionaletik eta giza eskubideen ikuspegitik bermatzeko hartutako konpromisoaz. Horregatik guztiagatik, Gasteizko Udalak konpromiso hauek hartzen ditu:

 

  1. Indarkeria-modu eta -testuinguru berrien antzematea indartzea.
  2. Konfinamenduan emakumeei erantzun egokia eman dieten laguntza-baliabideak identifikatzea, sarbideak zabaltzea eta informazio- eta euste-tresna gisa sarbidea bermatuko duten bide telematikoak indartzea, bide horiek indarkeria matxistari erantzuteko protokoloan txertatuz.

 

  1. Indarkeria matxistaren edozein formari aurre egiten dioten emakumeentzako arreta- eta laguntza-baliabideak mantentzea eta egokitzea ahalduntze- eta erreparazio-ikuspegiarekin, babeserako, arretarako, erreparaziorako eta berriz ez gertatzeko eskubidea bermatuz.
  2. Indartzea laguntza- sare komunitarioak, indarkeria arazo estruktural eta ez-pertsonal gisa ulertuta, bai eta ahalduntze-prozesuak ere, esate baterako, Jabekuntza Feministarako Eskola eta Sorginena proiektuetan garatutakoak.
  3. Emakumeak egiten ari diren euste-lana aitortzen duten kontakizun alternatiboak sustatzea.
  4. Indarkeria matxista prebenitzeko gazteei zuzenduta estrategia Libre izan Nonahi! finkatzea eta egokitzea.

 

  1. Berdintasun-programak babestea eta finkatzea, indarkeria matxista prebenitzeko funtsezko tresna diren aldetik.
  2. Genero-ikuspegia txertatzea ekintza-planetan eta krisiaren ondorioei aurre egiteko planetan.
  3. Udal barruko eta erakunde arteko koordinazioa eta beste erakunde eta eragile batzuekiko lankidetza eta koordinazioa indartzea, indarkeria matxistari aurre egiteko Udalaren protokoloa eguneratuz.

 

Halaber, dei egiten diegu herritarrei bat egiteko mugimendu feministak  Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta deitutako mobilizazioekin.

Share

Gasteizko Udalak industrialdeetara joateko mugikortasunari buruzko lehen inkesta egingo du, egunero lantoki horietara joaten diren 37.000 pertsona baino gehiago nola mugitzen diren jakiteko

– Langile eta enpresentzako inkestak esteka baten bidez bete ahalko dira, eta bizikleta tolesgarri bat zozketatuko da erantzuten duten langile guztien artean

– Hori da hiriko industrialdeetarako Mugikortasun Planean aurreikusitako ekintzetako bat. Plan hori joan den irailean hasi zen, datuak biltzeko hasierako fase batekin, eta parte hartzeko prozesu osoa 2021eko lehen seihilekoan garatuko da

– Estatuan lanerako mugikortasunaren alorreko aditu handienetako bat eta plan honen aholkulari teknikoa den anel Ferrik hitzaldia emango du gaur arratsaldeko 18: 00etan, online, ‘La Movilidad al trabajo y los desplazamientos a los Polígonos industriales, una asignatura pendiente de las ciudades’ izenburupean.

Gasteizko Udalak hiriko industrialdeetara joateko mugikortasunari buruzko lehen inkesta abiatu du gaur. Inkesta horren bidez, udalerriko industrialdeetara eta teknologia-eremuetara egunero joaten diren 37.000 pertsona baino gehiagoren joan-etorrien egungo errealitatea ezagutu nahi da. Inkestak bi modalitate ditu: bata enpresentzat eta bestea langileentzat. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zein Ekonomia Sustapenaren Sailek CEA, TUVISA eta Gilsa sozietateekin batera sustatutako Industrialdeetarako lehen Mugikortasun Plana taxutzeko lanen barruan sartzen da. Plan horretan 90.000 euro baino gehiago inbertituko dira. Plan hori joan den irailean hasi zen prestatzen, aurrediagnostikoa egiteko eta Arabako hiriburuko industrialdeetan datuak hartzeko (aparkalekuak, ibilgailuen edukiera, etab.) hasierako fasearekin, helburu nagusi honekin: gaur egungo egoerari buelta ematea, eremu horietara egiten diren desplazamenduen % 50 baino gehiago ibilgailu pribatuarekin egiten baitira, eta aukera jasangarriago batzuk planteatzea.

Alkateorde eta Ekonomia Sustapenaren zinegotzi Maider Etxebarriak eta Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok aurkeztu dute ekimena gaur goizean. Zinegotziaren esanetan, industria “gure hiriaren DNAren parte da, eta funtsezko zeregina du ekonomia suspertzeko. Alorreko eragileekin izan dugun lankidetzari esker, ekimen garrantzitsuak bultzatu ditugu, hala nola industrialdeetako kaleak eraberritzea edo udalaren webgunean datu-base bat abian jartzea gure industria-eraztuna sustatzeko. Orain urrats bat gehiago emango dugu diagnostiko honekin, orain arteko anbiziotsuena, 37.000 pertsona egunero nola mugitzen diren jakiteko “. “Laneko mugikortasunak hiriko mugikortasun osoan duen pisua nabarmena da. Planteatzen ari zaizkigun beharrei eta eskaerei erantzun nahi diegu, eta hiriko estrategia partekatuen barruan egin nahi dugu, trantsizio ekologikoaren, klima-aldaketaren aurkako borrokaren edo Garapen Jasangarriko Helburuen erronkek markatuta”, azaldu du Ruiz de Escuderok.

Industrialdeetarako mugikortasunari buruzko inkestak online erantzun ahalko dira, udalaren web-orrian ikusgai egongo den esteka baten bidez (https://v-g.eus/industrialdemugikortasuna ), plan hau lantzeko prozesu osorako berariaz sortutako atalaren barruan. Udalerrian dauden industrialdeez gain (Arabako Parke Teknologikoa, Gamarra, Betoñu, Arriaga, Ehari-Gobeu, Jundiz, Ariñiz eta Oreitiasolo), Subillabide eta Goiainen lan egiten duten pertsonek ere parte hartu ahalko dute, eremu horien eta Arabako hiriburuaren artean ere mugikortasun handia baitago. Parte-hartzaileek nola mugitzen diren, lanerako joan-etorrietan zenbat denbora ematen duten edo zein garraiobide erabiltzen duten azaldu beharko dute. Era berean, lan-arrazoiengatik egiten dituzten joan-etorrien benetako kostua ezagutzen duten eta mugikortasun-ohiturak zein baldintzatan aldatuko lituzketen jakin nahi da. “Oso garrantzitsua da inkesta honi ahalik eta pertsona eta enpresa gehienek erantzutea; izan ere, zenbat eta erantzun gehiago izan, orduan eta fidelagoa izango da teknikariek egin dezaketen diagnostikoa, eta proposatutako neurriak ere egokiagoak izango dira”, azpimarratu du Udalak.

Gasteizko Udalak industria-eremu horietan erroldatutako enpresa guztiei bidaliko dizkie inkesta horiek, eta kanpaina bat egingo du sare sozialetan, ahalik eta langile gehienengana iristen saiatzeko. Inkesta kaleratu aurreko aste hauetan, Udala sektoreko eragile nagusietako batzuekin egon da, zalantzarik gabe enpresa askoren lehiakortasuna eta langileen bizi-kalitatea eta osasuna hobetu ditzakeen prozesu batean inplikatzen saiatzeko. Halaber, QR kodea duten kartelak banatuko dituzte hiriko industrialdeetan, inkesta deskargatzeko.

Hiri Ekologiaren Gela eta partaidetza prozesua

Industrialdeetarako Mugikortasun Plan honek hiri gehienetan gainditu gabe dagoen irakasgaietako bat konpondu nahi du: lanerako mugikortasuna. Gasteizko Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren azken berrikuspena 2018an egin zen, eta hori izan zen identifikatutako erronketako bat. Orain, dokumentu berri honekin, udalerriko industria-eremuei mugikortasun-sistema osasungarriagoa, lehiakorragoa, unibertsalagoa eta iraunkorragoa eman nahi zaie.

Hori lortzeko, partaidetza-prozesu oso bat garatuko da Mugikortasun Elkargunearen bidez, eta eragile guztiak inplikatu nahi dira, enpresa eta elkarteetatik hasi eta sindikatu eta langileetaraino. Prozesu hori 2021eko lehen seihilekoan garatuko da nagusiki, baina horren aurretik, IGIk Hiri Ekologiaren Gela bat antolatu du gaur, azaroak 25, Estatuko lanerako mugikortasunaren arloko aditu handienetako batekin, Manel Ferrirekin. Kataluniako teknikari hori mugikortasun iraunkorraren aldeko aktibismoan aritu izan da GKEen eremuan eta eremu sindikalean (CCOO-ko mugikortasun arloaren arduraduna izan zen), eta gaur egun mugikortasun arduraduna da Bartzelonako Diputazioko Klima Aldaketaren Bulegoan. Ferrik azalduko duenez, gaur egun indarrean den mugikortasun-ereduak berekin dakartza inpaktu garrantzitsuak, langileen ongizateari eta bizi-kalitateari eragiten diotenak, baita enpresen eta ekonomia nazionalaren lehiakortasunari ere. Halaber, administrazioek, enpresek eta langileek elkarrekin neurriak hartzearen garrantzia azpimarratuko du, egungo mugikortasun-arazoei erantzun azkarrak emateko.

Inkestekiko esteka:

LANGILEENTZAKO INKESTA

https://www.encuesta.com/s/7CN_ks1IvFFXQGdeOWHxsQ/

 ENPRESENTZAKO INKESTA

https://www.encuesta.com/s/M7Sew_1BCacrUXZ5gpUu6g/

Share

EAJ-PNV, PSE-EE, PP y Elkarrekin taldeen adierazpena Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela-eta

COVID-19ak gaur egun sortutako krisi soziosanitarioaren testuinguruak eta hartu diren konfinamendu-neurriek, alde batetik, indarkeria matxista ikusezin bihurtzea ekarri dute, baina, aldi berean, indarkeria horretan eragina duten elementu berriak azaleratu dituzte. Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak artatzen dituzten baliabide publikoek jasotako datu estatistikoen arabera, behera egin du artatutako kasuen kopuruak. Hala ere, etxean edo bikotekideen edo bikotekide ohien artean gertatzen den indarkeria errealitate berrira egokitu dela adierazten duen informazioa lortzen hasi gara, eta horrek erakundeen premiazko egokitzapen eraginkorra eskatzen du, egungo ezaugarriak identifikatzeko eta haiei erantzuteko.

“Gera zaitez etxean” mezuak zaildu egin du indarkeria matxistaren dinamikekin zer gertatzen den ikustea, eta agerian uzten du kontuan hartu behar direla etxean gelditzeko gutxieneko baldintzarik ez duten pertsonak, eta, bereziki, zenbait emakume, izan ere, haientzat bizilekua, leku segurua izan beharrean, arrisku handiagoko espazioa da, non erasoek ez baitute etxeko eremua gainditzen.

Oraindik datu eztabaidaezinik ez badago ere, badirudi konfinamenduak areagotu egin duela erasotzaileen kontrol-sentsazioa, eta, aldiz, emakumeei zailago egin zaie haiek salatzea; hala, emakumeek bizirauteko estrategia berriak sortu dituzte, eusteko trebetasunak indartuz, bizikidetza kudeatu ahal izateko, beren burua babesteko eta etxean haiekin bizi direnak babesteko, hain zuzen ere.

Gainera, egungo testuinguruak areagotu egin ditu emakumeen ondoezak, ez bakarrik indarkeria-egoerengatik, baita haien bizitzak aurrera eramateko zaintza zein diru arloko laguntza mugatuengatik ere, eta horren ondorioz, haien egiturazko desberdintasun-egoera larriagotu egin da. Izan ere, konfinamenduan ez da behar adina aitortu zainketek duten garrantzia etxeetan bizitzari eta osasunari eusteko, eta lan hori karga emozional handia izan da emakumeentzat.

Arreta berezia jarri beharko diegu, halaber, denboran zehar eta hainbat modutan azaltzen diren pandemiaren ondorioei, errealitate berriei aurre egin beharko zaiela aurreikusten baita. Adingabeen kasuan ere, beharrezkoa da estrategia propioen eta amenganako babes-estrategien garapena behatzea, gerora haien aurkako indarkeria-gertaerak edo heldutasun-prozesuetan atzerapausoak ager baitaitezke.

Krisiaren ostean, normaltasunera itzultzeko dei egiteak frustrazioa eta arriskua eragin ditzake, aurretik izandako indarkeria egoeretara itzultzeagatik. Gainera, egoera konpontze aldera, funtsezkoa da sortutako kalteak eta egindako aldaketak sistematizatzea eta aztertzea, esku-hartze egokia egin ahal izateko.

Gazteek, bestalde, badute indarkeria agertu den moduen eraldaketaren berri, eta funtsezkoa da modu berriak aitortzea eta indarkeriaren oinarri den balio- eta sinesmen-sistema eraldatzea.

Jakitun gara testuinguruaren konplexutasunaz eta Hara! Genero Berdintasunerako IV. Planean, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak ikuspegi intersekzionaletik eta giza eskubideen ikuspegitik bermatzeko hartutako konpromisoaz. Horregatik guztiagatik, Gasteizko Udalak konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. Indarkeria-modu eta -testuinguru berrien antzematea indartzea.
  2. Konfinamenduan emakumeei erantzun egokia eman dieten laguntza-baliabideak identifikatzea, sarbideak zabaltzea eta informazio- eta euste-tresna gisa sarbidea bermatuko duten bide telematikoak indartzea, bide horiek indarkeria matxistari erantzuteko protokoloan txertatuz.
  3. Indarkeria matxistaren edozein formari aurre egiten dioten emakumeentzako arreta- eta laguntza-baliabideak mantentzea eta egokitzea ahalduntze- eta erreparazio-ikuspegiarekin, babeserako, arretarako, erreparaziorako eta berriz ez gertatzeko eskubidea bermatuz.
  4. Indartzea laguntza- sare komunitarioak, indarkeria arazo estruktural eta ez-pertsonal gisa ulertuta, bai eta ahalduntze-prozesuak ere, esate baterako, Jabekuntza Feministarako Eskola eta Sorginena proiektuetan garatutakoak.
  5. Emakumeak egiten ari diren euste-lana aitortzen duten kontakizun alternatiboak sustatzea.
  6. Indarkeria matxista prebenitzeko gazteei zuzenduta estrategia Libre izan Nonahi! finkatzea eta egokitzea.
  7. Berdintasun-programak babestea eta finkatzea, indarkeria matxista prebenitzeko funtsezko tresna diren aldetik.
  8. Genero-ikuspegia txertatzea ekintza-planetan eta krisiaren ondorioei aurre egiteko planetan.
  9. Udal barruko eta erakunde arteko koordinazioa eta beste erakunde eta eragile batzuekiko lankidetza eta koordinazioa indartzea, indarkeria matxistari aurre egiteko Udalaren protokoloa eguneratuz.

Halaber, dei egiten diegu herritarrei bat egiteko mugimendu feministak  Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta deitutako mobilizazioekin.

Share

Gasteizko Udalak eta Arabako Medikuen Elkargoak suspertzeko teknikei buruzko prestakuntza eskainiko diete herritarrei, online

 

  • Prestakuntza-programaren barruan, bihotz-birikak suspertzeko eta desfibriladoreak erabiltzeko teknikak irakatsiko dira, nagusi, ume eta bularreko haurrengan biziraupen-katea albait lasterren aktibatzeko

 

Gasteizko Udalak eta Arabako Medikuen Elkargo Ofizialak bihotz-birikak suspertzeko (BBS) eta aire-bideen buxadura gertatzen denerako oinarrizko maniobrak ikasteko prestakuntza-programa berria jarri dute abian, online; horren helburua da herritarrei era errazean irakastea oinarrizko maniobrak nola egin, bizia arriskuan dagoen egoerak antzeman, biziraupen-katea aktibatu, eta nagusi, ume eta bularreko haurrengan oinarrizko maniobrak egiten jakin dezaten.

Bost bideo labur dira. Horietan, Osakidetzako Larrialdietako langileek era erraz, didaktiko eta oso grafikoan azaltzen dute nola egin BBS maniobrak bihotz-biriketako geldialdia izan edo zerbait kontrako eztarritik joanez gero, eta nola erabili zuzen desfibriladorea. Doan eskura daitezke bi entitateen web-orrietan: www.vitoria-gasteiz.org eta www.icoma.eus.

Gasteizko Udalak eta Arabako Medikuen Elkargoak urtero antolatzen dute “BihotzAraba – Bihotzaren hamabostaldia”, eta horren barruan aurrez aurreko eta doako hamar ikastaro praktiko eskaintzen zaizkie herritarrei BBS maniobrei eta aire-bideen buxadura gertatzen denerako oinarrizko maniobrei buruz, baina COVID-19aren pandemiak  hori irailean egitea eragotzi zuen. Hala ere, bi erakundeek ahalik eta pertsona gehien prestatzen jarraitzeko konpromisoa dutenez, proiektu berri bati ekin eta prestakuntza onlineko bertsiora egokitu dute, jende gehiagorengana iritsi ahal izateko, osasun krisia baretu eta ohiko formatura (lantegi praktikoak, manikiak erabiliz) itzultzeko aukera izan arte.

 

Biziraupen-katea aktibatzea

Arnasa gelditzen denean, igarotzen den minutu bakoitzeko % 10etik % 20ra bitartean gutxitzen dira errekuperatzeko aukerak. Zenbat eta jende gehiago egon prestatua bizia arriskuan dagoen egoera horietan erantzuteko, aukera handiagoak izango dira biziraupen-katea behar bezala aktibatzeko.

Arabako Medikuen Elkargoko idazkariorde Alberto López de Ocárizek aurkezpenean gogora ekarri duenez, bihotz-biriketako geldialdien % 80 ospitaleetatik kanpo eta inguruan osasun langilerik ez dagoela gertatzen dira; hori dela eta, elkargoak horrelako prestakuntza ematen jarraitzeko konpromisoa du, ahalik eta herritar gehienengana iristearren.

Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lópezek, berriz, zabalkunderako prestakuntza horretan parte hartzera animatu ditu gasteiztarrak. “Larrialdi egoera bat antzemateko eta suspertzeko teknikak zuzen aplikatzeko gai den pertsona sare handia izatea dugu Gasteiz hiri seguruagoa, partaidetzakoa, elkartasunekoa eta guztion osasunarekin konprometituta dagoen hiria izateko modurik onena”. 

INFORMAZIO GEHIAGO ETA BIDEOAK: Bihotz-biriketako geldialdiak artatzeko baliabideak

Share

Udaltzainen eta suhiltzaileen esku-hartzeak

Udaltzaingoak, azken hogeitalau orduotan, 7 trafiko-istriputan esku hartu du. Istripu horietan, 3 pertsona zauritu dira.

Sutea sukalde batean

Suhiltzaileek Jacinto Benavente kaleko etxebizitza bateko sukaldean sutea itzaltzen esku hartu zuten atzo. Sua ke-kanpaian sortu zen eta kalteak sortu zituen sukaldean

 

Share

Errege Magoak, Olentzero eta Mari Domingi Mendizorrotzeko kiroldegian elkartuko dira Gasteizko haurrekin

Sarrera doakoa da, eta aldez aurretik erreserba egin beharko da.

Osasun egoeragatik ezin denez espazio publikoan desfilerik egin, Kultura Zerbitzuak beste aukera bat prestatu du Errege Magoak, Olentzero eta Mari Domingi urtero bezala Gasteizera irits daitezen, eta egungo araudiak onartzen duen haur kopuru handienarekin elkartzerik izan dezaten leku seguruan. Horixe iragarri du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok gaur goizean, Eguberrietako kultur programazioa aurkezteko egindako prentsaurrekoan.

“Abenduaren 23an eta 24an “Hator, hator, Olentzero eta Mari Domingi’ ikuskizuna izango da Mendizorrotzeko kiroldegian. Bi egun horietako bakoitzean, 30 minutuko 4 emanaldi egingo dira (400 pertsonarentzat bakoitza). Oso hitzordu bereziak izango dira; ez dira faltako musika, dantzak, abestiak eta ilusioa. Besteak beste, Folklore Akademiak eta Udalaren erraldoien konpartsak hartuko dute parte” adierazi du Cantok.

Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. Gonbitak abenduaren 17ko 9:00etatik aurrera eskuratu ahalko dira udalaren webgunean edo telefonoz (945 16 16 18, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara).

Abenduaren 24ko azken emanaldia, 18:00etakoa, streaming bidez ikusi ahalko da zuzenean, udalaren webgunean, eta ikusgai izango da Eguberrietan herritar orok atsegin hartzerik izan dezan.

Errege Magoak

Errege Magoak ere iritsiko dira hiria magiaz betetzeko. Gaspar, Melchor eta Baltasarrek urtarrilaren 4an eta 5ean hartuko dituzte Gasteizko haurrak Mendizorrotzeko kiroldegian. “‘Ya vienen los Reyes Magos’ ikuskizuna 30 minutuko 6 emanalditan eskainiko da (400 pertsonarentzat bakoitza. Ez dira musika, ikusizko ustekabeak eta ilusioa faltako” adierazi du zinegotziak.

Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. Gonbitak abenduaren 28ko 9:00etatik aurrera eskuratu ahalko dira udalaren webgunean edo telefonoz (945 16 16 18, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara).

Urtarrilaren 5eko 18:00etako saioa streaming bidez ikusi ahalko da zuzenean udalaren webgunean, eta ikusgai izango da hurrengo egunetan.

Haurrentzako ikuskizunen erakustaldia.

Halaber, abenduaren 26tik 30era, haurrentzako ikuskizunen XVII. erakustaldia izango da Mendizorrotzean. Aurten handitu egin da programa, eta bost ikuskizunen 10 emanaldi izango dira.

Abenduaren 26an ‘Txiki Rock’ ikuskizunak abiaraziko du programa. Euskaraz izango da eta txikienak euskal rockean murgiltzen hastea nahi du. Bi emanaldi izango dira, 16:30ean eta 19:30ean. Abenduaren 27an, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken lana – ‘Amaren intxaurrak’– eskainiko da, 12:00etan eta 18:30ean.

Abenduaren 28an, haurrentzako  ‘El lago de los cisnes’ opera eskainiko da, 12:00etan eta 18:30ean. Gaztelaniaz. Abenduaren 29an, berriz, ‘Kantu kolore’. Zuzeneko musika, koreografia, umorea eta energia txiki eta helduentzat. 12:00etan eta 18:30ean.

Azkenik, abenduaren 30ean, ‘Naviland, el musical. El lugar donde viven los Reyes Magos’ programa izango da, 12:00etan eta 18:30ean. Gaztelaniaz

Sarrerek 5 euro balioko dute, eta abenduaren 9ko 9: 00etatik aurrera erosi ahal izango dira udalaren webgunearen bidez edo telefonoz (945 16 16 18, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14: 00etara).

 Neurri bereziak Mendizorrotzeko kiroldegian

Protokolo berezia ezarri da Mendizorrotzeko kiroldegian egingo diren 3 proposamenetarako. COVID-19aren ondoriozko edukiera-murrizketak kontuan hartuta, eta ahalik eta haur gehienek bertaratzeko aukera izan dezaten, haur bakoitzeko pertsona bakarra sartu ahalko da. Heldu bakoitzak, ahal den neurrian, haur bat baino gehiago eramatea gomendatzen du Kultura Zerbitzuak.

Pertsona bakoitzak gehienez bost sarrera erosi  ahalko ditu, edo gehienez bost gonbidapen erreserbatu, eta emanaldi bakarrera joan ahalko da. Sarrerak edo gonbitak izendunak dira, ez daude zenbakituta, eta nahitaezkoa da aldean eramatea, adina edozein delarik ere. Eserlekuak banakakoak izango dira. Sarrerak ematean esleituko dira, eta ezingo dira aulkiak dauden lekutik mugitu.

Abesbatzen kontzertuak

Gasteizko Eguberrietako programan ohikoak izaten dira abesbatzak, eta aurtengoan ere izango dira, baina beste modu batera antolatuta osasun-krisia dela eta. Gizarte etxeetako ekitaldi-aretoetan egingo dira, abenduaren 19tik urtarrilaren 3ra bitartean. Hauxe da programa:

  • Nurat: abenduaren 19an, Aldabeko gizarte etxean
  • Urkanta: abenduaren 20an, Salburuko gizarte etxean
  • Urkanta: abenduaren 21ean, Ariznabarreko gizarte etxean
  • Mairu: abenduaren 22an, Salburuko gizarte etxean
  • Tantak: abenduaren 23an, Zabalganeko gizarte etxean
  • Samaniego: abenduaren 26an, Arriagako gizarte etxean
  • Mairu: abenduaren 30ean, Araneko gizarte etxean
  • Ausartak: urtarrilaren 3an, Arriagako gizarte etxean

8 kontzertuak 19:00etan hasiko dira, eta gonbitak abenduaren 5etik aurrera erreserbatu ahalko dira, gizarte etxeetan edo udalaren webgunean.

Jaiotza monumentala

Floridako jaiotza monumentala abenduaren 4an inauguratuko da, 16:00etan, eta urtarrilaren 6ra arte bisitatu ahalko da, 10:00etatik 21:00etara. Segurtasun-neurriak gordetzeko, jaiotzaren barruko bideek noranzko bakarra eta nahitaezkoa izango dute, jendea gurutzatzea ekiditeko.

Misterioaren kokalekua izango da aurtengo beste berrikuntzetako bat. Ezingo denez haitzuloaren barruko aldea erabili, haitzuloaren sarreraren kanpoko aldean jarriko dira Ama Birjinaren, San Joseren eta Jesus haurraren irudiak.

Olentzero eta Mari Domingiren etxea

Olentzero eta Mari Domingiren etxea ere beste leku batean jarriko da aurten, Zulueta jauregiaren lorategian hain zuzen ere, jendearentzako espazioa zabalagoa izateko. Senda ibilbidetik izango du sarrera, eta irteera, berriz, Musikaren ibilbidetik. Horrela, nahitaezko noranzkoa duen ibilbide bakarra egongo da.

Olentzero, Mari Domingi eta Astotxoren irudiek 10:00etatik 21:00etara hartuko dituzte hiriko haur guztiak. Abenduaren 4an, 16:00etan, inauguratuko da, eta urtarrilaren 6ra arte egongo da zabalik.

Eguberrietako Kultur Egitaraua

Share

Instalazioak bizikideentzat erreserbatzeko aukera jarri du martxan Kirol Zerbitzuak

  • Kirol planak egiteko hiru ildo gomendatzen zaizkie familiei eta gazteei

 

Azaroaren 26tik aurrera, osteguna, udalaren kirol instalazioak erabiltzeko beste aukera bat izango da: bizikideentzako erreserbak. Udalaren kirol ekipamenduak erabiltzeko aukera honen bitartez, sei kirol-modalitate eta kirol-jarduera anitz bat egin ahal izango da, beti ere ezarritako jende-kopuru muga gainditzen ez badu taldeak (2 pertsonatik 6ra artekoak).

Bizikideentzako erreserbak egiteko aukerak, funtsean, azaroaren 7tik aurrera bertan behera geratu ziren kirolei eragingo die, hau da osasun-agintariek COVID-19ari aurre egiteko ezarritako murrizketek eragindako kirolei. Une hartan bertan behera geratu zen hainbat gune erreserbatzeko aukera: frontoiak, tenis-, padel-, squash- eta badminton-pistak eta mahai-tenisean aritzekoak. Orain, Eusko Jaurlaritzari ekipamendu horiek seguru erabiltzeko aukerei buruzko kontsulta egin, eta berarekin koordinatuta, erreserbak egiteko modu berri bat gaitu da: bizikideena. Hauek joko dira bizikidetzat: elkarrekin, eraikin berean bizi diren adingabeak eta helduak.

Kirol mota hauetarako egin daiteke bizikideentzako erreserba, beti ere bakoitzerako ezarritako gehieneko pertsona kopurua kontuan hartuta:

  1. Bizikideentzako badmintona. (geh. 4 pertsona)
  2. Bizikideentzako frontoia (esku pilota, gomazko paleta, paleta argentinarra eta frontenisa). (geh. 4 pertsona)
  3. Bizikideentzako padela (geh. 4 pertsona)
  4. Bizikideentzako squasha (geh. 2 pertsona)
  5. Bizikideentzako tenisa (geh. 4 pertsona)
  6. Bizikideentzako mahai-tenisa (geh. bi pertsona mahaiko)

Zazpigarren aukera bat ere egongo da: bizikideentzako kirol-jarduera anitza. Gorputz- eta kirol-jarduera, edo izaera ludikoko joko motorra da, espazioaren ezaugarrietara egokitua (futboleko ate 1 eta 2 saski dituen kantxa edo kirol modulua), bertan, baloi-jolasak,  indiakak, sokak….Gehienez 6 pertsona erreserbako. Erreserba egiten dutenek beren jolas- eta kirol-materiala erabili beharko dute, debekatuta egongo delarik kantxako zorua honda dezakeen edozein material erabiltzea.

Erreserba egiteko moduari dagokionez, Gasteizko udalaren webgunean edo, aurrez aurre, Informazio eta Kontrol Zerbitzuetan egin ahalko da. Erreserba erabili aurretik, bizikidetza egiaztatu beharko da Informazio eta Kontrol Zerbitzuan, horretarako NANa, errolda-agiria edo familia-errolda aurkeztuta. Bi orduz erreserbatu ahalko da aretoa, zortzi egun lehenagotik.

 

 

Gazte eta familientzako planak

Halaber, Kirol eta Osasun Sailak hiru motatako kirol- eta jarduera-planak prestatu ditu familientzat eta gazteentzat. Eskola kirola eta kirol federatua bertan behera geratu direnez, horien alternatiba gisa prestatutako planak dira, eta filosofia berbera mantentzen dute, kirola bizikideen artean edo talde txikitan egitea. Informazio guztia ostegunean bertan jarriko da udalaren webgunean, hiru kategoriatan banatuta:

  1. 5 urtetik beherako haurrak dituzten familientzako planak: txikienekin atsegin hartzeko eta aktibo egoteko berariaz prestatutako hamar jarduera.
  1. 5 urtetik gorako haurrak dituzten familientzako planak: familiarekin egiteko hamar jarduera edo kirol:  Eraztun Berdean bizikletaz ibiltzea, korrikalarientzako ibilbideak, altxorra bilatzea edo geocatching, besteak beste. Hainbat planetan, udalaren kirol instalazioak erabiltzeko aukera izango da, bizikideentzako erreserbaren bitartez.
  1. Gazte eta nerabeentzako planak: berariaz gazteentzat prestatutako hamar aukera, esaterako, skatean  ibiltzeko hastapenak, abentura-kirola, fitness mota desberdinak egiteko aukerak.

“Zalantzarik gabe, osasun agintariek kirol-jardueretarako ezarri dituzten mugek baldintzatu egiten dute udal instalazioetan egin daitekeen oro. Beti saiatzen gara jarduera fisikoa eta kirola sustatzeko aukerei etekin handiena ateratzen, pandemiaren ondoriozko baldintzak kontuan hartuta. Hori dela eta, gaitu egingo ditugu bizikideentzako erreserbak eta familia eta gazteentzako kirol planak” adierazi du Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lopezek.

Ostegunetik aurrera, gaituta egongo dira, udalaren webgunean, bizikideentzako erreserbak egiteko eta jarduera eta kirol planak kontsultazeko aukerak.

Share