Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2020-11-11)

Prentsaurrekoa. ‘Una noche sin luna’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Juan Diego Botto, antzezlea eta egilea

Eguna. Asteazkena, azaroak 11

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share

Kirol eta Osasun zinegotziak balorazio positiboa egin du 2020ko Vueltak Gasteizen eragin duen onuraz

Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lópezek 2020ko Vueltaren atseden eguna eta zazpigarren etapa hartzeak Gasteizi eragin dizkionak aztertu ditu gaur goizean. Lehen-lehenik, Vueltak ostalaritzari (hain zuzen ere COVID-19 pandemiak larrien jo duenetakoa) eragin dion jarduera azpimarratu du. Guztira, Arabako hamar bat hoteletan 1.474 gaualdi erregistratu dira, horietatik 1.110 Gasteizen. Kirol-proba honen azpiegitura osoaren gainean burbuila ezarri beharrak eragindako murriztapen larriak gorabehera, Gasteizko hoteletan ostatu eman ahal izan zitzaien antolakuntzako langile, ekipoetako kirolari eta teknikari, arbitro, karabanako kide eta kazetari gehienei.

Hoteletako irabaziei ostalaritza-establezimendu eta jatetxeetakoak gehitu behar zaizkie, bai eta beste sektore batzuetan izandakoak ere, erregaien salmenta esaterako; beste jarduera ekonomiko batzuetan, berriz, Vueltaren eragina zeharkakoa izan zen.

Atseden eta zazpigarren etaparen harira prentsa idatzian eta digitalean 200 albistetik gora erregistratu ziren, eta horrek eragindako promozio turistikoaren balioak 750.000 euroko kopurua gainditzen du. Horri gehitu egin behar litzaioke Gasteiz nazioarteko txirrindularitza-egutegiko Hiru Handietako batean izango zela (Italiako Giroarekin eta Frantziako Tourrarekin batera) jakite hutsak eragindako informazio guztia.

Nabarmentzekoa izan zen baita telebistako jarraipena: 1.218.000 pertsona estatuan, etapa Araban zehar zuzenean eman zenean. Baina, horiez gain, kontuan hartu behar da mundu zabaleko 190 herrialdetan ikusten dela emankizuna telebistaz; hori hainbat milioi euroko publizitate-kanpaina baten parekoa da.

Vueltaren ekosistema digitalak (hori ere ekimenaren berri hedatzeko tresna nagusienetako bat da) ere lagundu du Gasteiz eta Araba promozionatzen: milioi bat jarraitzaile sare sozialetan, 9 milioi bisitari webgune ofizialean Vueltak iraun bitartean, 250.000 bider jaitsi izan da app ofiziala.

Kirol arloan, eta jende-pilaketak saihesteko beharrezko murrizketak gorabehera, Vuelta Gasteizen izateak berriro islatu du gure hirian txirrindularitzak duen garrantzi historikoa. “Ekitaldi hau oso abagune ona izan da munduaren aurrean erakusteko kirolarekin lotura estua duen hiri bat garela, bai eta herritarren artean kirolak berezko dituen balio positiboak sustatzeko”, amaitu du Livia Lópezek.

Share

Atxilotua arma zuriarekin eraso egiteagatik eta droga-trafikoagatik

Igande gauean 21 urteko gazte bat atxilotu zuen Udaltzaingoak arma zuriarekin egindako erasoaren ondorioz lesio larriak eragitearen eta droga-trafikoaren delituen ustezko egilea zelakoan. Gainera, 19 urteko beste gazte bat ikertzen ari da mehatxu larriak egiteagatik eta droga-trafikoagatik.

Guztia 21:00ak baino minutu batzuk geroago gertatu zen, 092 zenbakian bi dei jaso zituztenean; haietako batean bide publikoan, Flandria kalean, pistola baten kargagailua topatu zutela jakinarazi zuten; eta beste deiak, aldiz, inguru berean labana batekin gertatutako erasoaren berri eman zuen; erasoaren ondoren, gizonezko batzuek San Kristobaleko zubirantz ihes egin zuten.

Hala, patruila bat lehen tokiraino joan zen. Bien bitartean, beste udaltzain batzuk erasoa jasandakoa eta ustezko erasotzaileak bilatzen saiatu ziren. Azkenean, zauritua ospitale batean topatu zuten.

Era berean, gertakarien tokian poliziak egindako ikerketei esker, ustezko erantzulearen bizitokia topatu eta zaintza-operatiboa jarri zuten etxera itzul zitekeelakoan. Lekuko batzuengandik bildutako informazioen arabera, borroka hartan labana bat eta pistola itxurako zerbait erabili zituzten eta ustez azken horrekin egin zion mehatxu zaurituak bere erasotzaileari.

Handik ordu batzuetara, erasotzailea etxera itzuli zenean, atxilotu egin zuten. Gerora, eta bere baimenarekin, logela erregistratu eta 1 kilogramo marihuana baino zertxobait gehiago, doiketako baskula bat eta 700 euro inguru topatu zituzten. Bestalde, ikertuari arma eta kargagailu bana konfiskatu zizkioten. Atxilotua gaur goizean jarri dute epailearen esku.

Atxilotua agenteen aurkako erresistentzia eta desobedientzia direla eta

Udaltzainek 49 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo autoritate-agenteen aurkako erresistentzia eta desobedientzia delituaren ustezko egilea izateagatik Babesgabetuen kaleko jantoki sozialean eragin zuen gorabehera baten ostean.

Share

‘Erronka: Gazteak’ onetsi da, udalaren gazte plan berria, zeinak COVID-19aren pandemiari aurre egiteko 32 ekintza biltzen baititu

Gasteizko Udalak gazte plan berria aurkeztu du gaur goizean. ‘Erronka: Gazteak’ izenez bataiatu dute bide-orria, eta 2020-2021 aldian hiriko gazteria politikak ardazteko balioko du. Planaren helburu nagusia da bide-orri bat izatea Gasteizko gazteek beren bizitza-proiektua hirian garatzerik izan dezaten. Oraingoan ahalegin berezia egin da estrategia pandemiak ekarritako egoerara moldatzeko. Horretarako, hurrengo ekitaldian bideratu beharreko 32 ekintza identifikatu ditu Udalak, inplikatutako agenteekin eta gazteekin batera.

“Pandemiaren ondorengo egoera ekonomikoak, lan-merkatuaren bilakaerak eta COVIDak hezkuntzaren esparruan izan duen eraginak errealitate berri bat ekarri digute, zeinari hiriko gazteek aurre egin beharko baitiote. Irtenbideak eskaini behar dizkiegu. Diagnostiko bat dugu, eta 30 ekintzatik gora garatzeko, hau da, lan asko dugu aurretik. Baina ziur gaude krisi honetatik ateratzeko modua berritzailea izango dela, partaidetza bidezkoa, zeharkakoa, eta Gasteizko gazteek gidatua”, azaldu du Gazteria zinegotzi Miren Fernández de Landak.

Logikoa denez, Udalak gazteriaren alorrerako zituen planak aldarazi ditu pandemiak. Izan ere, 2020an V. Gazte Plana diseinatzekotan ziren, hiru urterako, baina COVID-19aren agerpenak estrategiaren norabidea aldatzea ekarri du. Erantzun urgentea eman behar zen, eta malgutasunez eta azkar jokatu dugu”, azaldu du zinegotziak.

Hori dela eta, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuarentzat gazte plan berri hau lantzea lehentasunezko lana izan da osasun krisialdiaren hasieratik. Diseinu horretan, udal teknikariez gain, elkarteetako agenteek eta ordezkari politikoek parte hartu dute. Ahalegin bateratu horren emaitza da ‘Erronka: Gazteak’ izeneko gazte plan berezia. Garapen iraunkorreko helburuak gogoan, 32 ekintza jasotzen ditu, 13 arlotan banatuta, besteak beste, enplegua, etxebizitza, prestakuntza, osasuna, ekitatea, sorkuntza, mugikortasuna edo euskara. Denboran mugatutako plana da, malgutasun handikoa eta beharrei egokitua. Honako hauek dira ekintzak:

Gazte Plana 2020-2021-Ekintzen Kronograma:
   
Ekintza20202021
1.-ENPLEGUA 
1.1.- Gazte enplegu planaXX
1.2.- Errealitatearen analisia eguneratzeaXX
1.3.- Lan-erregulazioko egoeran dauden gazteen azterlan (ERTE)XX
1.4.- Telelanerako prestakuntzaXX
1.1.- Enplegurako alfabetatze digitala X
2.-ETXEBIZITZA 
2.1.- Etxebizitza eskuratzeko modu berriak gazteentzatXX
2.2.- Gazteentzako bizitegi-aukeren inguruko lan-prozesuaXX
2.3.- Gazteentzako alokairuko etxebizitzari buruzko informazioa indartzeaXX
3.-PRESTAKUNTZA 
3.1.- Bizikidetzaren eta hezkuntza-ekitatearen aldeko hitzarmenaXX
3.2.- Hizkuntza-harrerako azterketa eta lan-prozesua X
3.3.- Aisialdiaren eremuko kolektiboetatik datozen jarduerak zabaltzeaXX
4.-OSASUNA 
4.1.- Familia-laguntzarik ez duten emantzipazio-prozesuan dauden eta/edo emantzipatuta dauden gazteei laguntzeko taldeaXX
4.2.- Covidaren egoerak eragindako gazteentzako laguntza psikologikoko taldeaXX
5.-EKITATEA 
5.1.- Gasteizen bakarrik dauden gazte atzerritarren egoeraren diagnostikoa X
5.2.- Pandemiaren eta haren ondorioen eragina (konfinamendua, murrizketak) LGTBI+ gazteengan X
5.3.- Arrakala digitala esparru akademikoan X
6.-INDARKERIA MATXISTA 
6.1.- Indarkeria matxistaren aurkako podcast-a X
7.-BOLUNTARIOTZA 
7.1.- Gasteiz osasun indar – EGKX 
8.-SORMENA 
8.1.- Gazte gunea: martxan jartzea. X
8.2.- Gazte Programa kultur programazioetan X
9.-INFORMAZIOA 
9.1.- Erasmus bidez Gasteizera datozen gazteei harrera egitea X
9.2.- Ikusgune hedatzeko kanpaina digitalaXX
9.3.- Gazteentzako ekintzak eta programak zabaltzeko baliabideakXX
10.-EUSKARA 
10.1.- EuskaraldiaX 
10.2.- Euskara Saretu X
10.3.- Euskara Gaztea X
11.-MUGIKORTASUNA ETA INGURUMENA 
11.1.-Gazte Lab: Gazteak eta ingurumen-politika X
11.2.- Kontsumo arduratsu eta erresilienteari buruzko tailerraX 
12.-TOKIKOA/GLOBALA 
12.1.- Gasteiz / Ibagué truke estrategia X
12.2.- Gazteak eta haien ekarpena coviden aurrean X
12.3.- Tokiko eta hurbileko kontsumoaren garrantzia X
13.-OROKORRAK 
13.1.- Covid-19 osteko jardunaldiaX 
13.2.- Errealitateari erantzutea X
   

‘Erronka: Gazteak’ planak urtebeteko indarraldia izango du, 2020ko amaieratik 2021 bukatu arte. Hartara, errazago moldatu ahalko da etengabeko aldaketez eta ziurgabetasunez betetako egoera honetara, unean-unekoa, arina eta malgua izatea baita helburua.

 

 

Share

(PDF-z gaurkotua) “Jazz uhinak hirian barrena” programak XV. urteurrena ospatuko du

“Gasteiz, hiri hezitzailea” jarduera-programaren barruko zikloa azaroaren 24tik 2021eko maiatzaren 18ra arte egingo da

 

Jesus Guridi musika kontserbatorioan egingo da “Jazz uhinak hirian barrena” programaren XV. edizioa, azaroaren 24tik 2021eko maiatzaren 18ra arte. “Gasteiz, hiri hezitzailea” jarduera-programaren barruko zikloa da, Hezkuntza Zerbitzuak sustatu eta Jazzargia elkarteak antolatzen duena.

“Hamabosgarren urteurrena beste zirkunstantzia batzuetan ospatu ahal izatea nahiko genuke, baina egoera hauxe da. Aintzat hartzen dugu Jazzargiak programa mantentzeko eta indarrean dauden osasun-neurriei egokitzeko egindako ahalegina“, goretsi du Estíbaliz Cantok zikloaren aurkezpenean.

Zinegotziarekin batera, Kultura eta Kiroleko foru diputatu Ana del Valek, Laboral Kutxako komunikazio arduradun Kepa Ortiz de Urbinak eta Jazzargiko ordezkari Joseba Cabezasek parte hartu dute gaur goizean egindako prentsaurrekoan.

Ana del Valek, berriz, zorionak eman dizkio elkarteari XV. urteurrena dela eta. “Zer une hoberik Foru Aldundiaren eta “Jazz uhinak hirian barrena” programaren arteko lankidetzari ekiteko hamabosgarren edizioa bezalako urtemuga bat baino. Izan ere, ongi betea du jazzaren historia eta protagonistak ehun urtetik gorako musika horrekiko interesa duten guztiei hurbiltzeko helburua. Jazza dute lanbide, musika ez ezik mundua ere ulertzeko modu eder hori, dagoeneko Araba osoaren ondarea dena Jazzargiari eta beste batzuei esker”.

Cabezasek azaldu duenez, ‘Le retour du Jazz’ da 2020-21eko ‘Jazz uhinak hirian barrena’ programaren lema, eta zazpi kontzertu barne hartzen ditu:

  • Azaroak 24: NoQuestion (Peio Martínezez boskotea)
  • Abenduak 15: Nico & Eolo Quartet
  • Urtarrilak 26: Lara Vizuete
  • Otsailak 23: David Cid Quartet + Perico Sambeat
  • Martxoak 16: Iñigo Peña Quintet
  • Apirilak 20: Konboak (Luis Aranburu eta Jesus Guridi)
  • Maiatzak 18: Big Bandak (Luis Aranburu eta Jesus Guridi)

Maiatzaren 18an, zikloa amaitzeko ekitaldian, Ohorezko Makila emango zaio Ricard Mirallesi, jazz munduko erreferentea baita.

Saioak 19:00etan hasiko dira; sarrera doakoa izango da, lekuak bete arte. ‘Jazz uhinak hirian barrena’ programak unean-unean indarrean dauden segurtasun-arauak beteko ditu. “Kultura segurua dela gogorarazi nahi dugu; beraz, jazzaren zaleak zein musikaren zaleak oro har ‘Jazz uhinak hirian barrena’ programara hurbiltzera animatzen ditugu, oso kontzertu mamitsuak izaten baitira, eta musika horri buruzko irakaskuntza ugari eskaintzen baitituzte“, azpimarratu du Cantok.

 “Jazz uhinak hirian barrena” programa

Informazio gehiago 

 

 

 

Share

Biktima guztiak gogoratzeko ekitaldia, Oroimenaren Egunean

 

Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

Alkate Gorka Urtaranek eta Bizikidetza eta Aniztasunaren zinegotzi Miren Fernández de Landak gaur goizean Eusko Legebiltzarrak Oroimenaren Eguna dela eta antolatu duen ekitaldian hartu dute parte. Legebiltzarraren egoitzaren sarreran egin da ekitaldia, “Gauerdiko Iparrorratza” izeneko eskulturaren aurrean. Bertan lore-eskaintza egin da, eta bi minutuko isilunea, terrorismoaren biktima guztien oroimenez.

Legebiltzarreko ateak irekita egongo dira egun osoan, herritarrek ere loreak eskaintzerik izan dezaten. Horretaz gain, egun osoan zehar gar bat piztuta utziko da, arrazoi politikoek eragindako biktima guztien oroimenez.

Gogora institutuak “Atzera begiratu aurrera jarraitzeko” lemaren pean deitutako ekitaldiekin ere bat egingo du Udalak.

Share

Olarizun okupatutako blokeak eraisteko lehiaketa egingo du Urtaranen gobernuak

Gaur goizean onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak Olarizu hiribideko 14 etxebizitza-atariak eraisteko kontratua lehiaketara ateratzea. Zehazki, atari hauei dagozkien okupatutako blokeak eraitsiko dira: 2/4, 6, 8, 10, 12, 14, 16, 18, 20, 22, 24, 26, 28 eta 30.

1.328.033,73 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne) aterako du lizitazioa Udalak, eraiste-lan horiek egiteko. Gauzatze-epeak, berriz, jarraitutasunez egiteko aukeraren mende egongo dira.

Lanak etenik gabe egiterik baldin badago, 5 hilabeteko epea izango da, zuinketa-akta egiten denetik, eraikinak guztiz eraisteko. Nolanahi ere, lanak egin ahal izateko ezinbestekoa denez eraikinen barruan inor ez egotea, eta, horrenbestez, gerta litekeenez lanak etenik gabe egiterik ez izatea, baldintza-agirian orobat aurreikusten da hala gertatuz gero eraiste-lanak gehienez 14 hilabeteko epean egin beharko direla.

 

 

Share