Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2020-11-18)

Prentsaurrekoa. Gaitasun digitaletan prestatzeko programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto; Elkarrekin Vitoria-Gasteiz taldeko zinegotzi Gema Zubiaurre

Eguna. Asteazkena, azaroak 18

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————

Prentsaurrekoa. ‘Sisifo’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Fernando Bernues, zuzendaria; eta Mireia Gabilondo, antzezlea

Eguna. Asteazkena, azaroak 18

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share

Alkateak ordezkari politikoak Kontratazio Mahaitik kanpo utzi ditu

  • Hala gobernuak nola oposizioak udal organo horretako kide izateari utziko diote

Datorren astetik aurrera, ez da ordezkari politikorik izango Kontratazio Mahaiaren bileretan, organo tekniko hutsa bihurtuko baita. Orain arte, lehendakaria (gobernuko kide bat) eta mahaikide bat (oposizioko kide bat) ziren politikarien ordezkariak; idazkaria eta beste hiru mahaikide, berriz, teknikariak ziren. Gaurtik aurrera, ordea, teknikariek baino ez dute erabakiko mahaian.

Gorka Urtaran alkateak organo horren funtzionamendua bermatzeko hartu du erabakia, segurtasuna hobetzeko eta erabakiak hartzeko prozesuan filtraziorik eta nahi gabeko interferentziarik izan ez dadin. “Talde politikoei behin eta berriro eskatu zaie erantzukizunez jokatzeko, Kontratazio Mahaiarekin lotutako agiriak bilera egin aurretik ezagut daitezen eragozteko. Bestetik, Europako Batzordeak gomendatzen du kontratazio publikoa profesionalizatzeko eta kontratazio mahaiaren osaera esklusiboki teknikoa izateko“, azaldu du alkateak.

Dena den, talde politikoek gai-zerrenda ezagutu ahalko dute mahaiaren bilera egin aurretik, eta dokumentazioa eskuratu ahalko dute hura egin ondoren. Politikari guztiei eragingo die horrek, salbuespenik gabe. Datorren ostiraleko Tokiko Gobernu Batzarrean egingo da ofizial gaur hartutako erabaki hori.

 

 

Share

Osasun egoerak Gabonetako Haur Parkea bertan behera uztera behartu du

Gasteizko Udalak Gabonetako Haur Parkea bertan behera uztea erabaki du; abendu eta urtarrileko jaiegunetan antolatu ohi da, Hegoalde gizarte etxean. Osasun egoerak txarrera egin duelarik edukiera eta jarduerak mugatu izanak behartu du hiriko haurrek jolastu, ikasi eta ondo pasatzeko antolatzen den gunea bertan behera uztera.

“Gabonetako Haur Parkean, garrantzitsuena beti izan da Gasteizko umeek berdintasunean gozatu ahal izatea azken belaunaldiko jokoez, lantegiez, eskulanez eta dibertitzeko espazio ezberdinez, urteko egun berezienetako batzuetan. 2020an, zoritxarrez, aukeratu egin behar dugu, eta osasuna lehenetsi. Kutsatzeen eboluzioak, osasun-sistemaren gaineko gero eta presio handiagoak eta murrizketek horretara bultzatu gaituzte”, adierazi du Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Borja Rodríguezek.

Borja RFoErabilera konpartituko azalerek dakarten arriskuak eta segurtasun-tartea zaintzeko zailtasunek ere eragina izan dute erabakian.

Share

Adurtza eta San Kristobaleko familiei Agree birgaikuntza energetikorako proiektuaren gaineko informazioa emateari ekin dio 21 Zabalguneak

 

Adurtza eta San Kristobaleko auzokoei AGREE birgaikuntza energetikorako proiektuaren gaineko informazioa emateari ekin dio 21 Zabalguneak , bertan zabaldu nahi baita plan garrantzitsu hori.

Zehazki, gutun bat eta proiektuaren xehetasunen berri ematen duen azalpen-liburuxka bat banatuko ditu 21 Zabalguneak, eta datozen asteetan informazio bilerak egingo dira eragindako bizilagunekin.

Izan ere, behar handiena duten auzoak birgaitzearen aldeko apustuari eutsi dio Udalak, eta Gasteizko auzo horietan gutxienez 170 etxebizitzatan (1940 eta 1980 bitartean eraikitako 15-20 eraikin) esku hartzeko helburua du.

Hain zuzen, eraikin horietan antzeman da irisgarritasuna eta isolamendu termikoa hobetzeko ahalegina egitearen beharra; gainera, adineko biztanle ugari dituzte, eta talde hori bereziki sentibera da mugikortasunari eta osasunari dagokienez.

21 Zabalguneko lehendakari Ana Oregik nabarmendu duenez, proiektuak ahalbidetuko du “biztanleen bizi-kalitatea hobetzea eta, aldi berean, birgaitzearen merkatua indartzea, energia-eraginkortasuna hobetzea eta eraikinak irisgarri bihurtzea. Orobat, ingurumen-onura handiak lortuko dira, hala nola CO2 isuriak nabarmen murriztea, eta horrek hiria deskarbonizatzen lagunduko du. Proiektu hau bat dator datozen urteetarako diseinatu dugun klimaren aldeko ekintza-estrategiarekin, eta 21 Zabalgunea hiri-birgaitzerako eta -biziberritzerako agentzia gisa sendotzen du”.

Agree proiektu europarrak eraikin tipologia ezberdinetarako proposamen teknikoak edo aurreproiektuak finantzatuko ditu. Ez, ordea, egin beharreko obrak; horretarako, administrazio publikoek unean-unean ematen dituzten laguntzak baliatu ahalko dira.

Azterlan teknikoek eraikinen ezaugarriak kontuan hartu eta esku hartzeko alternatiba edo irtenbide ezberdinak eskainiko dituzte, esaterako, igogailua instalatzea, fatxada birgaitzea eta beste.

Auzokideen erkidegoak lanak egitea erabakiz gero aurre egin beharreko kostuak ere zehaztuko dira.

21 Zabalguneak, berriz, informazioa eta sostengua emango die auzokoei prozesu osoan, eta beharrezko den dokumentazioa biltzen zein laguntza eta lizentzia eskabideak tramitatzen lagunduko, besteak beste.

AGREE europar proiektuan Eusko Jaurlaritzak, Tecnaliak, 21 Zabalguneak, Donostiako Etxegintza enpresa-entitate publikoak, Basauriko Bidebi etxebizitzarako udal sozietateak eta Ihobe ingurumen sozietate publikoak parte hartzen dute, eta bizitegietako energia-eraginkortasunaren arloan 8,5 milioi euroko inbertsioa mobilizatzea aurreikusten du, Euskal Herriko bizitegien birgaikuntza energetikorako finantziazio-eskariak identifikatzeko, mobilizatzeko eta bideratzeko mekanismo berritzaileak baliatuta.

Liburuxka 

Share

Udalbatza 2020-11-20

Webgunean dago azaroaren 2an (ostirala), 9.00etan, Goiuri Jauregian, egingo duen Udalbatzaren ohiko osoko bilkuraren gai-zerrenda

Share