Prentsa Oharren banner

Atxilotua arma zuriarekin eraso-saiakera egiteagatik

Udaltzainek atzo 31 urteko gizonezkoa atxilotu zuten; eztabaida baten ondoren arma zuriarekin beste gizonezko bati eraso egiten saiatu zen.

20:00ak aldera, Olarizu etorbidean zaintza-lanetan zebilen patruila batek oihuak entzun zituen okupatutako etxebizitza-bloke baten barru aldean. Atari batetik aiztoa eskuan zuen gizonezko bat ateratzen ikusi zuen, egurrezko barra bat eskuan zuen beste gizonezko bat atzetik mehatxuka zuela.

Udaltzainen aurrean, aiztoa zeraman gizonezkoa erasotzaileari eraso egiten saiatu zen, beraz, udaltzainek esku hartu behar izan zuten. Gertakarian inplikatutako pertsonekin hitz egin ostean, eta dagozkion ikerketak egin ondoren, udaltzainek 31 urteko gizonezkoa atxilotu zuten, eta gaur pasatuko da epailearen aurretik.

Lapurreta-saiakera indarkeriarekin

Udaltzainek 20 urteko gizonezko bat ere atxilotu zuten atzo indarkeria erabiliz lapurreta-delitu saiakera baten ustezko egilea izateagatik.

Bi emakumezkok Zaramagan patruila baten esku-hartzea eskatu zuten. Haien arabera, gizonezko bat haietako batekin indarka aritu zen patinete elektrikoa lapurtzeko. Udaltzainek handik gertu topatu ahal izan zuten gizonezkoa, eta zegozkien eginbideak egin ostean, gaur pasatuko da epailearen aurretik.

Sutea sukalde batean

Suhiltzaileek atzo Adrian Aldekoa Margolariaren kaleko etxebizitza bateko sukaldean izandako sute txiki bat itzaltzeko esku hartu zuten.

Share

Ogasunaren eta Herritarren Partaidetzaren… eta Herritarren Segurtasunaren eta Udal Administrazioaren Batzordeak 2020-11-18  

Webgunean eskuragarri daude Ogasunaren eta Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen Batzordeak urriaren 18an, 9:00etan, gai zarrenda  eta  Herritasunen Segurtasunaren eta Udal Administrazioaren Batzordeak egun bereko 12:00etan egingo dituzten ohiko bilkuren gai-zerrenda.

Share

Vitoria-Gasteiz, adibide Hiriburu Berdeen Sarearen argitalpen berri batean

Europako Hiriburu Berdeen Sareak argitalpen bat aurkeztu du, toolkit (tresna-kutxa) formatuan, zenbait Hiriburu Berdetan aplikatu eta probatu diren ekintzak biltzeko, eta ekintza horiek jasangarritasunaren bila dabiltzan beste hiri batzuentzat adibide gisa balio dezaten. Argitalpen horretan, Vitoria-Gasteiz adibide da jasangarritasunaren alde ari diren beste hiri batzuentzat.

Argitalpenean mugikortasun jasangarria, berdeguneak, parte-hartzerako tresnak, etxebizitza partekatuen ekimenak eta beste hainbat ekintza aurkeztu dira. Ekintza horiek adibidetzat har ditzakete beste hiri batzuek, pertsonetan zentratutako hiriak eta gizarte aurrerapeneko guneak izango direnak sortu ditzaten, hiri dentsitate egokia espazio publiko naroekin eta naturan aberatsak diren guneekin tartekatuta. Jadanik probatuta dauden estrategiak eta konponbideak bildu ditu toolkit-ak, udalerriek giza eskalako hiriak sortzeko elementu nagusiak lortu ditzaten: dentsitate bizigarria, “begien altuerako” paisaia, dibertsitate handia eta bizi kalitate altua denontzat.

Argitalpena deskargatzeko esteka

 

 

Share

Prebentzio- eta segurtasun-jarraibide berrietara egokitu da kirol-jardueren udal-programazioa

Udal-ikastaroetan programatutako kirol-jarduera gehienei eutsi die Gasteizko Udalak, alarma-egoerara moldatzeko Eusko Jaurlaritzaren azken dekretuak berekin ekarri dituen prebentzio- eta segurtasun-jarraibide berrietara egokitu ondoren. Bi kontu ziren kirol-jarduerari eragiten ziotenak, funtsean: 21:00etan bukatzera behartzen duen ordutegi berria, batetik, eta espazioen edukiera % 40era murriztea, bestetik.

Ordutegiari dagokionez, 41 ikastaro moldatu behar izan dira egoera berrira, 21:00etaik aurrera programatuta zeudenez gero. Bat izan ezik, beste guztiak mantentzea lortu da, hasiera- eta bukaera-orduak aldatuz.

% 40eko edukiera berria gainditzen zuten jardueren kasuan, alternatibak bilatu dira, azalera handiagoko espazioetan, eta orobat banatu dira bitan zenbait jarduera, mugapenetara moldatzeko. Salburuko, Aldabeko eta Iparraldeko gizarte-etxeetako ikastaro batzuetan bakarrik eman behar izan zaie baja izena emandako zenbait pertsonari, beste konponbiderik ezean.

Gainerako ikastaroei ez die eragin ordutegi berriak, ezta edukiera-murrizketek ere, eta, hortaz, ez dute aldaketa nabarmenik izan. Nolanahi ere, azaroaren 7az geroztik itxita daude kirol-instalazio guztietako dutxak, eta aldagelen erabilera, berriz, premia jakin batzuetara mugatuta dago. Maskara erabiltzea nahitaezkoa da, une oro.

Share

(Zuzenduta) 7. lineako maiztasunak hobetuko ditu TUVISAk aste honetan, pandemiaren aurretik zuen okupazioaren % 50era iritsia baita

Datorren astean hobetuko ditu TUVISAk 7. lineako maiztasunak, eta % 100ean funtzionatuko du, pandemiaren aurreko zerbitzu berberekin. “Azken egunotan egin dugun analisiak eta erabiltzaileen igoerak agerian utzi dute iritsia dela hobekuntza hori egiteko garaia”, iragarri du gaur goizean Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok.

2., 4., 5. eta 6. ibilbideei gehituko zaie hartara linea hori; izan ere, horietan lehendik areagotuak ziren zerbitzuak, pandemiaren aurreko egoerara ekartzeko. Puntako orduetan erabiltzaile gehien izan ohi dituzten lineak baitira. 7. linearen kasuan, berriki iritsia da Covid-19aren pandemiaren aurreko okupazioaren % 50era, eta horrek ekarri du hobekuntza horri ekitea, aste honetan. Okupazioan izan den igoera izan da erabakia hartzeko arrazoia, eta, bereziki, puntako orduetan izan dena, hau da, 7:30etik 9:00era bitartean eta 12:30etik 17:30era bitartean.

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi eta TUVISAko lehendakari Raimundo Ruiz de Escuderok gogorarazi duenez, astero aztertzen ditu Udalaren garraio-enpresak zerbitzuaren eskaintza eta eskaria. “Gasteizen, TUVISAren autobusak erabiltzen dituzten bidaiarien eskaria, 2019koaren aldean, % 55aren eta % 60aren artean dago. Eta eskaintza % 85era igo da azken lanegun hauetan”, adierazi du, eta datu hauek eman ditu:

 

LINEAErabilera (%), 2019koaren aldean (eskaria)Egungo eskaintza (%), 2019koaren aldean
6% 57,47% 100
4% 59,18% 100
5% 64,43% 100
2A% 56,57% 100
7% 45,33% 63
2B% 54,01% 100
10% 47,85% 63
1% 43,94% 75
8% 43,52% 75
3% 70,47% 57
9% 39,57% 57

 

Orobat gogora ekarri du TUVISAko lehendakariak enpresak 140.000 euro inbertitu dituela Covid-19aren kontrako berariazko zerbitzuetan: norbera babesteko ekipoak, garbiketa-produktuak, berariazko garbiketak eta beste. Gainera, birusa agertu zenean ezarri ziren neurri sanitarioei eutsi egin zaie: garbiketak, birizidekin; berariazko garbiketak, kontaktu lekuetan; maskarak; aireztapena; autobusaren barruan jateko debekua, eta abar.

 

Share

Familien partaidetza sustatuko du Udalak, hezkuntzaren alorrean

Bideo bat argitaratu du, eta hiriko ikastetxeen eskura jarri

 

Gasteizko ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenetarako eta eskola-kontseiluetarako hauteskundeak laster izango direla eta, ‘Parte hartzea erabakitzea da’ kanpaina jarri du abian Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak. Besteak beste, bideo bat egin du, familiek organo horietan eta eskola-bizitzako beste jarduera batzuetan duten partaidetza sustatzeko.

“Eskola-komunitateko sektore guztien partaidetzaren garrantzia nabarmendu nahi dugu, eta, hortaz, prozesu horretan parte hartzera animatzen ditugu”, adierazi du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok.

“Familien partaidetza oinarrizko eskubide bat da, eta seme-alaben hezkuntzan laguntzeko aukera bikaina. Badakigu hezkuntzaren kalitatearen faktoreetako bat dela, ikaskuntza-prozesua hobetzen duela, baita ikastetxearen eta hezkuntza-sistemaren efikazia ere”, gaineratu du.

Orobat azpimarratu du Gasteizek hiri hezitzaile gisa duen eginkizuna, “erabat inplikatuta baitago, hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatzeko”.

Hiriko 92 ikastetxetako  ordezkaritza-organoetako kidea da Gasteizko Udala.

Ikastetxeetako zuzendariei bidali zaie pieza, informazio interesgarriarekin batera, familiei helarazterik izan dezaten.

Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak, Hezkuntzari buruzko Denon Artean bulegoak eta ikastetxeek parte hartzen dute ‘Parte hartzea erabakitzea da’ kanpainan.

 

Bideoa ikusi 

 

Share