Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2020-11-23)

Prentsaurrekoa. ‘Haizea aldeko’ kontzertua eta ‘Jarraitu Banda’ ekimena aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto; Udal Musika Bandaren zuzendari Luis Orduña; eta Isabel Rubio, gonbidatutako orkestraren zuzendaria

Eguna. Astelehena, azaroak 23

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

————————————-

Prentsaurrekoa. Pilota inklusiboaren eta integratzailaren aldeko astea aurkeztea

Parte hartzaileak. Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lopez, Gizarte Politiketako diputatua Emilio Sola, Vital Fundazioen zuzendari exekutiboa Axier Urresti eta Arabako Euskal Pilota Federazioko presidentea Iker Gereta

Eguna. Astelehena, azaroak 23

Ordua. 12:00

Tokia. Arabako Foru Aldundiko prentsa aretoa

Share

Asteburuko aurreikuspenak

Ostirala, azaroak 20

  • Alkate Gorka Urtaran eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto ‘Los papeles de Sisifo’ antzezlana ikusten izango dira 19:00etan, Principal Antzokian.

 

Larunbata, azaroak 21

  • Berdintasun zinegotzi Miren Fernandez de Landak parte hartuko du ‘Música contra la violencia machista’ mahainguruan 17:30ean, Goiuri jauregian.
Share

Autobus zerbitzu berezi berriek TUVISAko lineak indartuko dituzte puntako orduetan eta beharren arabera

TUVISAk zerbitzuak indartu ditu berriro, nahiz eta bidaiarien eskaria % 50ekoa izan, aurreko urtekoaren aldean. Eskariaren % 80 biltzen duten 2., 4., 5., 6. eta 7. lineetan lanegunetako maiztasunak % 100era igo ondoren, lau zerbitzu berezi berrik errefortzu-lanak egingo dituzte datorren astetik aurrera, puntako orduetan, TUVISAko presidente Raimundo Ruiz de Escuderok gaur jakinarazi duenez. Lehendik une jakinetan errefortzu-lanak egiten zituzten goizeko bost autobus bereziei eta arratsaldeko lauei gehituko zaizkie lau ibilgailu horiek, Jundizeko zerbitzuaz edo bestelako ordezkapenez gain. Lehen orduan eta eguerdian ibiliko dira lau autobus berriak, garraio konpainiako ikuskatzaileek antzemandako beharren arabera.

Ruiz de Escuderok gogorarazi duenez, TUVISAko teknikariek egunero kontrolatzen, aztertzen eta diagnostikatzen dute garraio publikoaren zerbitzuaren egoera, Gasteizen hautemandako garraio-premien eta udal-enpresak dituen bitartekoen arteko oreka lortzeko. “Eskaintzak, oro har, eskariak baino ehuneko 25-30 puntu gorago jarraitzen du”, azaldu du.

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotziak azpimarratu duenez, 140.000 euro baino gehiago inbertitu ditu TUVISAk Covid-19ari aurre egiteko ekintzetan —norbera babesteko ekipamenduak, garbiketa-produktuak, desinfektatze-lanak, eguneroko garbiketa indartu eta areagotzea, segurtasun-manparak eta beste—.

Share

Eraztun berdean eta landa-eremuan moztutako zuhaitz bakoitzeko, beste 15 landatu ditu Udalak, azken bi urteotan

2019 eta 2020an, 1.040 zuhaitz moztu dira, eta 16.025 landatu

Eraztun berdean eta landa-eremuan moztutako zuhaitz bakoitzeko, beste 15 landatu ditu Udalak, azken bi urteotan, Ingurumen Plangintza eta Kudeaketa Zerbitzuaren azken datuen arabera.

Zehazki, 28 zuhaitz moztu behar izan dira landa-eremuan 2019 eta 2020an, hainbat arrazoi zirela medio, eta, beti ere, administrazio-batzarrek hala eskatuta. Konpentsazio gisa, 238 zuhaitz landatu ditu Udalak Gasteizko herrietan, denbora-tarte horretan bertan.

Eraztun berdean, bi urte horietan, 1012 zuhaitz erauzi edo moztu dira, linea elektrikoei eragiten zietelako, egoera txarrean zeudelako edo obraren bat egin behar zelako, hala nola N-102 errepidearen gaineko pasabiderako sarbidea, Zadorraren uholdeen kontrako lanak edo Mercedes lantegia Jundizekin lotzeko bidea egitea, besteak beste.

Moztutako mila inguru zuhaitz horien ordez, beste 15.787 landatu ditu Udalak.

 

 

Share

6.660 pertsona joan dira Montehermoso kulturunera World Press Photo 2020 erakusketa ikustera

Erakusketa egokitu egin behar izan da pandemiak eragindako neurrietara

Guztira 6.660 pertsona joan dira World Press Photo 2020 erakusketa ikustera; Gasteizko Montehermoso kulturuneko ur biltegian egon da ikusgai, urriaren 16tik azaroaren 15era.

Pandemia dela eta, Gasteizko erakusketa osasun-agintariek ezarritako neurrietara egokitu behar izan da, esaterako jende kopuruaren mugara eta mugikortasunaren arloko murrizketetara.

Hala ere, bisitari kopurua –6.660 pertsona– ona izan da antolatzaileentzat. “COVID-19aren egoera izan arren, gasteiztarrak urteko irudirik zirraragarrienak ikustera bertaratu dira Montehermosora” azpimarratu du Gasteizen World Press Photo-ren sustatzaile den Paco Valderramak.

2021eko edizioa

Duela 18 urtetik  etenik gabe ikusi ahal izan da World Press Photo Gasteizen; hurrengoan ere leku berean jarriko da, Montehermosoko ur-biltegian, urriaren 15etik azaroaren 14ra.

Share

Euskaraldia, Osoko Bilkuran protagonista

 “Euskara erabiltzen saiatuko gara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”, esan du Gorka Urtaran alkatea.

 

Gasteizko Udalak Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzen du gaurtik aurrera. Gaur bertan egin den Osoko Bilkuran protagonista izan da euskararen aldeko ariketa soziala. “Udala arigunea den heinean, saiatuko gara euskara erabiltzen gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”, esan du Gorka Urtaran alkateak. Gainera, Udalbatza osatzen duten zinegotzi askok txapak jantzi eta beren hitzaldiak euskaraz egin dituzte. 

Euskaraldia hizkuntza ohiturak astintzeko ariketa da, euskararen erabilera bultzatzeko ariketa. Gaurtik abenduaren 4ra egingo dena.

Aurreko edizioan bezala, bi rol izango dituzte aukeran izena ematen dutenek:

Belarriprest: Beraiei euskaraz hitz egiteko eskatzen dutenak dira belarriprest, euskara ulertzen dute eta beraiekin euskaraz aritzea nahi dute. Ulertzen duten guztiekin ez dute uneoro euskaraz hitz egingo agian, baina ahal eta nahi duten guztietan egingo dute. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.

 Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute ahobiziek. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; mintzakideak euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko dute beti. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da, jokaerak definitzen du rola, alegia.

Aurtengo edizioko berrikuntza nabariena ‘ariguneak’ dira, non parte hatzaileek ahobizi eta belarriprest izateko aukera izango duten. Udalak 30 talde identifikatu ditu.

 

Share

Rokodromoen zerbitzu integrala adjudikatu du Udalak

Udal rokodromoen zerbitzu integralaren kontratua Ebone Servicios de Educación y Deporte enpresari adjudikatzea onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak, 207.526,88 euroan, BEZ barne. Kontratu hori dela medio, lehen bereizirik lizitatzen ziren hainbat jardueraren kudeaketa, ustiapena eta antolakuntza batera egin ahal izango dira, datorren urteko urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean.

Kontratu berriaren barruan 6.000 zerbitzu-ordu inguru eskaintzea aurreikusi da. Horietatik, 685 udal-rokodromoetan sustatzen diren denboraldiko jardueren blokera bideratuko dira —ikasleentzako eskalada-hastapenak, “Kirola, hezteko giro eta bide” kanpainako “Topaketak” jarduera edo “Kirol bidean” kanpaina, besteak beste—.

Hainbat lekutan ditu Gasteizko Udalak eskalada praktikatzeko instalazioak: Ariznabarreko kiroldegian (rokodromoa), Hegoalde gizarte-etxean (rokodromoa eta boulderra) eta Salburuko gizarte-etxean (rokodromoa, boulderra eta abentura-parkea). Eta berriki Hegoalde gizarte-etxean jarri den eskaladarako abiadura-horma.

Share

Partaidetza zuzena, ikasgelatik: HEI Txiki Vital programak herritar gazteenengana hurbilduko du Udala

  • ‘Hitzordua…’ jardueraren bitartez, udal sailetako arduradunak eskoletara joatea eska dezakete ikastetxeek

Herritar gazteenei zuzendutako HEI Txiki Vital programako ‘Hitzordua…’ jarduerari ekin diote berriro Gasteizko Udalak eta Vital Fundazioak, aste honetan.

Gasteizko Udaleko Herritarren Partaidetzaren Zerbitzuko arduradunak geletara agertzea ahalbidetzen da horren bitartez, eztabaida, hausnarketa eta partaidetza zuzena sustatzeko ikasleen artean. Adin guztietako ikasleei zuzenduta dago programa, lehen hezkuntzatik hasi eta batxilergora arte, DBH eta lanbide-heziketa barne.

Udal sailetako langileak eskoletara joan daitezela eskatu ahal diote irakasleek Udalari, eskoletan lantzen ari direnari buruzko hitzaldi pertsonalizatuak ematera. Udalaren webgunean eskura daitekeen formulario bat bete behar da horretarako, edo 010 telefonora deitu. Landu nahi den gaiaren deskribapena baino ez da behar, Herritarren Partaidetzaren Zerbitzuak bertara joan eta haur edo gazteei azalpenak emango dizkien udal-arduraduna aukera dezan.

“Gazteek udal-politikaren funtzionamendura hurbiltzeko lanean ari gara Herritarren Partaidetzaren Zerbitzuan, gure ustez funtsezkoa baita hiriko udal-zerbitzuak lehen eskutik ezagutzea eta erakundeei norberaren kezka eta proposamenak helarazteko gaitasuna eskuratzea”, adierazi du Herritarren Partaidetzaren eta Gardentasunaren zinegotzi Borja Rodríguez zinegotziak.

“Vital Fundazioarentzat garrantzitsua da haurrak herritar guztiei eragiten dieten gaietan parte hartzeko moduan hezteko programak bultzatzea. HEI Txiki Vital programa osatzen duten jarduerak familiei eta haurrei zuzenduta daude, eta komunitatean bizitzeko dituzten trebetasun sozialak hobetu nahi dira horien bitartez, baita herritarrek parte hartzeko dituzten bide nagusiak ezagutarazi ere”, nabarmendu du Vital Fundazioko zuzendari Arantxa Ibañez de Opacuak.

Dagoeneko jaso dira Gasteizko hainbat ikastetxe eta instituturen eskabideak, bai lehen eta bai bigarren hezkuntzako ikasgeletakoek eginak. Ostegun honetan bertan, Herritarren Partaidetzaren Saileko bi teknikari Sansomendi ikastetxera joan dira, lehen hezkuntzako 4. mailako ikasgela bateko ikasleekin hitz egitera. Udalaren betebeharraren eta dituen zerbitzu eta eskumenen inguruan jardun zen bertan. Bederatzi urteko haurren galderak gai hauen ingurukoak izan ziren: kirol-instalazioak, ikastetxea dagoen auzoko altzari publikoak eta beste.

Share

Udalak 230.000 euro emango dizkie hiriko guraso elkarteei  

Gasteizko Udaleko Gobernu Batzarrak Gasteizko ikastetxeetako gurasoen elkarteentzako laguntzak onetsi ditu gaur, 233.399,98 euro, zehazki.

Guraso elkarteek eta irakaskuntza kooperatibek 2020-2021 ikasturtean ikasle eta familientzako hezkuntza jarduerak antolatzen laguntzea da deialdiaren helburua, horiek sortutako gastuen finantzaketari ekarpena eginez.

 “Bereziki azpimarratu nahi ditut COVID-19ak sortutako osasun-krisialdiaren kudeaketak ikasle eta familiengan eragin dituen beharrekin lotutako jarduerak”, adierazi du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok. “Haiek hezkuntza esparruan eta hezkuntza komunitatearen osaeran duten esku-hartzea sustatu nahi da, jarduera horiek eragin garrantzitsua baitute ikasleen prestakuntza osoan eta, beraz, eskola arrakastan“, erantsi du.

Hurrengo zerrendan zehazten da zein elkarte izan den onuradun eta zein zenbateko onartu den bakoitzarentzat:

  • AMPA OIHAN  GE: 4.361,10 euro
  • AMPA BAMBI- LANDAZURI  GE: 3.713,28 euro
  • AMPA MALIZHAEZA  GE: 6.411,95 euro
  • AMPA ZADORRAKO ZUBIA GE: 3.087,50 euro
  • AMPA IKASBERRI  GE: 3.511,80 euro
  • AMPA ALDAIABERRI  GE: 3.009,46 euro
  • AMPA IZARTEGIA  GE: 7.500,00 euro
  • AMPA ZURIBER  GE: 6.317,81 euro
  • AMPA DIMACIP  GE: 5.502,56 euro
  • AMPA ERREKABARRI EGUZKIA GE: 7.500,00 euro
  • AMPA IBAIKIDE  GE: 5.256,41 euro
  • AMPA EL POLVORIN GE: 5.942,92 euro
  • AMPA EGUZKILORE  GE: 4.325,72 euro
  • AMPA JAKINTZA  GE: 4.372,42 euro
  • AMPA MARITURRI   GE: 4.675,30 euro
  • AMPA CERVANTES GE: 6.517,96 euro
  • AMPA NIÑO JESUS GE: 2.952,73 euro
  • AMPA EL LAGO  GE: 5.906,85 euro
  • AMPA EHARI  GE: 4.044,18 euro
  • AMPA BASARTEA –  RAMON BAJO GE: 3.135,53 euro
  • AMPA AINTZIRA-SENIDEAK  GE :5.020,88 euro
  • AMPA SAN MARTÍN  GE: 7.500,00 euro
  • AMPA OLAITU GE: 5.142,30 euro
  • AMPA BEATO TOMÁS DE ZUMÁRRAGA  GE: 4.237,66 euro
  • AMPA LEKUEDER  GE: 5.985,62 euro
  • AMPA UMANDI  GE: 3.952,12 euro
  • AMPA NCLIC GE: 1.862,62 euro
  • AMPA ARMENTXO GE: 5.186,38 euro
  • AMPA SAN JOSE DE CALASANZ  GE: 6.564,74 euro
  • AMPA CARMELITAS SAGRADO CORAZON  GE: 3.455,76 euro
  • AMPA HOGAR SAN JOSE GE: 2.324,28 euro
  • AMPA  NAZARETH  GE: 2.014,73 euro
  • AMPA MERCEDARIAS GE: 4.155,62 euro
  • AMPA OLABIDE GE: 4.403,80 euro
  • AMPA MADRE PAULA MONTAL GE: 2.312,28 euro
  • AMPA CORAZONISTAS  GE: 5.996,98 euro
  • AMPA LUIS QUERBES GE: 3.617,21 euro
  • AMPA PEDAGOGICA SAN PRUDENCIO GE: 7.500,00 euro
  • AMPA AMPACI – COLEGIO INMACULADA GE: 2.198,86 euro
  • AMPA MARIANISTAS GUILLERMO CHAMINADE GE: 3.972,13 euro
  • AMPA PADRE ARRUPE JESÚS OBRERO GE: 3.510,47 euro
  • AMPA MANUEL ZALDIVAR  GE: 2.169,51 euro
  • AMPA ITURRIBERO GE: 3.910,75 euro
  • AMPA SAMANIEGO  GE: 7.500,00 euro
  • AMPA AUZO AMETZA GE: 5.998,92 euro
  • AMPA  EKIALDERANTZ  GE: 3.745,30 euro
  • AMPA BASTOBI  GE: 3.775,99 euro
  • AMPA ERDIZKA GE: 5.517,24 euro
  • AMPA HERRANDARRAK GE: 4.160,96 euro
  • AMPA ETORKIZUN ALEA GE: 4.401,77 euro
  • AMPA MENDIBE GE: 3.259,62 euro

Guztira: 233.399,98 €

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share