Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2020-11-03)

Prentsaurrekoa. It’s Wrap (Kubrik is dead) antzezlana

Participantes. Virginia Garcia eta  Damian Muñoz, sormena, zuzendaritza eta antzezlana

Eguna. Asteartea, azaroak 3

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

—————————————-

Gasteiz On elkarteak antolatutako Kafearen VIII. Hamabostaldia aurkeztea

Parte hartzaileak. Merkataritza zinegotzi Igor Salazar; Enpleguaren Sustapen, Merkataritza eta Turismo foru diputatu Cristina González; Gasteiz On elkarteko gerente Patricia Garcia; Cafes La Brasileñako ordezkari Maitane Sáez; Cafe Fortalezako ordezkari Sergio Castro; eta Kaikuko ordezkari Carlos Roca

Eguna. Asteartea, azaroak 3

Ordua. 11:00

Tokia. La Regadera, Dato kalea 41

—————————————

Bisita Beti Jai instalazioetara

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; alkateorde Ana Oregi; Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lopez; Arabako Pilota Federazioko presidente Iker Gereta; eta Gasteiz Jai Alaiko presidente Gorka Lafuente

Eguna. Asteartea, azaroak 3

Ordua. 11:30

Tokia. Instalazioetako sarreran. Amadeo Garcia de Salazar plaza, 2

Share

Udalak gogorarazi du okupazio handiena duten TUVISAren lineak %100ean daudela irailetik eta TUVISAk astero aztertzen duela bere okupazioa pandemia hasi zenetik herritarren beharretara egokitzeko

Gasteizko Udalak gogorazi duenez, okupazio handiena duten TUVISAren lineak %100ean daude martxan irailetik. Hori gertatzen da 2, 4, 5 eta 6 lineen kasua. Lanegunetan 10 minutuko maiztasunarekin jarduten dute eta puntako orduetan erabiltzaile gehien erregistratzen dituzten lineak dira.

Udal garraio-enpresak adierazi du linea bakoitzeko erabileren azterketa egiten ari dela pandemia hasi zenetik herritarren beharretara egokitzeko. Gaur egun, zerbitzuen %85a inguru ematen du TUVISAk, %60 inguruko okupaziorako. Gainera, TUVISAk dituen datuen arabera, gainerako lineak %100era igotzea ez da beharrezkoa momentuz. Erabiltzaileen %77k zerbitzuen %100 duten lineetan bidaiatzen du (okupazioa lineen erdia zelarik 2019an). Gainerako lineetan bidaiarien %23a soilik mugitzen da.

“Udalak astero egiten du TUVISAren lineen okupazioaren jarraipena pandemia hasi zenetik. Irailetik, linea erabileenak 100x100eko maiztasunarekin jarduten dute. Hala ere, Udalak une jakin batzuetan edo linea jakin batzuetan zerbitzuren bat indartu behar dela ikusten badu, hala egingo du. Orain arte egin den bezala”, azpimarratu du Raimundo Ruiz de Escudero Mugikortasun eta Espazio Publikoko zinegotzi eta TUVISAko presidenteak.

Share

Elena Odriozola, Sonia Alins eta ‘el Dios de los tres’ izango dira, besteak beste, 2020ko Mazokan

Marrazki eta ilustrazio azoka Interneten bidez egingo da aurten, abenduaren 3tik 20ra bitartean

 Gasteizko Marrazki eta Ilustrazio Azokak hautatu ditu 2020ko edizioan (Interneten bidezkoa izango da aurten, abenduaren 3tik 20ra bitartean) parte hartuko duten 40 mazokalariak. Horien artean izen garrantzitsuak daude, esaterako Elena Odriozola (Euskadi Saria eta Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala) Sonia Allins (haren lana saritua izan da Frantzian, AEBetan eta Alemanian); Javier Navarro ‘El Dios de los Tres’ (muralista eta artista, erakusketak egin dituena Miami, Florentzia, Praga eta New Yorken), eta Juan Pablo Celestino ‘Dr Juanpa’ (kontzertu ugariren kartel-egilea: Sonorama, Mondosonoro, Blind Melon, Run The Jewels, Cypress Hillo eta Grateful Dead, besteak beste).

Mazokak parte hartzeko 337 eskaera jaso ditu, iaz baino % 45 gehiago. “Antolatzaileek Interneterako egokitu dute Montehermoso kulturunean egiten ohi zen azoka”. Es un esfuerzo ingente que acaba de tener su primera recompensa, la gran respuesta por parte de los profesionales del dibujo y la ilustración”, azpimarratu du Hezkuntza eta Kulturako zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Bestalde, Bekiskale Mazora 2020ren irabazlea Paula Huarte da, nafarra, eta EHUren “Zeramika: Artea eta Funtzioa” Masterreko ikaslea. Saria 200 eurokoa da, bere lana ekoizteko.

Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntza du Mazokak.

Informazio gehiago

Share

Herrietako bizilagunekin begirune handiagoz joka dezatela eskatu die Udalak herritarrei

“Begirune handiagoa eta enpatia, udalerriko herrietako bizilagunekin”, eskatu die Landa Eremuko zinegotzi Miren Fernández de Landak herritarrei.  “Asteburu honetan izan da autoa partzela-bideetan, nekazaritza-pabiloien sarreretan eta soroetan  aparkatu duenik, edo herrietako lorategi eta plazetan bazkaria egin duenik.  Gasteizko landa-eremuak eta herriek asko eskaintzen digute, eta are gehiago denok ere aire zabaleko aisialdi- eta gozamen-tarte horien premian gauden honetan, baina zentzu komuna baliatu beharko genuke, begirunez jokatu, aintzakotzat harturik herri horietan pertsonak bizi direla, eta lan egiten dutela.”

Uda garaian —konfinamendua bukatu ondoren— gertatu zen bezala, jende ugari joan da asteburu honetan herrietara.  Zenbait herritan, nabarmena izan da hori, oso.

 

 

Share

Alkateak Euskaraldian parte hartzeko izena eman du eta ekimen honetan parte hartzera animatu ditu herritarrak

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Iñaki Gurtubai alkateorde eta Euskara zinegotziak Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzeko izena eman dute gaur goizean. Horrela, alkateak gauza bera egitera animatu ditu herritarrak. “Hiria ahobiziz eta belarriprestez beteko dugu, Gasteiz euskararen hiriburu bihurtuko dugu”, azaldu du Gorka Urtaranek. “Euskara ulertzeko gai diren gasteiztarrak gonbidatu nahi ditut bereiziki. Haiek dira erronka nagusia”, esan du.

Euskaraldia hizkuntza ohiturak astintzeko ariketa da, euskararen erabilera bultzatzeko ariketa. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dena.

Aurreko edizioan bezala, bi rol izango dituzte aukeran izena ematen dutenek:

Belarriprest: Beraiei euskaraz hitz egiteko eskatzen dutenak dira belarriprest, euskara ulertzen dute eta beraiekin euskaraz aritzea nahi dute. Ulertzen duten guztiekin ez dute uneoro euskaraz hitz egingo agian, baina ahal eta nahi duten guztietan egingo dute. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.

Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dute ahobiziek. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; mintzakideak euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko dute beti. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da, jokaerak definitzen du rola, alegia.

Aurtengo edizioko berrikuntza nabariena ‘ariguneak’ dira, non parte hatzaileek ahobizi eta belarriprest izateko aukera izango duten. Udalak 30 talde identifikatu ditu iada.

Share

Udaltzaingoak 51 pertsona salatu ditu asteburuan Covid-19aren aurkako neurriak ez betetzeagatik

Haietako 25ek etxeratze-agindua hautsi zuten

 Udaltzaingoak 51 zehapen-proposamen egin ditu asteburuan Covid-19ari aurre egiteko ezarritako neurriak ez betetzeagatik.

Salaketa horietako erdia (25) etxeratze-agindua hautsi zutenen aurka izan zen. Beste 14, aldiz, musukorik ez zutelako salatutako pertsonekin lotutakoak izan ziren. Haietako batean, 22 urteko gazte bat atxilotu zuten bere jokabidea salatu zuten udaltzainen aurka eraso egiteagatik eta desobedientziagatik.

Bestalde, beste 8 zigor-proposamen jarri zituzten Teodoro Gonzalez de Zarate kaleko hotel bateko logelan bildu ziren (baimendutako kopurua gaindituta) pertsonen aurka. Gainera, 2 salaketa jarri zizkieten ostalariei beren establezimenduetan musukorik gabe egoten uzteagatik; eta beste 2 lagun salatu zituzten 2 metroko segurtasun-distantzia mantendu gabe erretzen egoteagatik.

Bestalde, udaltzainek adingabeak eta nerabeak zeuden bi kale-edanetan jardun behar izan zuten, Ihurren eta Txagorritxun. Haietako lehenengoan 8 adingabe identifikatu zituzten, eta bigarrenean 5 gazte.

Asteburuan, Udaltzaingoak hiriko irteeretan kontrolak jarri zituen, baina ez zen salaketarik izan.

Beste jarduera batzuk

Udaltzainek atzo eguerdian 59 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ustez 19 urteko semeari eraso egin ziolako. Gertakariak San Kristobal auzoko kalean gertatu ziren, eta etxeko indarkeria-delituaren ustezko egilea zelakoan atxilotu zuten. Lekukoek emandako azalpenak eta biktimak zituen markak ikusita, bertaratutako udaltzainek gizonezkoa atxilotu zuten. Gaur epailearen aurrean agertzeko zitazioa du gizonak.

 

Share

Eskola-kiroleko 275 talde ari dira gaur egun udal-instalazioetan entrenatzen

Guztira, eskola-kiroleko 275 talde ari dira gaur egun Udalaren kirol-instalazioetan entrenatzen. Joan den hilaren bukaeran eskola-kirolaren programa baimendu zenez geroztik, Gasteizko Udalaren ekipamendu-sarean 40 kirol-modalitatetik gora praktikatzea ahalbidetu du entitateen, federazioen eta Udaleko Kirol Zerbitzuaren arteko elkarlanak.

100 entitate baino gehiago dira eskola-kirolean dihardutenak, eta saskibaloia, gimnasia eta futbola dira  gehien praktikatzen diren modalitateak, beste askoren artean, hala nola igeriketa, aerobika, mahai-tenisa, karatea, judoa, esgrima eta abar. Hori posible egiteko, jarduera egingo duten instalaziora egokitutako ekintza-plana aurkeztu behar izan dute kirol-entitateek, segurtasun sanitarioaren arloan Udalak ekipamendu bakoitzerako eman dituen zehaztapenetara moldatua.

Baldintzek horretarako aukera ematen badute, hurrengo egunetan udal-instalazioen sarean jardungo duten eskola-kiroleko taldeen kopuruak gora egiten jarraitzea espero da, bai baitira 57 entitate, eskabidea egin badute ere oraindik ekintza-plana aurkeztu ez dutenak. Era berean, 70 entitatek oraindik ez dute aurkeztu Eskola Kirolaren Programan parte hartzen dutenei Arabako Foru Aldundiak ematen dien dokumentazioa.

“Jakitun gara, zein egoera bizi duen kirolak pandemiaren ondorioz, bereziki eskola-kirolaren esparruan lan egiten duten entitate eta pertsonek. Ahalegin handia egin dute, kirola egiten jarraitu ahal izateko aparteko baldintzetara moldatzeko, eta gaur egun 275 talde dira kirola egiten ari direnak, horrek heziketaren, osasunaren nahiz gizarte-integrazioaren arloan dakartzan onura guztiekin”, adierazi du Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lópezek, zeinek orobat eskertu baitu zirkunstantzia zail horietara egokitzeko ahalegina.

Gogoratu beharra dago alarma-egoera berria dela eta hartutako azken neurrien ondoren eskola-kiroleko lehiaketak oro etenda daudela. Hori bai, eskola-kiroleko entrenamenduak baimenduta daude, taldeka nahiz banaka. Taldeka egiten diren jarduera edo entrenamenduetan, gehienez 6 lagunek parte har dezakete, talde bakoitzean.

Talde bat baino gehiago izan ahalko da aldi berean —ez da taldeen edo horien arduradunen arteko kontakturik baimentzen—, eta arduradun berak talde bat baino gehiago eduki ahal izango du. “Egoera sanitarioa aldakorra da, eta ezin dugu ahaztu larriagotzen bada neurri murriztaileagoak hartu beharko ditugula, baina, ahal den bitartean, Udalak, kirol-entitateekin batera, bere esku dagoen guztia egingo du eskola-kirola egiten jarraitzerik izan dadin”, esan du, azkenik, Livia Lópezek.

Share

Oreka Tx eta Korrontzi arituko dira Gasteizen, Aitzina Folk ekimenean

Azaroaren 27tik abenduaren 2ra bitartean egingo da jaialdi solidarioa, hiriko zenbait lekutan eta Interneten

Aitzina Folk jaialdi solidarioaren VII. edizioa hartuko du Gasteizek, azaroaren 27tik abenduaren 2ra bitartean. Hamar jardueratik gora biltzen ditu egitarauak, hiriko zenbait lekutan eta Interneten eskainiko direnak.

Oreka Tx eta Korrontzi izango dira kartel-buru, eta kontzertu bana emango dute, Mendizorrotzeko kiroldegian eta Principal antzokian, hurrenez hurren. Izen horiei euskal folkaren beste erreferente batzuk batu zaizkie, besteak beste KHAMI, Sarrabete, Iñaki Plaza eta Turukutupa. Horiez gain, jaialdian izango dira La Musgaña eta Vanesa Muela, Mielotxin, eta Garadice.

Programatutako kontzertu guztiak aurrez aurrekoak izango dira, baina aretoen edukiera unean uneko araudiaren arabera mugatuko da. Gainera, jaitsi egin da sarreren prezioa, hartara jende gehiagorengana iritsi nahian, eta ekitaldi gehienak streaming bidez ere ikusi ahalko dira.

Programak baitan hartzen ditu baita dantza-lantegi, hitzaldi, familia giroko kontzertu bana eta Musika Tradizionaleko eta Folk Musikako Eskolen V. Topaketa, zein Internet bidez egingo baita.

Gaur goizean Montehermoso kulturunean ekimena aurkezteko egin den prentsaurrekoan izan direlarik Gasteizko Udaleko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Canto, Kulturako foru zuzendari Inmaculada Sánchez, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendari Aitziber Atorrasagasti, eta Aitzina Folk jaialdiko zuzendari Patxi Villén.

Bertan izan dira baita zenbait musikari: Lorena Núñez (Alos Quartet taldekoa), Agus Barandiaran Korrontzi) eta Gorka Bravo (Sarrabete), zeinek pieza bat jo baitute zuzenean. Gainera, ekitaldian izan da baita Kepa Ortiz de Urbina, musikaria eta Laboral Kutxaren (Aitzina Folkeko babesleetakoa.) ordezkaria.

Hauxe azpimarratu nahi izan du Estíbaliz Canto Kultura zinegotziak. “Gasteizko Udaletik hirian egiten den sustridun musikari buruzko ekitaldi handiena babestu nahi dugu beste behin ere, eta hala egiten dugu kultura jarduera segurua dela guztiz konbentziturik. Horregatik, Aitzina Folk jaialdiko hitzordu erakargarrietara joatera animatu nahi ditugu gasteiztarrak”.

Sarreran salmenta eta zero ilarakoen salmentako (Laboral kutxa: 3035 0228 96 2280099996) irabazi guztiak Aefat elkarteak (ataxia telangiektasiak eragindako familiak batzen dituena) sustatzen duen eta Nafarroako Unibertsitatea Klinikan egiten den terapia genikoaren alorreko ikerketa finantzatzera bideratuko dira.

Prentsa-dosierra eransten da. Informazio gehiago: www.aitzinafolk.org

 

 

Share