Prentsa Oharren banner

Udalaren Antzoki Sareak batez beste % 92ko asistentzia lortu du udaberriko denboraldian

Principal antzokian edukiera 400 pertsonara mugatuta egon da eta gainerako udal antzokietan % 50era.

 

Gasteizko Udalaren Antzoki Sareak batez beste % 92ko asistentzia izan du udaberriko programazioan. Apiriletik ekainera hainbat formatutako 26 proposamen eskaini dira (antzerkia, dantza, ikuskizunak euskara, komediak, musika klasikoa, familientzakoak, beste musika mota batzuk..).  Ikuskizun horiek Principal antzokian eta sareko gainerako antzokietako ohiko zikloetan egin dira: “ikuskizuna Ibaiondon”, “Dantza Sarean” eta “Jim Aktual”.

7.898 sarrera saldu dira guztira, 7.150 Principal antzokian eta 748 gizarte-etxeetako zikloetan.

“Balantzea ezin da hobea izan. Berriz ere egiaztatu dugu ikusleak kultura sentitzeko eta bizitzeko beharra dutelako joaten direla antzokietara;, eta bertan seguru sentitzen direlako, ikuskizunak segurtasun-baldintzetan egiten dira eta. Kultura segurua da” azpimarratu du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok.

Principal antzokian 400 lekukoa izan da gehieneko edukiera, ekainaren 19an izan ezik, LABIk hartutako erabakiaren ondorioz 486 leku izan baitziren. Gainerako antzokietan % 50era mugatu da.

Bi ikuskizun bertan behera geratu dira pandemiaren ondorioz:  Camerata Irelanden kontzertua, maiatzaren 13rako aurreikusia,  eta udalaren musika bandaren ‘de New Orleans a Abbey Road’ kontzertua, 2021eko maiatzaren 23rako aurreikusia. Bi kontzertu horiek 2022ko programazioan sartuko dira.

Bereziki pozgarria da antzerki-abonamenduek berriz ere izan duen harrera ona, baita dantza-abonamenduek, euskarazko proposamenek eta bestelako musikek izan duten ikus-entzuleen igoera ere. Era berean, gizarte-etxeetako zikloek jendearen harrera ona egiaztatu dute, zifra aipagarriak izan dituzte eta.

Zifrek erakusten dutenez, Dantza Sarean zikloak gora jarraitzen du, eta horrek finkatu egiten du tokiko koreografoei zirkuitu egonkor bat ematearen aldeko apustua.

“Udalaren Antzoki Sarean herritarrei antzerkirik, dantzarik eta musikarik onena eskaintzen jarraituko dugu.  Kultura behar dugu “, gaineratu du Cantok.

 

Zifrak

ZikloakSaldutako abonamenduak
“Ikuskizuna Ibaiondon” zikloa47
JIM Aktual zikloa29
Musika, familia osoarentzat46
Kontzertu handiak95
“Dantza Sarean” zikloa151
Antzerki abonamendua260
“Umore giroan” abonamendua234
Euskarazko antzerkirako abonamendua67
GUZTIRA929

 

 

IkuskizunakEdukiera
Pedro Páramo% 93
Andanzas de Juan Rana% 100
Matar cansa% 98
El príncipe constante (bi saio)% 90
Rocío Molina% 100
Corsia /Giselle% 92,75
Kukai Hnuy Illa% 100
Ameriketako bidaia% 90,88
Konpromisoa% 84,50
Feminismo para torpes% 100
Illana /Green Piss% 94,14
Paco Ibañezen kontzertua% 100,00
Rodrigo Cuevas% 100,00
Anari% 92,00
Preludes (kontzertu handiak)% 67,50
Living Room music% 78,17
Leihoak /Ventanas (Paraíso)% 100
El festín de los cuerpos (Ibaiondo)% 100,00
Ronejo (Ibaiondo)% 100,00
Sueños y visiones de Rodrigo Rato (JIM)% 100,00
AKA Also know as (JIM)% 97,26
Serenity Suite, Matxalen Bilbao (Dantza Sarean)% 56,03
Dead, Lasala – Judith Argómaniz (Dantza Sarean)% 90,07

 

Edukiera, abonamenduen arabera
Antzerki  abonamendua% 93
Euskarazko ikuskizunen abonamendua% 88
Dantza-abonamendua% 97
Kontzertu handien abonamendua% 84,8
Familientzako musika-abonamendua% 78,5
“Umore giroan” abonamendua% 92,45
Jim Aktual abonamendua% 98,75
‘Ikuskizuna Ibaiondon’ abonamendua% 100
“Dantza Sarean” zikloa% 74

 

 

 

 

 

 

 

 

Share