Prentsa Oharren banner

Boni Cantero izendatu dute Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saileko zuzendari

Tokiko Gobernu Batzarrak Boni Cantero Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saileko zuzendari izendatzea onetsi du gaur, Sara Buesaren ordez, zein Lanbidera aldatuko baita, prestazioen eta inklusioaren arlo berria zuzentzeko.

Canterok bere gain hartuko du gizarte-zerbitzuen zuzendaritza, 2015eko irailetik zerbitzu horien koordinatzaile nagusi izan ondoren. Gizarte Lanean diplomatua, Familiekiko Gizarte Lanean masterra eta Esku-hartze Sozialari Aplikatutako Etikako unibertsitate-aditua, 30 urtetik gorako esperientzia du Canterok Jon Armentiak zuzentzen duen udal sailean.

Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuko buru izan zen 1996tik 1997ra eta 1999tik 2013ra. Aurretik, gizarte-langile eta kaleko hezitzaile lanpostuetan aritu zen Gasteizko udalean.

Boni Canteroren izendapena uztailaren 7an gauzatuko da, eta egun horretan hartuko du Sara Buesaren lekukoa, zein udalaren gizarte politikak zuzentzeaz arduratu baita azken bi agintaldietan.

Share