Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  6 maiatza 2017 11:00

Udalaren Trafikoa Zerbitzuak  Teodoro Gonzalez de Zarate kalean (Ariznabarra) baterian jarritako aparkalekuak moldatu ditu, eta orain atzeraka eginez aparkatu beharko dute gidariek.

Antoniareneko biribilgunearen eta Etxezaharra kalearen arteko zatiko lekuak aldatuta, “segurtasuna hobetuko da, aparkatuta dauden ibilgailuak martxaren noranzkoan hasiko baitira zirkulatzen, eta beraz, gidariek hobeto ikusi ahalko baitute”, azaldu du Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Carlos Zapaterok.

Horretaz gain, motozikletak aparkatzeko lekua ere handitu da eta, hartara, Mediterraneoaren hiribidetik Lantarongo Gazteluaren kalerako sarbideak —hots, Zabalganetik Ariznabarrerako bideak— ikuspen handiago izango du.

Share