Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  3 maiatza 2017 17:01

Prentsaurrekoa. Udal Musika Bandaren ‘Musika aire librean’ zikloa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Udal Musika Bandako zuzendari Hilario Extremiana; eta Udal Musika Bandako zuzendariorde Iker Olazabal

Eguna. Osteguna, maiatzak 4

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————

Garapenerako Lankidetza eta urari buruzko ‘desCIFRANDO CONTRASTES’ erakusketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Lankidetzako zinegotzi eta AMVISAko presidente Jaione Agirre; eta Plan FUTURAko koordinatzaile Javier González

Eguna. Osteguna, maiatzak 4

Ordua. 11:00

Tokia. Lakua gizarte etxea

—————————-

Harrera ekitaldia Alemaniako ikasleei

Udalak harrera egingo die Alemaniako Spaichingen hiriko institutuko ikasle eta irakasleei; Vitoria-Gasteizera etorri dira Kultur Trukeak direla-eta, Veracruz ikastetxeak gonbidatuta.

Parte hartzaileak. Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto

Eguna. Osteguna, maiatzak 4

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

—————————-

Prentsaurrekoa.  Kriskitin Lasterketaren aurkezpena

Parte hartzaileak. Dibertsitaterako eta Elkarbizitzarako zinegotzi ordezkari Nerea Melgosa; Arabako Gizarte Zerbitzuen foru diputatu Beatriz Artolazabal; ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidente Javier Domínguez; eta Gasteizko ONCEko Ajentziaren zuzendari Rafael Ledesma

Eguna: Osteguna, maiatzak 4

Ordua: 12:30

Lekua: Udaletxeko Prentsa Aretoa

——————————

Euskadiko Familia Enpresen Batzarraren amaiera-ekitaldia

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Osteguna, maiatzak 4

Ordua. 14:00

Tokia. Lakua Hotela

—————————-

XVI. Zahartzaroa Biltzarra inauguratzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkateorde Peio López de Munain; Nafarroako Geriatria eta Gerontologia Elkarteko presidente Francisco Uriz; Zahartzaroako presidente Iñaki Artaza; Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako gerente Inés Francés; Osasun Kontseilariorde Iñaki Berraondo; Enpleguaren eta Gizarte Politiken zinegotzi Beatriz Artolazabal; eta Arabako diputatu nagusi Ramiro González

Eguna. Osteguna, maiatzak 4

Ordua. 16:30

Tokia. Europa Biltzar Jauregia, Francisco de Vitoria aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:07

folleto euskera verano 2017 b

Aurten lehenengo aldiz, adinekoentzako zentro soziokulturalek udako jarduera-programa izango dute. Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainek aurkeztu du 70 lantegi eta ikastarok osatutako eskaintza; hartara, izena ematea erabakitzen duten bazkideek aukera izango dute “aktibo mantentzeko, zentroetako jarduera jaitsi ohi zen hilabeteetan. Ikastaroetan trebetasun berriak ikasi ahalko dituzte, ezagutza berriak eskuratu, lagun berriak egin eta bakardadea saihestu”.

“Programa honen bidez, sailaren helburuetako bat betetzen dugu, hau da, zahartze aktibo eta osasungarria sustatzea, bai eta autonomia ere, hartara bizi-kalitate hobea ere izango baitute pertsona horiek”, gogoratu du López de Munainek.

Orotara 1.120 leku eskainiko dira, 70 jardueretan. Adinekoentzako zentroetako bazkideek hartu ahalko dute parte, aldez aurretik izena emanda; maiatzaren 8an (astelehena) hasiko da izena emateko epea.

 

Askotariko lantegiak programatu dira. Hauek dira nabarmengarrienak:

Belaunaldien arteko lantegiak: adinekoek hartzen dute protagonismoa, eta erreferente bihurtzen dira gazteentzat.  Besteak beste, “Familiarteko sukaldaritza”, “Familiarteko dantza”, “Bilobekiko irakurketa” (Judimendiko parkean), “Baratzea sortu familiartean”, etab.

Ikasketa-gela irekiak: zura lantzea, pintura, altzarien zaharberritzea eta ordenagailuarekiko lan kognitiboa.

Informatika: bidaiak prestatzeko internet baliatzen, argazki-aurkezpenak egiten, mugikorrentzako aplikazioak erabiltzen eta abar ikasiko dute.

Autozainketa taldeak: “Ikasi bizikletaz ibiltzen”, “Adineko emakumentzako utodefentsa”, yoga, ibilketa nordikoa, “Ibilbide osasungarriak”, etab.

Musika eta dantzarekin loturiko jarduerak: “Jazzera hurbildu”, “Sormenezko dantza”, “Musika udan”, “Tango europarra”…

75 urtetik gorakoentzat: berariazko eskaintza adin horretako pertsonentzat, “Ezagutu musikaren onurak” eta “Osasuna eta ongizatea” lantegien bidez.

Beste lantegi batzuk: “Jendaurrean hitz egiten ikasi”, “Aire zabaleko pintura”, “Ipuinak nola kontatu”, “Robota egin eta programatu urratsez urrats”, “Hiri argazkigintza”, “Emakumeen historia”,  “Astronomiaren hastapenak”, eta abar.

Ikastaroek hilabete, edo bi edo hiru hilabete iraungo dute, ekainaren 12an hasita irailaren 29ra arte.

Adinekoentzako 15 zentro soziokulturaletan, gizarte etxe eta kiroldegietako informazio zerbitzuetan eta herritarrei laguntzeko bulegoetan eman ahalko da izena aurrez aurre. Udalaren web-orrian ere eman ahalko da izena, edo 010 telefonoan.

Jarduera batzuk doakoak izango dira, osasun-parkeak, esaterako. Beste batzuetan 1 edo 3 euro bitartean ordaindu beharko da, eta garestiena neska eta blusa jantziak egiteko lantegia da: 8 euro.

“Adinekoei izena emateko gonbit egiten diet, eta programazioaz gozatzeko, gizarteari erakutsiko baitiote haiek ere bizikletaz ibiltzen ikas dezaketela, bidaia bat Internetez planifikatzeko gauza direla, robat bat eraikitzeko, argazkigintza ikasteko, mugikorren aplikazioak erabiltzeko edo aeroboxean jarduteko. Ikastaro hauekin, berriro ere, adinekoei buruzko estereotipoak gaindituko ditugu”, amaitu du Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainek.

 

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:47

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ostegunean, maiatzak 4, izango da, Liburutegien Sareak antolatutako “Liburu egunak” ekitaldien barruan

Liburutegien Sareak antolatutako “Liburu egunak” programazioak aurrera jarraitzen du:  Rosa Montero eta Xabier Amurizaren bisitaren ondoren, oraingoan Ander Izagirreren txanda iritsi da. Kazetari eta idazle donostiarrak Regreso a Chernóbil eleberria aurkeztuko du Pilarreko gizarte etxeko liburutegian, ostegunean, maiatzak 4, 19:00etan.

Gaumin argitaletxeak argitaratu duen testuak irakurketa errazaren irizpideei jarraitzen die. Irakurketa errazaren mugimendua herrialde eskandinaviarretan sortu zen, 1970eko hamarkadan, eta Euskal Autonomia Erkidegoan 2004an hasi zen mota horretako literatura argitaratzen.

Izan ere, populazioaren % 30ek zailtasunak ditu irakurtzeko eta testuak ulertzeko, hainbat arrazoi dela eta: etorri berriak izanik hizkuntza menderatzen ez dutelako; eskolaratze eskasa dutelako; dislexia, senilitatea, adimen-desgaitasuna edo beste dutelako. Horren ondorioz, jende askok ez du informazioa eta jakintza eskuratzeko aukerarik.

Udalaren Liburutegien Sarearen irakurketa kluben artean bada irakurketa errazeko klub bat, zailtasunak dituzten pertsonei irakurketaz gozatzeko aukera emateko, eta liburu aurkezpen honek behar hori betetzeko egin dugun apustua aberasteko asmoa du.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share