Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  24 maiatza 2017 19:57

Gorka Urtaran alkateak harrera egin die gaur arratsaldean New Yorkeko Unibertsitateko ikasle eta irakasleei. Taldeak hamar ikasle ditu. Azpiegitura Berdearen inguruko nazioarteko lantegian ari dira, IGI eta College of environmental sciente and forestry delakoan. Lantegi hau Gasteizen egiten da. Bere egonaldian, Udaleko teknikariekin ari dira Gasteizko Udalak eta IGIk naturarekin batera ingurugiroa hobetzeko proiektu eta estrategiak aztertzen.

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

‘Transmodal 2017-Foro de Logística Intermodal del País Vasco’ logistika topaketa

Parte hartzaileak. Gorka Urtaran alkatea.

Eguna. Osteguna, maiatzak 25

Ordua. 9:30

Tokia. Arabako Ganberan (Dato kalea 38)

———————————-

XI. Responsabilidad Social Empresarial FOARSE biltzarra inauguratzea

Parte hartzaileak. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusilla; Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen diputatu José Luis Cimiano; eta Foarseko presidente Yolanda Berasategi

Eguna. Osteguna, maiatzak 25

Ordua. 9:30

Tokia. Europa Biltzar Jauregia

———————————-

Prentsaurrekoa. Adinekoen Aholkularitza Juridikoa aurkeztea eta hitzarmena sinatzea

Parte hartzaileak. Gizarte Politiken zinegotzi Peio Lopez de Munain; eta Arabako Abokatuen Elkargoko dekano Javier Garcia

Eguna. Osteguna, maiatzak 25

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————

Eskola 21 Agenda Udal Foroaren emaitzak aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusilla

Eguna. Osteguna, maiatzak 25

Ordua. 10:30

Tokia. Goiuri jauregia

—————————–

Prentsaurrekoa. Vitoria-Gasteizko tranbiaren ibilbidea hegoaldera luzatzea eta lanak lehiaketara ateratzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapia; eta Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalez

Eguna. Osteguna, maiatzak 25

Ordua. 11:10

Tokia. Tranbiaren tailerrak eta tranbia-tokia (Landaberde kalea, 1) Vitoria-Gasteiz

——————————

2017ko Diseinuaren Jaia – HUB Design Gasteiz jardunaldia

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Osteguna, maiatzak 25

Ordua. 11:15

Tokia. Artium museoa, ekialdeko goiko aretoa

—————————–

Prentsaurrekoa. 2017ko Gazte Hitzak lehiaketako sari banaketa

Parte hartzaileak. Gazteria zinegotzi Iñaki Prusilla; Gazte Hitzak lehiaketako epaimahaikide Espido Freire; Gazte Hitzak lehiaketako epaimahaikide Bernardo Atxaga; eta lehiaketako irabazleak: Itziar Uriarte eta Oier Quincoces

Eguna. Osteguna, maiatzak 25

Ordua. 12:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————-

Emakumeen Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolako ikasturtearen amaiera

Parte hartzaileak. Berdintasun zinegotzi Jaione Agirre; Berdintasun Zerbitzuko buru Mireia Espiau; Bartzelonako Udaleko LGTBI politikako koordinatzaile Meritxell Sáez i Sellarès; Madrilgo Udalaren Programa de salud comunitaria TLGBQIko aholkulari Nieves Salobral Martín; Iruñako Udalaren Berdintasun teknikari Vanesa Eguiluz González

Eguna. Osteguna, maiatzak 25

Ordua. 18:00

Tokia. Goiuri jauregia

  • Mahai ingurua amaitu eta gero L’Era de les Impuxibles taldearen  ‘Limbo’ antzezlana eskainiko da

———————————–

Harrera ekitaldia Afrikako Eguna dela eta

Udalak harrera ekitaldia eskainiko die Gasteizen bizi diren pertsona afrikar batzuei.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Osteguna, maiatzak 25

Ordua. 19:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

——————————–

Merkataritzaren eta Zerbitzuen XIV. AENKOMER sariak banatzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Osteguna, maiatzak 25

Ordua. 20:45

Tokia. Artium museoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:15

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

-Gasteizek 10 autobus berri ditu, zeinak bihartik aurrera emango baitute zerbitzu: 18 metro luze dira, eta 128 pertsona har dezakete

-TUVISAk 3,5 milioi inbertitu ditu autobusak erosten, eta horiek emisio-araudi zorrotzena betetzen dute

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek TUVISAren autobus-modelo berriaren aurkezpen publikoan parte hartu du gaur goizean. Udalaren garraio sozietateak hamar ibilgailu artikulatu berri erosi ditu, 18 metro luze direnak; autobusetako bi bihar hasiko dira zerbitzua ematen, L2 linea periferikoan. Datorren astean gainerako autobusak 4 eta 6 lineak egiten hasiko dira, bizpahiru egun bakoitzeko, baldin eta autobus berriak gehitzeak TUVISAren zerbitzuan gorabeherarik eragiten ez badu. “Hirian erosi ziren azken ibilgailuak 2009koak dira, beraz, funtsezkotzat jotzen genuen flota berritzeari ekitea. Eta helburua bete dugu“, azaldu du Gorka Urtaranek. “Hamar unitate berri horiek edukitzea oso albiste ona da hiriarentzat, eta Gasteiz XXI. mendeko hiria modernoa izateko bidean aurrera egiten laguntzen du“.

TUVISAk Andre Maria Zuriaren plazan jarri du ibilgailu berrietako bat, herritarrek ezagut ditzaten. Nahi duen oro igo ahalko da, 20.30 arte. Alkateak azaldu duenez, hamar autobusak —‘green capital’ kolorekoak eta 128 bidaiari har dezaketenak (48 eserita)— oraingoak baino “iraunkorragoak eta irisgarriagoak dira”. Ibilgailuen goialdean ‘ekologikoagoa, iraunkorragoa, irisgarriagoa’ mezua errotulatu da, euskaraz eta gaztelaniaz. Hain zuzen ere, ibilgailu zaharragoen aldean, karbono dioxidoaren atmosferarako emisioak gutxitu egingo dira, eragin akustikoa txikiagoa izango da, eta mugikortasun murriztua duten pertsonentzako hiru leku dituzte. Gaur goizeko aurkezpenean enpresa hauetako ordezkariak izan dira: Mercedes-Benz, ETRA (TUVISAren sistema informatikoa kudeatzen duena) eta ISRI (eserlekuak jarri dituena).

TUVISAk —aurten 50. urteurrena ospatu du— Mercedes enpresari erosi dizkio hamar autobus berriak, 3.550.000 euroan.  Autobusek energia berreskuratzeko modulua daukate, horri esker ehuneko hiru aurrezten da erregaian; puntako teknologia ere badakarte, ibilgailua eraginkortasunez gidatzeko; gurpil aulkientzako hiru eremu; gidarientzako jarleku berogarri eta klimatizatuak; kutsadura akustiko txikiagoa; gilborduraren kontrako sistema bat eta barneko bi pantaila, beste hobekuntza batzuen artean. Oraingoek baino gutxiago kutsatuko dute eta eraginkorragoak izango dira. Zehazki, Mercedes Citaro Euro6 modeloa da. Badute beste hobekuntzarik ere, esate baterako, arrapala bikoitza (elektrikoa eta mekanikoa, irisgarritasuna beti bermatuta egon dadin), eta geltokietan ahotsa diskretuki aktibatzeko sakagailua ikusmen murriztuko pertsonentzat. Gurpil-aulkien eremu bakoitzean USB entxufe bikoitza ezarri da, gailu elektronikoak kargatu ahal izateko; barruan ‘led’ argiak dituzte, eta bagaje-tokia.

TUVISAko kontseiluak iaz onartu zuen flota berritzeari ekitea, eta modernizazio planari hasiera emateko hamar unitate artikulatu eta diesel eskuratzea erabaki zen, zeinek emisio araudi zorrotzena (Euro VI) bete beharko baitzuten. Kontrataziorako hamar urtetarako mailegua baliatzearen alde egin zen.

Udal gobernuaren konpromisoa TUVISArekin erabatekoa da. Ildo horretan, Urtaranen gobernuak hainbat ekimen jarri du abian agintaldian, besteak beste, kotxetegiak lekuz aldatzeko eta berdimentsionatzeko eta lantegiak eta bulegoak berritzeko proiektua. Gainera, garabi flota osoa berritu du udal gobernuak, % 100, 4 unitate berri erosi eta dagoeneko lanean ari baitira, eta uniforme berriak erosteko prozesua ere hasia da. Bestetik, azken urtean hobekuntza ugari egin dira Artiumeko eta Iradier Arenako aparkalekuetan, hala nola kudeaketarako makineria berria instalatu, luminariak berritu, edo aipatutako lehenak zituen hezetasun arazoak konpontzeko jarduerei ekin. Urtaranen gobernuak, halaber, aparkalekuetarako plan bat aurkeztuko du laster, eta lehen neurria udal aparkaleku guztien kudeaketa TUVISAren esku uztea izango da.

 

 

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:06

Bizikidetza Zerbitzuaren deialdia sendotu egin da, eskabideen kopurua biderkatu egin baita bigarren urtean

Gasteizko Udalak 20 proposamen jaso ditu hirian bizikidetza, dibertsitate funtzionala eta giza eskubideak lantzeko, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak bigarren urtez jarraian egin duen laguntza-deialdiari erantzunez. Udalak 65.000 euro bideratuko ditu hautatzen diren proiektuetara.

Une honetan proposamenak aztertzen ari dira, oinarriak betetzen dituzten egiaztatzeko, udalaren gainerako laguntza-deialdietan bezala. Deialditik kanpo geratuko dira Gasteizko udalerriaren barruan garatzen ez diren proiektuak, edo bizikidetza izan ezik bestelako helburuak dituztenak (izaera sozialekoak, kulturalak, kirolekoak, erlijiosoak, politikoak…), edo Gasteizko Udalak onartutako hainbat zeharkako udal planei kalte egin diezaieketen jarduerak sartzen dituzten proiektuak.

“Aurtengo  deialdiak agerian uzten du bizikidetzaren aldeko erantzun gero eta positiboagoa, Gasteiz pertsona guztiak elkartzeko gunea izan dadin. Urte bakarrean bikoiztu egin da elkarteen kopurua, eta Bizikidetza Planak barne hartzen dituen hiru ardatzekin zerikusia duten proposamenak egin dituzte: bakea eta giza eskubideak,  dibertsitate funtzionala eta kulturartekotasuna”, nabarmendu du Bizidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Nerea Melgosak.

Elkarte hauek aurkeztu dira: Asociación Talur; Harresiak Apurtuz; Asociación Down Araba – Isabel Orbe;  INSOLA Asociación de Inserción Social Reeducativa; AAVV Salburua Burdinbide; Fundación ADRA; Asociación Colombia Euskadi; Asociación Autismo Araba – Tearaba Elkartea; Asociación de mujeres WAYRA; Asociación de Mujeres en la Diversidad; Asociación Cultural Ortzai; ETXERAT A.E., Konponbidearen eta Giza Eskubiden aldeko Sare Herritarra Elkartea; Asociación para la integración social – Montes Solidarios; Save The Children; Asociación Cultural Ecuatoguineana – CEIBA, en consorcio con Asociación Colectivo BACH; Kalimba, música y solidaridad; Cruz Roja en Álava, Asociación AMAPASE, eta Eginaren Eginez.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:06

Dossier Kaldearte 2017  –   Kaldearte 2017-folleto

Aurrekontuari 20.000 euro gehituta, konpainia gehiago ekarri ahal izan dira, eta larunbat goizeko programazioa berreskuratu.

 Datorren ekainaren 7an hasiko da KaldeArte, Gasteizko kaleko arteen nazioarteko erakustaldia.   36 konpainiak formatu handi, ertain eta txikiko ikuskizunak eskainiko dizkiete hiriko ikusleei, 63 emanalditan.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok aurkeztu  du gaur programa prentsaurrekoan. Harekin batera izan dira  Eva Guerrero eta Aritz López, Karrikan plataformak hautatutako “El fin de las cosas” ikuskizuneko partaideak, eta Carmen San Esteban aktore gasteiztarra, jaialdirako berariaz “La pensión coja” lana sortu duena.

KaldeArte gure jaialdi garrantzitsuenetako bat da. Uste osoa dugu kulturan lehen egiten ziren inbertsioetara itzuli behar dugula pixkanaka, eta horregatik aurtengo aurrekontua 20.000 euro handitu dugu; horri esker, 6 konpainia eta 17 ikuskizun gehiago eskaintzeaz gain, larunbat goizeko programazioa berreskuratu dugu, gure bereizgarriei eutsiz: ezagutzeko moduko programazio egitura, arrakasta lortzen ari diren atzerriko produkzioen oreka, euskal kaleko produkzioari laguntzea, eta berrikuntzak bilatzea”, adierazi du Cantok.

Lau ikuskizun erabateko estreinaldia izango dira kalean, eta horietako zenbait KaldeArteren laguntzarekin ekoitzi dira. Gasteizko 8 konpainiak, Euskal Herriko 8k, Espainiako beste 8k eta atzerriko 12k hartuko dute parte. Horien artean, jaialdi ospetsuenetako azken edizioetan saritutako lanak ikusi ahalko dira.

Aurten, jaialdia asteazkenarekin hasiko da, ekainaren 7an, zehazki.  Egun horretan Eva Guerreroren “El fin de las cosas” lanaren entsegu irekia egingo da Baratza aretoan;  Karrikan plataformak hautatutako dantza ikuskizuna da, eta igandean Garazi López de Armentia eta Aritz López gasteiztarrek bi emanaldi eskainiko dituzte Probintzia plazan.

Kaleko programazioa berez ekainaren 9ko 19:00etan hasiko  da: Claire Ducreux itzuliko da, eta Florida parkeko kioskoan arituko da. Edizio honetako beste berrikuntza bat kaleko arteen alorreko prestakuntza da, GetBak konpainia kataluniarrak dantza urbanoari buruzko bi maisu-klase emango baititu.

Ekainaren 3tik, larunbata, KaldeArteren standa jarriko da Urrezko Zeledonen plazan, postetxearen aurrean; ikuskizunei buruzko liburuxka eta leku mugatuko ikuskizunetarako gonbidapenak eskuratu ahalko dira bertan.

Share