Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  18 maiatza 2017 17:00

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, maiatzak 19

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————

Prentsaurrekoa. ‘Cabaret, el musical de Broadway’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta antzezlaneko protagonistak: Teresa Abarca eta Armando Pita

Eguna. Ostirala, maiatzak 19

Ordua. 12:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:00

 

 

 

 

 

 

“Ignacio Aldecoa” kultura etxean izango da erakusgai Andoni Lubaki fotokazetariak saharar iheslarien kanpamenduetan eta Mendebaldeko Saharan egindako lana

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak, SAEDen Adiskideen Elkartearen eskutik, Euskal Fondoaren erakusketa aurkeztu dute, hainbat udalerritan zehar ibiliko dena.
Gasteiz, 2017ko maiatzaren 18a. “Ignacio Aldecoa” kultura etxean, gaurtik aurrera eta ekainaren 15era arte, argazki erakusketa bat izango da, saharar herriaren 40 urteko erbesteratze behartuaren osteko errealitatea gerturatuko diguna. “Sahara, 40 urteko erbestea” izeneko erakusketa herriz herri ibiliko da, eta eskatzen duten udalerri guztien eskura izango da.

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak gaur goizean aurkeztu dute erakusketa, SAEDen Adiskideen Elkartearen eskutik; Euskal Fondoa elkarteak antolatu du erakusketa, eta bai Arabako Foru Aldundia, bai Gasteizko Udala, biak dira Euskal Fondoa elkarteko bazkide.

Inaugurazioan parte hartu dute Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomiaren Sustapen eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuak, Jaione Agirre Gasteizko Udalaren Lankidetzaren arloko zinegotziak, Mohamed Fadel Euskadiko Fronte Polisarioko ordezkariak eta Andoni Lubaki argazkien egileak berak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:29

 

 

 

 

 

 

 

 

Montehermoso kulturuneak bi deialdi ebatzi ditu: proiektu artistikoentzako bosgarren edizioa, aurtengo otsailean aurkeztutakoa, eta Arte Ederretako fakultateko ikasleentzako deialdia, zeina EHUrekiko hitzarmenaren emaitza baita.

Proiektu artistikoentzako deialdiaren xedea da arte garaikideko proiektuen produkzioa erraztea, proiektu horiek zabaltzea eta bertako eremuko artistak erakustea. Deialdiaren bitartez produkzio aurreko edo produkzio prozesuan daude sorkuntza artistikoaren proiektuak aukeratzen dira, eta horiek Montehermoson aurkezten dira bertako ikus-entzunezko programazioaren zati gisa.

Aurtengo deialdiak berritasun bat zuen, aukeratutako hiru lanei ikus-entzunezko laugarren bat gehitu baitzaie, eta horrek ere 6.000 euroko laguntza jasoko du. Orotara 82 proiektu jaso dira (aurreko edizioan baino 20 gehiago), horietako 10 ikus-entzunezkoak.

Lan hauek hautatu dira:

  • “Una película y una historia”, Belén Cerezorena. Ikus-entzunezko eta kanal anitzeko instalazioa da, eguneroko gaiekiko (janaria prestatzea, jatea, maitasuna,…) esperientzia erreal/zuzenarekiko konpromisoan oinarritua.
  • “Transmutación 11”, Anabel Quincocesena. Arte instalazioak baliatuz (beirazko eskulturak, bideo-sorkuntzak, soinuak eta argiak) azpimundu bat sortuko du ur-biltegian. Artistak Daniel Castillejoren laguntza izango du erakusketa garatzeko.
  • “Res-incierta”, Nuria Pérez-Carcamorena. Irudien poetika eta dialektikaren bitartez harreman kontzeptual berriak sortzea da helburua. Argazkiak izango dira proiektuaren abiapuntua. Harremanak sortzeko eta kontakizun bat eraikitzeko balioko dute, lan egiteko formatu hurbil eta erraz batean.
  • Ikus-entzunezkoa: “Orbainak”, Jorge Moneo Quintanarena. Euskal Herriko paisaia da protagonista; hori irudikatzeko modu ezberdinak aztertuz, ikerketa etnografikoa eta diskurtso kritikoa landu nahi ditu jardun artistikoaren bidez.

 

Arte Ederrekiko hitzarmena

Arte Ederretako ikasleentzako deialdian, berriz, Montehermosok eta EHUk sei proiektu aukeratu dituzte. Horiek 600 euroko laguntza jasoko dute , eta ondoren erakusketa eta zabalkundea egingo da, Iker Hidalgo, Laura Díez eta Irati Irulegi komisarioak direlarik.

 

Guztira 23 proiektu aurkeztu dira, eta hauek dira hautatuak:

 – “Teresa”, Luz Estefanía Hierrorena. Margogintzaren lengoaiarekin lotutako alderdiak lantzen ditu, bai eta lengoaiatik kanpo dagoena eta prozesuak uzten dituen hondakinak ere, pintura-pintura deritzon erregistro batean.

 – “Colador. Un manifiesto de dudas y orificios”, Estela Miguel Bautistarena. IZAN/IRUDIKATU binomioan oinarrituz, artistak azala eta zuloa aukeratu ditu kanpoaldearen paradigmatzat, eta zeramika eta piezen mihiztatzea baliatuz, eta testuinguruarekin eta desioarekin jokatuz, gailu batzuk sortu ditu; horrela, erabaki politikoek etxeko eremuan era sotil eta ia ikusezinean islatzen direla erakutsi nahi du.

 – “Bratstvo/Jedinstvo”, Eriz Moreno Arangurenena. Proiektuaren izena eta arrazoia “Bratstvo / Jedinstvo”, hots, “Senidetzea eta batasuna”   izeneko autobidea da, Yugoslaviako soviet errepublika federalean eraikitakoa, 1180 kilometrotan federazioa osatzen zuten sei eskualdeak batzeko; hain zuzen ere, Yugoslaviako lema nazionala zen hori. Artistaren helburua ez da erakusketa historikoa egitea, baizik eta road-trip baten bidez elementu historikoak eta egileak lurraldean duen esperientzia propioa integratzea lan artistikoan, historiaren eta sorkuntzaren arteko oreka mantenduz.

 – “Dtrnmnt””, Javier Rodríguez Pérez-Curielena. Artistak parkimetroetako txartelak erabiltzen ditu, baina jatorrizko erabileraz gabetzen ditu, eta horien bidez bere eguneroko jarduna islatzen duten irudiak, testuak, aipuak eta erreferentziak  eraikitzen.

 – “Verdin en las rodillas/ Lirdinga belaunetan”, Uxue Ruiz de Arcauterena. Eskultura instalazioa da, “barrualdea” vs. “kanpoaldea” eta “basatia” vs.  “otzana” ideiak erlazionatzen dituena; horietatik abiatuz, artistak espazio berriak eraikitzen ditu.

 – “Hacerse el sueco”, Álvaro Talaverarena. “Hacerse el sueco (2016-2017)” lanak liburuak apaingarri gisa erabiltzeak sorrarazten dituen paradoxak jartzen ditu agerian. Ekintzek nolabaiteko desoreka sortzen dute ohikotasunean, eta durduzatu egiten dituzte tartean diren pertsonak, ezarritakoa apurtzean.

Lanak uztailaren 13tik irailaren 3ra arte erakutsiko dira.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok nabarmendu duenez, “hautatutako proiektuak erakusketa-programaren barruan txertatzean, Montehermosotik profesionalizatzeko bidean dauden sortzaileen lanak ikustarazten laguntzen dugu, beren ibilbiderako lan-plataforma garrantzitsua eskaintzen baitie”.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:28

Gogoratu du Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak eta Iberdrolak errekerimendu bana egin dutela auzo horretako etxebizitzak okupatu dituzten pertsonek duten arriskuez ohartarazteko

Udal gobernuak esan du Errekaleorreko eta Gasteiz osoko herritarren segurtasuna beste edozeren gainetik dagoela. Horrekin lotuta gogoratu du Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak errekerimendu bana egin dutela auzo horretako etxebizitzak okupatu dituzten pertsonek hurbil dituzten arriskuez ohartarazteko, besteak beste, sare elektrikora irregularki egindako lotuneak direla kausa.

Hori dela eta, udal gobernuak ulertzen du gaur goizean Iberdrolak egindakoa, eta gogorarazi du Udalak berak alternatibak mahairatu zituela, herritarren segurtasuna lehenetsiz beti ere, eta auzoko okupek ez dituztela entzun.

Orobat, Udalak gogorarazi du 2015eko otsailean sute bat izan zela okupatutako etxebizitza batean, eta hiru txakur hil zirela. Gobernuak azpimarratu du segurtasunarekin ez dela jolasten.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:29

Urrezko amaiera emango dio “Familientzako musika” zikloari, “Ene haize maitea”, “Romeo y Julieta” eta “l’elisir d’amore” programen ondotik

 

 

 

 

Maiatzaren 21ean (igandea), Udal Musika Bandak urrezko amaiera emango dio urtero Principal antzokian eskaini ohi den “Familientzako musika” zikloari.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Bandako zuzendari Hilario Extremianak aurkeztu dute gaur kontzertua prentsaren aurrean.

Zikloaren barruan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak “Ene haize maite” eta “Romeo y Julieta” eskaini ditu, eta Arké taldeak “L’elisir d’amore”; oraingoan, Udal Bandak Sherezade joko du.

Rimsky-Korsakoven lana ipuin musikatuaren formatuan eskainiko da, eta Belén Otxotorenaren kontaketa lagun, Mila gau eta bat gehiago lanaren munduan murgilduko gara.

Lana 6 urtetik gorako umeentzat da, gaztelaniaz. Hilario Extremianaren zuzendaritzapean, azken aldiko narratzaile adimentsu eta sentiberenetako baten magia ekarriko digu.

Cantoren hitzetan, “udal bandaren helburuetako bat pedagogikoa da, publiko gazteenarengana hurbiltzea eta musika zuzenean entzuteko aukera ematea, ezinbestekoa baita musika-heziketan”.

“Familientzako musika” zikloan ez ezik, Bandak “Hiri hezitzailea” programan ere hartzen du parte; 7.000 ikaslek hartu dute parte kontzertuetan, eta Musika Etxeko kontzertu-bisita gidatuetan.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:40

Errege Kopako Finaleko Deportivo Alavesen aldeko ekintzak aurkeztea

Parte hartzaileak. Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea; Deportivo Alaveseko presidente Alfonso Fernandez de Troconiz;  Deportivo Alaveseko Babesletza zuzendari Iker Gonzalez de Garibay eta Arabako diputatu nagusiorde Pilar Garcia de Salazar

Eguna. Osteguna, maiatzak 18

Ordua. 11:30

Tokia. Mendizorroza estadioko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:19

 

  • Datorren ostegunean, maiatzak 25, egingo da Enpresen Gizarte Erantzukizunerako Araba Foroaren topaketa, Europa jauregian, enpresek gizartean duten eraginaz mintzatzeko
  • Biltzarrean, besteak beste, Mutualia, Tubacex eta Michelinek hartuko dute parte, eta Euskadiko Etika Klusterra ere aurkeztuko da

programa_foarse2017

Enpresen Gizarte Erantzukizunerako Araba Foroak (FOARSE) Enpresen Gizarte Erantzukizunari buruzko XI. Biltzarra egingo du maiatzaren 25ean (osteguna), gizartean arlo ekonomiko, sozial eta ingurumenekoan duten eragin onuragarria biderkatzeko ekimenak garatzen ari diren enpresen joerak eta esperientziak partekatzeko helburuarekin. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, ASLEEuskadiko Lan Sozietateen Elkarteak, Kutxabankek, Konfekoop-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak eta San Prudencio fundazioak osatzen dute FOARSE. 2007an sortu zenetik, urtero antolatu dute enpresen gizarte erantzukizunari (EGE) buruz hausnartu eta eztabaidatzeko foroa; ikuspuntu horrek lehiatzeko bereizgarria ematen die enpresa askori, eta negozioak egiteko era ezberdina, ingurunea errespetatuz eta inguratzen dituen gizartearekin inplikatuz.

Florida aretoan egingo da saioa, 9.30ean hasita. Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen diputatu José Luis Cimianok eta FOARSEko lehendakari Yolanda Berasateguik inauguratuko dute. Ondoren, ASLEko kudeatzaile Josetxo Hernández enpresen gizarte erantzukizuna kudeaketa aurreratuaren eta lehiakortasunaren funtsezko elementua izateaz mintzatuko da. Horren erakusgarria da, esate baterako, munduko inbertsio-funts handienek  EGEan lider diren enpresa iraunkorren aldeko apustua egitea gero eta gehiagotan.

Euskadin enpresen gizarte erantzukizunaren alorrean lider diren hiru enpresak (Mutualia, Tubacex eta Michelin) mahai-inguru batean hartuko dute parte, beren esperientziak eta alor horretan egindako azken aurrerapenak azaltzeko, gero eta lotura estuagoa baitu negozioarekin eta balio partekatua sortzearekin.

Azkenik, Euskadiko Etika Klusterreko lehendakari José Ignacio Besgak elkarte hori aurkeztuko du, ezaugarri horiek dituen Espainiako lehena baita; horren helburua da lankidetza-proiektuak sortzea, balio etikoen ikerketa, ezagutza eta aplikazioa gizartearen alor guztietan zabaltzeko.

Biltzarrean parte hartu nahi izanez gero, doan eman daiteke izena, helbide honetan: foarse@foarse.com.

+INFO: FOARSE XI. biltzarra

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:12

 

 

 

 

Gorka Urtaran alkatea buru zela, Udalak harrera egin dio gaur arratsaldean Calasanz-Escolapios ikastetxeari, Gasteizen 50. urteurrena bete baitu. Ekitaldian berrogeita hamar pertsona inguruk hartu dute parte: irakasleak, gurasoen elkartea, eskola kontseilua, ikasleen ordezkariak, begiraleak eta abar.

Ikastetxeko zuzendari Natxo Oyangurenek oroitzapenezko diploma jaso du alkatearen eskuetatik, eta eskerrak eman dizkie eskolaren ibilbidea ahalbidetu duten belaunaldiei. Berrogeita hamar urte bete dituen honetan ikastetxearen lema heztea, ebanjelizatzea eta gizartea eraldatzea bezalako kontzeptuetan oinarritzen dela gogoratu du.

Alkateak, berriz, bost hamarkada hauetan ikastetxeko estamentu guztiek noranzko berean lan egin dutela nabarmendu du, heziketa eredu partekatu baten alde, “garrantzitsua ez baita ikasle onak lortzea, batez ere pertsona onak lortzea baizik“. Ikastetxeak bizikidetzaren, aniztasunaren eta garapen iraunkorraren alde egindako apustua ere azpimarratu du.

  1. urteurren horretaz gain, aurten José de Calasanzek ordena fundatu izanaren 400 urte bete dira, eta Barriako Errotazarra aterpearen 30 urte.

 

Share