Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  17 maiatza 2017 18:33

Partaidetza eta Gizarte Etxeen Sailaren oroitidazkitik ateratako datuetako bat da, zeina gaur argitaratu baita

Partaidetza eta Gizarte Etxeen Sailak 2016ko oroitidazkia argitaratu du gaur web-orrian, eta bada datu esanguratsurik.

2016an orotara 90.437 izen-emate egin ziren antolatutako  jardueretan, 32.942 pertsonak egindakoak, hau da, aurreko urtean baino % 4 gehiago.

Zentroetan 5,7 miloi sarreratik gora erregistratu dira, hots, batez beste 16.892 egunean, aurreko urtean bezalaxe (16.930).

Erabiltzaileek —% 68,3 emakumeak— 8,8ko nota jarri diete gizarte etxeei, 2015ean bezala. Ibaiondon, Iparralden eta Lakuan ibiltzen da jende gehien.

Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínezen hitzetan, “gizarte etxeak Gasteiz hiriaren irudia dira, eta gure balio erantsia. Kanpoan erreferentea izateaz gain, ezinbesteko zerbitzua dira milaka pertsonarentzat, eta horren adierazgarri dira datu kuantitatiboak zein herritarrek kalitateaz emandako balioespena. 2017an ere bide beretik jarraitzen ari gara, eta gizarte etxeen familiari beste kide bat gehituko zaio”.

Herritarren Partaidetza

Orobat, 2016 oso garrantzitsua izan da agintaldi honetarako Herritarren Partaidetzaren Udal Planean erabakitako jarduerak abian jarri eta garatzeko:

Herritar-kontsulten Araudia landu eta onetsi zen, eta Herritarren Parte-hartzearen Araudia ere aldatu zen. Bestetik, elkarguneak eta auzoguneak sortu ziren, eta dagoeneko normaltasunez funtzionatzen ari dira.

Nabarmentzekoa da, halaber, aurrekontuetarako lehen partaidetza-prozesua abian jarri  eta arrakastatsua gertatu zela, Herritartasunerako Eskolaren lehen edizioa ahaztu gabe, zeina maiatzaren 27an bukatuko baita.

Gobernu honek herritarren partaidetzan sinesten du, eta horren alde egiten du. Agintaldi honetan hiriaren historiako inbertsio handiena egingo da herritarrak ahalduntzeko eta udal erabakietan parte hartzeko prozesuak bideratzeko, eta denek partekatu behar dute arrakasta”, amaitu du Martínezek.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Prentsaurrekoa. Udal Musika Bandaren ‘Sherezade’ kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta Udal Musika Bandaren zuzendari Hilario Extremiana

Eguna. Osteguna, maiatzak 18

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————-

Errege Kopako Finaleko Deportivo Alavesen aldeko ekintzak aurkeztea

Parte hartzaileak. Deportivo Alaveseko presidente Alfonso Fernandez de Troconiz;  Deportivo Alaveseko Babesletza zuzendari Iker Gonzalez de Garibay; Arabako diputatu nagusiorde Pilar Garcia de Salazar; eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Osteguna, maiatzak 18

Ordua. 11:30

Tokia. Mendizorroza estadioko prentsa aretoa

————————

Harrera ekitaldia Frantziako  ikasleei

Udalak harrera egingo die Frantziako Bergerac hiriko Sainte Marthe-Saint Front ikastetxeko ikasle eta irakasleei; Vitoria-Gasteizera etorri dira Kultur Trukeak direla-eta, Nazareth ikastetxeak gonbidatuta.

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto

Eguna. Osteguna, maiatzak 18

Ordua. 12:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

————————

‘Sahara: 40 urteko erbestealdia’ erakusketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Garapenerako Lankidetza zinegotzi Jaione Agirre; Ekonomia Sustapen eta Lurralde Oreka diputatu Pilar García de Salazar; Frente Polisarioko Euskadiko delegatu Mohamed Fadel; eta erakusketako egile Andoni Lubaki

Eguna. Osteguna, maiatzak 18

Ordua. 12:45

Tokia. Ignacio Aldecoa Kultur Etxea

—————————-

Foto Arte Sariak banatzea eta erakusketa inauguratzea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; antolatzaileak eta saritutako artistak

Eguna. Osteguna, maiatzak 18

Ordua. 19:00

Tokia. Ibaiondo gizarte etxea

——————————

Orbea Gran Fondo Vitoria-Gasteiz lasterketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Osteguna, maiatzak 18

Ordua. 19:30

Tokia. Goiuri jauregia

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:51

Udaltzaingoak sentsibilizazio ikastaroak eman dizkie 2.200 ikasleri, eta adingabeetan espezializatutako talde bat sortzea aztertzen ari da

Estudio Bullying Ciberbullying

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako lau ikasletatik batek bullyinga jasan du ikasturte honetan. Horixe da Udaltzaingoak gaiari buruz egin duen azterlanaren datu nagusietako bat. Herritarren Segurtasunaren Saileko zinegotzi Carlos Zapaterok, Udaltzaingoko komisariorde Kepa Sollak eta azterlanaren egileetako batek (Cristina Marchante psikologoa) aurkeztu dute gaur.  Gasteizko ikastetxeetan ziklo horietan dabiltzan 668 ikaslek erantzun dituzten inkestetan oinarritu da txostena.

Ikerketa 5 ikastetxetako DBHko 15 ikasgelatan eta beste 8 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako 21 ikasgelatan egin da. Horren arabera, Bigarren Hezkuntzako ikasleen % 23,50 izan da bullyingaren biktima ikasturte honetan, eta Lehen Hezkuntzako % 25. Portaera ohikoenak erasoak, irainak edo izengoiti iraingarriak, eta ikaskideekin batera jardueretan parte hartzen ez uztea dira.

Azterlanak beste  egoera batzuk ere nabarmentzen ditu; esaterako, Bigarren Hezkuntzako ikasleen % 26 izan da bullying kasuen lekuko, eta Lehen Hezkuntzako % 14,39. Horrekin lotuta, Kepa Sollak azpimarratu du beharrezkoa dela “biktimaren ondoan egotea eta lekukoekin lan  egitea. Horrelako egoeren aurrean ezin gara ekidistante izan”.

Aztertu den beste alderdi bat teknologia berriak eta internet erabiltzeko aukera izan da. Deigarria da zein adinekin eskuratzen duten umeek lehen telefono mugikorra: 9-10 urterekin Lehen Hezkuntzakoek eta 10-11rekin Bigarren Hezkuntzakoek.

Gailu horietako gehienek interneterako konexioa dute, eta horien bidez ateak irekitzen zaizkio jazartzeko aukerari:  “agertoki berria agertu da, ziberespazioa, eta horrekin batera, ziber-bullyingean aritzeko aukera”, ohartarazi du Carlos Zapatero zinegotziak.

Ziberbullyingak ikasleen % 6-7ri eragiten die; gehienetan txatetatik eta sare sozialetako taldeetatik kanporatzen dituzte, biktimak ezabatuz edo foroetatik alde egitera behartuz.

Egoera horiek “kezkagarriak dira, eta alarma pizten dute gizartean”, beraz, Herritarren Segurtasuneko zinegotziak azpimarratu du beharrezkoa dela “ikastetxeek gatazkak indarkeriarik gabe konpontzeko heziketa eskaintzea. Portaera horiei aurre egiteko trebetasunak eman behar dizkiete ikasleei”.

Udaltzaingoa adingabeen talde bat sortzekotan da, egoera horiek eta adingabeekin lotutako beste batzuk aintzat hartzeko: droga eta alkohol kontsumoak, gurasoekiko indarkeria, gazteen lonjak edo bandak.

Era berean, ikastetxeetan informazio eta sentsibilizazio lanean jarraitzen du, hitzaldiak emanez. Ikasturte honetan ia 2.200 ikaslek hartu dute parte, aurreko ikasturteko bikoitza ia.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:16

Izena emateko epea ekainaren 14an irekiko da; jarduerak uztailean eta irailean egingo dira, hamabost egunez edo hilabetez

 Kirol Zerbitzuak 2017ko udako kanpainako kirol-jarduerak aurkeztu ditu: 7.353 leku izango dira, 374 ikastarotan banatuta, eta izena emateko epea ekainaren 14an irekiko da.

 Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi  Estíbaliz Cantok azaldu duenez, “uda iristearekin batera, gure bizitza erritmoa eta ohiturak aldatu egiten dira, eta gure aisialdia ere sasoi berrira egokitzen da. Era berean, udal jarduerak garai berrien arabera moldatu eta berariazko ekintza eta zerbitzuak eskaintzen dira”.

 Ekainaren 14ko 08:30etik eman ahalko da izena, gizarte etxe eta kiroldegietan, Mendizorrotzeko kirol esparruan, Gamarrako parkean, herritarrei laguntzeko bulegoetan, 010 telefonoan eta udalaren web-orrian.

 Jarduerak uztailaren 3tik 30era (25ean izan ezik) eta irailaren 2tik 25era egingo dira. Uztailean hilabeteko 154 ikastaro (3.423 leku) eskainiko dira, eta hamabost eguneko 62 (510 leku). Irailean hilabeteko 144 ikastaro (3.304 leku) eskainiko dira, eta hamabost eguneko 14 (112 leku). Orotara, 374 ikastaro eta 7.353 leku.

FOLLETO-euskera

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:58

 

 

 

 

 

 

 

 

Maiatzaren 17a Lesbo-Gay-Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Gasteizko Udalak dibertsitate afektibo eta sexuala zein genero-identitate anitzak ospatzen dituen hiria aldarrikatu nahi du, heterosexualitatea araua ez den hiria, lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualei (LGTBI) egindako erasoak zigorrik gabe uzten ez diren hiria. LGTBIfobiak ez du soilik pertsonen askatasuna arriskuan jartzen, baita gizarte osoaren ongizatea ere.

Iaz, egun hori zela kausa, Udalak erakunde-adierazpen bat onetsi zuen, transexual, lesbiana, gay, bisexual eta intersexualek —LGTBI ere deitu ohi zaien horiek— gure gizartean jasaten jarraitzen duten diskriminazioa, estigmatizatzea eta bortizkeria salatzeko. Urtarrilean, berriz, Udalbatzako talde guztiek aho batez berretsi zuten sexu- eta genero-identitate zein joera afektibo-sexual ororen aitorpena eta errespetua, eta Udalak publikoki gaitzetsi zituen kanpaina transfoboak.

Gaur, berriro  ere, Udalak hitz ematen du Eskubide Sexualen Adierazpen Unibertsala aldeztu eta sustatuko duela, bai eta Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Kontseiluak 2014ko irailaren 26an onetsitako ebazpena ere, eta gure elkartasuna adierazten dugu publikoki munduko hainbat lekutan sexu-orientazioarengatik eta genero-identitatearengatik jazarpena, tortura eta bazterkeria jasaten duten pertsona ororekin. Aukera hau baliatzen dugu, gaurkotasuna eta salatutako gertakarien basakeria kontuan izanik, Txetxeniako homosexualei publikoki gure elkartasuna adierazteko, Human Rights Watch eta Lesbiana, Gay, Bisexual, Transexual eta Intersexualen Nazioarteko Elkarteak (ILGA) salatu dutenez atxilotzen eta torturatzen ari baitira, bai eta atxilotzeko zentro irregularretara eramaten ere.

 

Era berean, Gasteizko Udalak bere gain hartzen du sexualitate, genero eta desio anitzak ikusarazteko konpromisoa, eta LGTBI taldeko pertsonen kontrako diskriminazioari, estigmatizatzeari eta bortizkeriari aurre egitekoa, berdintasuneko politika publikoaren bidez. Ildo horretatik, eta erreferente gutxi izanik erronka baten aurrean gaudela jakitun, Berdintasun Zerbitzuak gure hirian LGTBI taldeko herritarren errealitateei buruzko diagnostikoa egiteari ekingo dio datozen hilabeteetan. Horren emaitzek sexu- eta genero-dibertsitatearen arretaren gaineko esku-hartzea diseinatzeko balioko dute. Berdintasunerako IV. Udal Plan Estrategikoak, zeina orain lantzen ari baita, zeharkakotzat joko du sexu- eta genero-dibertsitatea, eta diagnostikoan antzemandako lehentasunak kontuan hartuko ditu inplementazioan.

Azkenik, maiatzaren 17a dela eta Gasteizko Udalak antolatzen dituen ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen ditugu herritarrak.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:11

Gaurtik aurrera, doako wifi publikoa izango da Espainia plazan eta Lakuako autobus geltokian. Atari baten bitartez sartu ahalko da, erabiltzaile-kodea eta pasahitza idatziz, eta horretarako mugikor-zenbaki bat edo posta elektroniko bat eman beharko da. Interneterako sarbide publikoa erabili nahi dutenek wifi-VG-free izeneko sarea bilatu beharko dute.

“Wifi gune berri horiei esker, autobus-geltokira iristen denak internetera konektatzeko bide izango du, esate baterako, egonaldia erraztuko dion hiriari buruzko informazioa bilatzeko. Udaletxearen aurretik dabiltzanek ere gauza bera egin ahalko dute. Informazioa eskuratzeko bitarteko bikaina izango  da, eta herritarrei kontsultak eta tramiteak egiten lagunduko die”, azaldu du Udal administrazioaren zinegotzi Carlos Zapaterok.

Zerbitzu berriaren banda-zabalera mugatua da, ezin baita 256 Kbps baino gehiago doan eskaini, Balore Merkatuaren eta Konpetentziaren Batzordeak —Espainian telekomunikazioen sektorea arautzen duen agintea— ezarritako betebeharrak betetzeko.

Bi sarbide horietaz gain, gaur egun 40 udal eraikinetan zeuden wifi guneak, batzuetan publikoarentzat eta beste batzuetan udal langileentzat. Multzoan sartzen azkenak 15 zentro soziokulturalak izan ziren, urtarrilean.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:01


 

 

 

 

 

 

 

  • “Web berri honen bidez eraginkortasun handiagoz erantzun nahi diegu Gasteiz agertokitzat aukeratzen duten  era guztietako filmaketen beharrei”, adierazi du Nerea Melgosak

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak Vitoria-Gasteiz Film Officeren web-orri berria aurkeztu du, berriro diseinatu baita. Orain ikusizko eduki gehiago du, lau fitxaren bidez egituratutako menu nagusia, hirian filmatzeko informazio erabilgarria lortzeko zenbait sarbide eta esteka interesgarrien berariazko atala.

“Web berri honen bidez ikus-entzunezko askotariko ekoizpenak egiteko agertoki bikaina den hiria erakutsi nahi dugu, txoko ezberdin ugari baititu, eta paisaia naturalak hurbil. Gainera, gure asmoa da Film Officeren web-orria sektoreko enpresa, zerbitzu lagungarri eta profesionalak bildu eta haiekin harremanetan jartzeko direktorioa bihurtzea.  Gasteizen ikus-entzunezkoen alorreko zenbait sormen-industria dugu, eta profesional ezin hobeak, eta haien aldeko apustu sendoa egin nahi dugu”, la señalado Nerea Melgosa.

Vitoria-Gasteiz Film Office Gasteizko Udalaren zerbitzua da, hirara filmaketak erakartzeko, horiek aberastasuna sortzen eta Arabako ikus-entzunezkoen industria sendotzen lagunduko baitute. Filmaketen agertoki bihurtu daitezkeen hiriko kokapen esanguratsuenak erakusteari garrantzi handia eman zaio.

  • Hori dela eta, Lekuen gida osoa sortu da, hiriko kanpoaldeko eta barrualdeko espazioak eta lurraldearen aniztasuna erakusteko.
  • Horien artean, Arabako Teknologia Parkean duten kroma platoa (6 metro garai) nabarmendu behar da, eta Google-n  Street View baliatuz ikus daitezkeen txokoak, ekoiztetxeek espazioak errazago aurkitu eta ikus ditzaten.
  • Era berean, hiriko ondare historikoa erakusteko berariazko atala sortu da, Erdi Aroko hiri gisa kokatzeko eta edozein garaitako istorioak garatzeko agertoki bikain gisa sendotzeko.

 

Ikus-entzunezkoen industria

Leku zinematografikoenak erakusteko asmoz Vitoria-Gasteiz zinema hiria atala sortu da; bertan hirian egin diren filmaketak, horien argazkiak eta making of-aren bideoak sartu dira, hirian dauden askotariko kokapenak ikuspegi funtzionalago batez azaltzeko.

Bestetik, Film Officeren web-orri berriak eskualdeko ikus-entzunezkoen industria sendotzeko xedea du. Horrekin lotuta, Produkzio gida sortu da, ikus-entzunezkoen sektoreko enpresek, profesionalek eta zerbitzu lagungarriek izena eman dezaten nahi dutenean.

Hartara, sektorearen datu-base osoa lortu ahalko da, baldintza zorrotzeneko produkzioei ere erantzun ahal izateko baliagarria. Hiriko ikus-entzunezkoen sektorearen eta Gasteiz filmatzeko platotzat aukeratzen duten eta era guztietako baliabide tekniko eta artistikoak behar dituzten ekoiztetxeen arteko lotura izan

Argibide gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/hizkuntzakluba

 

Share