Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  5 maiatza 2017 17:00

Prentsaurrekoa. Zinema Gaur jaialdiaren II. edizioa aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto; eta programako arduradun Garbiñe Ortega
Eguna. Asteartea, maiatzak 8
Ordua. 11:00
Tokia. Montehermoso Kulturunea

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, maiatzak 5

  • Alkate Gorka Urtaran eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto Basque Ultra Trail txapelketako irteerako arkua pizteko ekitaldian izango dira 18:30ean, Andre Maria Zuriaren plazan.
  • Alkateorde Itziar Gonzalo, Udal Administrazioaren zinegotzi Carlos Zapatero eta Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínez 2017ko Udaberri Feriari hasiera emateko ekitaldian izango dira Centro Andaluz Senecan, 20:30ean.

 

Larunbata, maiatzak 6

  • Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainek, Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínezek, eta Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak parte hartuko dute ONCEren XXII. Kriskitin Lasterketan, 12:00etan, San Prudentzio kalean.

 

Igandea, maiatzak 7

  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto “Gasteiz dantzan” ekitaldian izango da 12:00etan, plaza Berrian
  • Alkate Gorka Urtaran Alavesen eta Bilboko Athleticen arteko Futbol Ligako Lehen mailako partida ikusten izango da 12:00etan, Mendizorrotzan

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:21

Udal gobernuak uste du enpresak ez duela Gasteizen zerbitzua ematen jarraitu nahi

Azken orduetan, Gasteizko garbiketa zerbitzua kudeatzeaz arduratzen den aldi baterako enpresa-elkarteak —FCC eta GMSM enpresek osatutakoa— uko egin dio udal gobernuak akordio batera iristeko aurkeztutako azken proposamenari. Horrenbestez, bi hilabete iraun duten negoziazioak amaitutzat jo dira; kaleratutako bost pertsonak berriro hartzea jarri zion lehen baldintza gisa kontratari Udalak. Urtaranen gobernuak ahal izan duen guztia egin du akordioa lortzeko, baina enpresak ez du haren proposamena onartu.

Azken orduetan jasotako erantzuna ikusita, udal gobernuak uste du enpresa-elkarteak ez duela Gasteizen zerbitzua ematen jarraitu nahi. “Enpresak iritzia aldatu ezean, enpresa-elkarteak hirian zerbitzua ematen jarraitzea baztertu duelakoan gaude”, azaldu du Ingurumen zinegotzi Iñaki Prusillak.

Udalak eta aldi baterako enpresa-elkarteak martxoan lortu zuten akordioaren ildotik, orain enpresaren irteera negoziatua hitzartu beharko litzateke, baina Urtaranen gobernuak ez du baztertzen hiru aukera hauetakoren bat gertatzea: lehena, enpresarekin akordioa lortzea eta Gasteizen bake soziala izatea eta hiria garbitzeko zerbitzua betetzea; bigarrena, enpresarekin irteera baketsua hitzartzea, eta Udalak beste baldintza-agiria berri batekin kontratu baterako lehiaketa deitzea, zerbitzua beste enpresa batek eman dezan; hirugarrena, Udalak bere gain hartzea garbiketa zerbitzuaren zuzeneko kudeaketa.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:19

Turismoari begira sortzekoa den baliabide berria Forondako atekoari gehituko zaio, eta hori ere hobetu egingo da

 Udal gobernuak autokarabanak aparkatzeko lekuak eta zerbitzuak handitzeko proiektua aurkeztuko du laster; Mendizabala inguruan espazio berria sortzea da asmoa. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak iragarri duenez, Udalak Forondako ateko karabana-espazioa handitu eta hobetu nahi du, eta beste gune bat sortu hiriko hegoaldean.

 Horrela, “hiriak dituen aukerekin bat datorren turismoarentzako eskaintza indartuko da, gorantz doan bidaiatzeko era baita. Gasteizentzat aukera bat da, familia-turismoa sustatzeaz gain turismo iraunkor eta arduratsuaren aldeko apustua egiten delako”, nabarmendu du Nerea Melgosak.

 Izan ere, ikerketek diotenez, gero eta familia eta bikote gazte gehiagok baliatzen dute autokarabana turismoa egiteko. Eroste-ahalmen ertaineko pertsonak dira, naturarekiko harremana eta kulturarekin lotutako aisialdia bilatzen dutenak, eta ingurumenarekiko begirunearen aldekoak.

 Gasteiz eta Arabako autocaravaning gida

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:49

Gaur bilduko da baliabide hori sortzeko prozesuaren talde eragilea 

Gaur arratsaldean jarriko da abian Gasteizko Emakumeen Etxea nolakoa izango den zehaztu eta erabakitzeko partaidetza-prozesua. Izan ere, baliabide hori sortzeko prozesuaren talde eragilea gaur arratsaldean bilduko da; prozesuaren faseak aurkeztu, jarduera-esparrua azaldu eta parte hartzeko prozesuaren oinarriak ezarriko dira.

Talde eragilea izango da erreferentea lan-prozesuan, eta etengabe ebaluatuko da lana. Mugimendu feministako eta emakume taldeetako ordezkariek eta Berdintasun Zerbitzuak osatuko dute.

“Prozesuak emakume guztien oinarrizko premiak eta interes estrategikoak bildu behar ditu, eta parte-hartzaileek elkarrekin ikasteko eta ahalduntzeko prozesutzat jotzen dugu. Eraikuntza kolektiboaren bidez eztabaidatu eta  erabaki nahi dugu”, nabarmendu du Berdintasuneko zinegotzi Jaione Aguirrek.

Udalak proiektua definitzeko partaidetza foroa sustatu eta kokapen posible bat —Etxanobetarren etxea— mahai gainean jarri du, Emakumeen Etxea agintaldi honetan gauzatu dadin. Datozen hilabeteetan zehaztuko da Gasteizko Emakumeen Etxearen eredua, eta urte bukaerarako proposamena ixtea espero da.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:25

Datorren ostegunean, maiatzak 11, Europa jauregian saio bat egingo da Kudeaketa Aurreratuko Programa lehenengoz aurkezteko plangintza estrategikoaren bitartez hobetu nahi duten enpresei. Lehiakortasuna hobetzeko gakoak azalduko dira, estrategiaren bidez beren kudeaketa hobetu duten enpresen esperientzia praktikoak erakutsiko, eta, azkenik, Kudeaketa Aurreratuko Programa zehatz-mehatz aurkeztuko da. Programak prestakuntza praktikoa eta orientabide indibidualizatuak eskaintzen dizkie enpresei, kudeaketa profesionalizatu eta balio erantsia irabaz dezaten.

“Estrategia eta kudeaketa aurreratua enpresa handientzako kontzeptuak direla ematen du, baina jardunaldi horren bidez erakutsi nahi dugu ia edozein jardueratan aplikatu daitezkeela.  Etorkizunera begiratzea, planifikatzea eta lehentasunak ezartzen jakitea funtsezko alderdiak dira enpresa-proiektu bat arrakastaz garatzeko. Kudeaketa aurreratuko programaren xede nagusia horixe da, enpresei lan egiteko modu hori ezagutaraztea”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Enpresei Kudeaketa Aurreratuko Programa aurkezteko jardunaldia 09:30etik 12:00etara egingo da. Doakoa da, aldez aurretik izena emanda eta egiaztuta.

Informazio gehiago: Kudeaketa Aurreratuko Programaren aurkezpena

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:35

Tokiko Gobernu Batzarrak Gasteizen bidezko merkataritza sustatzeko bigarren plan operatiboa (2017koa) onetsi du, Udalaren eta  zenbait GGKEen —Setem Hego Haizea, Medicus Mundi Araba, Oxfam Intermón eta Euskal Elizbarruetietako Misioak (Bide Bidean)— arteko lankidetza hitzarmenaren baitan.

Gasteizek 32.000 jarriko ditu aurten garatzekoak diren ekintzak eta konpromisoak betetzeko.

Udalak bidezko merkataritzarekin hartutako konpromisoetako batzuk Erosketa eta kontratazio gizartearekiko arduratsua eta iraunkorra egiteko Planean —agintaldi honetan sustatutakoa— jaso dira. Horren arabera, horrelako produktu gehiago sartuko dira Udalaren zerbitzu eta hornikuntzetan, hala nola gizarte etxeetako eta udal instalazioetako kafetegietan, eta udalaren ekitaldietan zein biltzar edo turismo ekitaldietan eskaintzen diren elikadura eta catering zerbitzuetan. Era berean, akreditutako hornitzaileen zerrenda eguneratu eta ezagutarazteko konpromisoa barne hartzen du planak, eta bidezko merkataritzako produktuen katalogoa ere eguneratuko da, alorreko erakunde ezagunen laguntzarekin.  

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:29

Estíbaliz Cantok zuzentzen duen Hezkuntza Zerbitzuak proposaturik,  Tokiko Gobernu Batzarrak Udalaren eta Errekabarri-Eguzkia ikasleen guraso-elkartearen arteko hitzarmena onetsi du, Errekabarri HLHIko ikasleak Cándido Ruiz de Garibay ikastetxera (Zaramaga) garraiatzeko zerbitzua emateko.

Salburua auzoko Errekabarri HLHI 2019/20 ikasturtean irekitzea aurreikusi da; hori dela eta, ikastetxe horretako ikasleak Cándido Ruiz de Garibay ikastetxera (Zaramaga) doaz orain. Ondorioz, ikasleek eskola-garraioa behar dute, eta Udalak horretako diru-laguntza emango du guraso-elkartearen bidez.

Izan ere, bi alderdiek uste dute beharrezkoa dela gurasoen partaidetza ahalbidetzea ikastetxeetako bizitzan, bai eta lankidetzan aritzea ere, Errekabarri HLHIko ikasleak aldi batez hartuko dituen Zaramagako ikastetxera garraiatzeko zerbitzua abian jartzeko.

Helburua lortzeko 40.000 euroko hitzarmena egin da, 2017ko abenduaren 31era arte iraungo duena.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:28

 

Azkena Rock Jaialdia babesteko dosierra ere onetsi du

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak Udalaren Antzoki Sareak antolatzen dituen ikuskizunetan sarrerak kontrolatzeko eta jendeari arreta emateko zerbitzu-kontratua esleitzea onetsi du.

Eulen S.A. izango da esleipenduna, publizitaterik gabeko prozedura negoziatura aurkeztu zen bakarra. Horretarako onetsitakoa aurrekontua 20.000 eurokoa da.

 

Azkena Rock jaialdia

Bestetik, Kultura Zerbitzuak proposatutakoari jarraituz, Tokiko Gobernu Batzarrak  2017ko Azkena Rock Jaialdiaren babesa kontratatzeko dosierra onetsi du, 270.000 euroan.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:25

27 elkarteren artean 180.000 euro banatuko dira, jardueretarako eta funtzionamendurako

Isabel Martínez zinegotziaren ardurapean dagoen Partaidetza eta Gizarte Etxeen Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak udalerriko auzo elkarte eta federazioentzako diru-laguntzen eta bestelako baliabideen deialdi publikoa ebatzi du.

27 elkarte edo federazioren artean banatuko dira haien lana betetzeko aurreikusi den 180.000 euroko aurrekontua. Laguntzak emateko —txikiena 4.000 eurokoa eta handiena 9.250koa— aurkeztutako programazioa eta balioespen teknikoa hartu dira kontuan.

Nabarmendu beharra dago “diru-laguntza jasotzeko datuak Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan eguneratuta edukitzeko baldintza bete beharko” dela, Isabel Martínezek arloko batzordean iragarri zuen bezala, eta esleipenaren laugarren puntuan jasota dagoenari jarraituz.

Izapide hori egiteko hilabeteko epea emango da. Herritarren Partaidetzaren Zerbitzuak aholku emango die datuak Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Nagusian eguneratu nahi dituzten elkarteei, 945 161687 telefonoan edo asociacionismo@vitoria-gasteiz.org helbidean.

Share

Aurrekoak »