Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  15 maiatza 2017 17:00

Prentsaurrekoa. 2017-2018 ikasturteko Udal Musika Eskolako izena emateko epea irekitzea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta Udal Musika Eskolako zuzendari Paco Galve

Eguna. Asteartea, maiatzak 16

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:31

Bihar gazteen parte-hartzeari irekiak izango dira eskola-jazarpenari buruzko hitzaldia, gazte-lonjei buruzko mahai-ingurua eta Youtuberren lantegia, besteak beste.

Gasteizko Udaleko Gazteria zerbitzuak jardunaldi bat antolatu du Udalaren IV. Gazte Plana ezagutzera emateko. Bihar izango da, maiatzaren 16an, Europa jauregian.

Goizean aztertuko den gaia izango da berdinen arteko tratu txarrak. Horretarako bertan izango dira bi gazte, Cristina Marchena eta Iker de Luz, biek egin baitute Gasteizko eskola-jazarpenari buruzko azterketa, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik DBHko 4. mailara. Bestalde, Jesús Prieto irakasleak eta gaian adituak honako hauei buruzko ikuspegi orokorra eskainiko du: bullying edo eskola jazarpena, IKTen eragina halako gertaeretan, dauzkagun baliabideak… eta gaia beste ikuspuntutatik aztertzeko gako batzuk eskainiko dizkigu. Hitzaldia 09:30ean hasi eta 12:00etara arte iraungo duela aurreikusi da.

Arratsaldez, eta bereziki jende gaztea kontuan hartuta aukera izango da YouTuberrekin lantegi batean parte hartzeko eta gazte-lonjei buruzko mahai-inguru batean.

Youtuberren lantegia DaniiVlog, 1Dalanyio, Sirarous eta Aizea Gallagherren eskutik etorriko da. 17:00etatik zain egongo dira Europako atean lantegian parte hartzeko interesa duten gazteei harrera egiteko eta Youtuberen inguruan sor daitezkeen kuriositateei buruz galderak hartzeko. 18:00etan hasiera emango zaio lantegiari, eta bertan parte hartu ahal izateko challenge (erronkak) dibertigarriak planteatuko dira. Nahikoa barre egingo dugula agintzen digute.

Bestalde, gazte-lonjei buruzko mahai-inguruari dagokionez, oso erabilgarria izango zaie lonja bat duten edo etorkizunean halako bat izatea aurreikusten duten gazteei. Udaltzaingoak, Prebentzio eta Su Itzaltze Zerbitzuak, Sindikoaren Bulegoak eta Ai Laket elkarteak aisialdi-espazio horiek beste eragileen artean segurtasuneko berme batzuekin eta auzo-lagunekin elkarbizitza gozatzeko aukerari buruz hitz egingo dute. Oso interesgarria izan liteke, halako espazioetan orain arte izandako esku-hartzeak, eta zer egin daitekeen horiei aurre hartzeko, baita gai hauetaz zalantzak sortuz gero nora joan daitekeen hurbildu egingo baitituzte.

Arratsaldean parte hartu nahi eta YouTuberi eta gazte-lonjei lotuta IV. Gazte Planaren ekintzei ekarpenak egiten dituztenen artean tablet bat zozketatuko da.

Eguneko programari buruzko informazio osoa:

Ezagutu IV. Gazte Plana (goizeko programa)

Ezagutu IV. Gazte Plana (arratsaldeko programa)

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:57

Bi hitzaldik, sari-banaketak eta aukeratuko 30 lanen erakusketa ibiltariaren inaugurazioak emango diote amaiera FotoArteren XIII. edizioari.

20170515 foto arte

FotoArteren XIII. edizioko sariak maiatzaren 18an banatuko dira, 19:00etan, Ibaiondoko gizarte etxeko erakusketa aretoan. Iragarri zenez, Oscar Mansoren lanak irabazi du aurtengo edizioa, 204 artistek aurkeztutako 374 lanen artetik.

Sari banaketa Kultura, Kirol eta Hezkuntza Sailak aurtengo edizioari amaiera emateko prestatutako lau ekintzetako bat izango da.

Aurten bi hitzaldi eta bi erakusketa antolatu dira, Koldo Mendazak aurkeztutako “Arquitecto en niebla” proiektutik abiatuta. Mendaza jauna aurreko edizioetan epaimahaikide eta argazkigintzaren inguruko mahai bateko moderatzaile izan da.

Jarduera programa bihar (maiatzak 16) hasiko da, Ibaiondo gizarte etxeko erabilera askotariko aretoan, “‘Arnasketa behatu. Posizionamendu pertsonala” hitzaldiarekin. Mary Zurbano, Isabel González Ortiz de Urbina eta Nahikari Mora izango dira hizlariak, eta Koldo Mendaza moderatzailea. Hitzaldian hiru argazkilari gasteiztarren lana ezagutarazi eta, aldi berean, sormenari buruzko elkarrizketa sustatu nahi da. Argazkilariek proiektua egiteko duten ikuspegia azalduko dute, eta hitzaldiaren izenburuak dioen bezala, munduaren aurrean nola jarri, emaitza irudi batean islatzeko.

Maiatzaren 18an, osteguna, sariak banatu eta lehiaketan aukeratutako 30 argazkiez osatutako erakusketa inauguratuko da, 19:00etan, Ibaiondoko gizarte etxeko erakusketa aretoan. Zuzeneko musika ere izango da, Clave Duo taldearekin.

Maiatzaren 23an, “Arquitecto en niebla” hitzaldia emango dute Koldo Mendaza, Nuria Larra, Mónica Castrillo, Estíbaliz Día, Vega García eta Amalia Berzosa “Succubus” hizlariek, aipatutako gizarte etxeko erabilera askotariko aretoan. Gasteizko argazkigile eta argazkigintza irakasle Koldo Mendazaren proiektua aurkeztu eta horren inguruko solasaldia izango da. Proiektuan Gasteizko 13 argazkigile emakumek gizon baten irudikaria islatzen dute, testu eta argazkietatik abiatuta. Azaroan eta abenduan, erakusketa Ibaiondoko eta Zabalganeko gizarte etxeetan izango da ikusgai: Ibaiondon azaroaren 6tik 21era eta, Zabalganean, azaroaren 22tik abenduaren 12.

Azkenik, erakusketa ibiltaria egingo da. Maiatzaren 18tik 28ra bitartean 30 argazkiak Ibaiondoko gizarte etxean egongo badira ere, ondoren hainbat gizarte etxetan izango dira: Salburuan (maiatzaren 29tik ekainaren 7ra), Judimendin (ekainaren 8tik 18ra), Lakuan (ekainaren 19tik 26ra), Iparralden (ekainaren 19tik uztailaren 7ra), Pilarren (uztailaren 8tik 18ra) eta Hegoalden (uztailaren 19tik 29ra).

Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/turismoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:26

 

  • Lehiaketan 24ko finalerdia eta 8ko finala egingo dira, Eskoriatza-Eskibel jauregian, uztailaren 4an eta 5ean, “showcooking” formatuan

 

  • Lehiatzen diren pintxoak ekainaren 23tik uztailaren 2ra bitartean dastatu ahalko dira Arabako establezimenduetan

 

Ekainaren 23tik aurrera egingo da Gasteizen Arabako Pintxoen IV. Aste Nagusia, lurraldeko ostalaritza establezimenduen miniaturazko sukaldaritzako sorkuntza onenak erakusteko.

“Lehen mailako ekitaldia da, eta haztea nahi dugu, gure sukaldariak dinamizatu eta bultzatzearren eta arabarrei taberna-sukaldeetako onena eskaintzearren”, nabarmendu du Miniature Experience-ko kide Rubén Gonzálezek, zeinak SEA-Ostalaritzaren batera antolatzen baitu Arabako Pintxoen IV. Aste Nagusia. Finala uztailaren 5ean egingo da, zortzi establezimendu onenen artean.

2017ko edizioak berrikuntza erakargarri bat dakar: sailkatutako 24 establezimenduek finala jokatuko dute Eskoriatza-Eskibel jauregian, uztailaren 4an eta 5ean, “showcooking” formatuan eta jendeari irekitako saioetan.

Antolatzaileen bozeramaile Rubén Gonzálezek adierazi duenez, “Arabako Pintxoen Astera esperientzia eransteko asmoz iritsi gara, eta lehiaketa sustatzeko, Araban egiten den miniaturazko sukaldaritza handiaren erreferente izan nahi baitu. SEAren eskuzabaltasuna eskertu nahi dugu, gure lurraldean lehen mailako ekitaldi hori antolatzeko aukera eman digulako; ekitaldia haztea nahi dugu, gure sukaldariak dinamizatu eta bultzatzearren eta arabarrei taberna-sukaldeetako onena eskaintzearren”.

Miniature Experience-k antolatzen  du Arabako Pintxoen IV. Aste Nagusia, SEA-Ostalaritzarekin batera, eta erakunde eta enpresa hauen partaidetza eta babesarekin: Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Basquetour, Amstel Oro, Bacalao Giraldo, Hotel Hogar, Cafés La Brasileña, Solu, Arabako Txakolina J. I. eta Artepan.

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi ordezkari Nerea Melgosak Arabako Pintxoen IV. Aste Nagusiaren aurkezpenean nabarmendu duenez, “hiriko ekitaldi hau turismo enogastronomikoa erakartzeko dugun aukera handietako bat da. Bertako ostalaritza sektorea dinamizatzeaz gain, Pintxoen Astea bisitak erakartzeko motorra bihurtu da, tokiko talentua, gure produktuaren sustapena, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza eta beste alderdi osagarri batzuk —Gasteizek lortutako turismo helmuga iraunkorraren ziurtagiria— nahasten dituen errezeta batez”.

“Jarduera eta ekitaldien eskaintzari esker Araba haziz doa helmuga turistiko gisa”. Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren foru diputatu Cristina Gonzálezek, berriz, Gasteizera eta lurralde historiko osora bisitariak erakartzeko esperientzia-eskaintza aberatsa izatearen garrantzia azpimarratu du, eta nabarmendu du Pintxoaren Astea “ekimen bikaina dela helburu horretan aurrera egiteko. Gainera, Araba lehen mailako helmuga gastronomiko gisa sendotzen laguntzen du”.

Amstel Oro-ko salmenta buru Miquel Rudolf Hansek azaldu duenez, “Amstel Oro Arabako Pintxoen Astean parte hartzea gastronomiaren, ostalaritzaren eta tabernen alde hartu dugun konpromisoaren erakusgarria da, bai eta lurraldearekin hartutako konpromisoarena ere, Miniature-ren alde eta orain pintxo lehiaketaren alde egin dugun aldeko apustuak adierazten duen bezala”.

Arabako Pintxoen IV. Aste Nagusia ekainaren 23tik uztailaren 2ra arte egingo da izena eman duten Arabako ostalaritza establezimenduetan; gastronomia onaren zaleak Herritarren Epaimahaiko kide bihur daitezke, ezarri den bozketa sistemaz baliatuz. Profesionalen Epaimahaiak 24 pintxo eta establezimendu nabarmenenak aukeratuko ditu hasierako fasean, finalera igaroko direnak.

Finala uztailaren 4an eta 5ean egingo da, Eskoriatza-Eskibel jauregian, bi saiotan. Lehenengo semifinala egingo da, sailkatutako 24 pintxoen artean, uztailaren 4an (asteazkena), goiz eta arratsaldez. Horietatik 8 sailkatuko dira finalerako, zeina uztailaren 5ean (osteguna)  egingo baita, goizez.

Sari hauek emango dira Arabako Pintxoen IV. Aste Nagusian: Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko sariak, lehen hiru sailkatuentzat; Herritarren Saria, establezimenduetan emandako bozketaren bidez erabakitakoa; Bakailaoz egindako Pintxo Onenaren Saria, eta Zerbitzu Bikaintasunerako SEA-Ostalaritza Saria.

Informazio gehiago: www.semanadelpintxodealava.com

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:20

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Jazzargia kultur eta musika elkarteak “Jazz uhinak hirian” programa garatu ohi du Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuaren laguntzarekin, jazzaren historia eta protagonistak ezagutarazteko asmoz. Hain zuzen ere, joan den azaroaren 8an ekitaldi bat antolatu zuten 10. urteurrena ospatzeko, eta horren barruan, “About The Beatles” izeneko diskoa, ateratzen duten laugarrena, grabatu zuten; irabaziak Euskadiko “Salvamento Maritimo” elkarteari emango zaizkio.

Gasteizko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Arloko zinegotzi Estíbaliz Cantok, Laboral Kutxako Gizarte Ekintzako —diskoa finantzatzen baitu— arduradun Kepa  Koldo Ortiz de Urbina; “Salvamento Marítimo Humanitario” elkarteko kide Iñigo Gutiérrezek, eta “Jazz uhinak hirian” programako zuzendari Joseba Cabezasek aurkeztu dute diskoa prentsaren aurrean.

Diskoek helburu bikoitza dute:  batetik, “Jazz uhinak hirian” proiektua zabaltzea, antolatzen duen elkarteak eta laguntzaileek nahi duten bezala; bestetik, elkartasuna eta jazza batzea, irabazten den dirua irabazi-asmorik gabeko elkarte bati emanez.

Aurretik hiru disko grabatu dira, eta elkarte hauei eman zitzaien dirua: 2013/2014an, “In Memory of Chet Baker”, ASPANAFOHA-Minbizia duten Umeen Gurasoen Elkarteari; 2014/2015ean, “Homenaje a Joni Mithel”, ASAMMA-Bularretako Minbizia edo Ginekologikoa duten Emakumeen Elkarteari 2015/2016an, “Homenaje a los Combos Luis Aramburu y Big Band del Conservatorio Jesús Guridi”,  ADELA-Alboko Esklerosi Amiotropikoaren Arabako Elkarteari.

Hain zuzen ere, joan den azaroaren 8an grabatu zen laugarren urtez jarraian zuzeneko diskoa —aurtengoa “About the Beatles” izenburuarekin—, Gasteizko Udaleko Hezkuntza Sailak antolatutako “Musika Adierazpena” programaren barruan egiten den “Jazz uhinak hirian” zikloaren X. urteurrena ospatzeko ekitaldietan, Jesus Guridi kontserbatorioko areto nagusian.

Oraingoan Euskadiko “Salvamento Marítimo” elkarteari emango zaio bildutako dirua. Profesional eta boluntarioen elkarte horrek Egeo itsasoan eta Lesbosen dihardu, jatorrizko herrialdeetatik ihes egitean bizitza arriskua jartzen duten pertsonak babestuz, boluntariotza, elkartasuna, gizatasuna eta unibertsaltasuna printzipiotzat hartuz.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:19

Gizarte Politiken Sailak eskabideak aurkezteko epea ireki du baliabide gutxi duten pentsiodunei energia gastuak ordaintzeko laguntzetarako. Lehen deialdian 30.000 euro banatuko dira, eta uztailaren 12ra arte aurkeztu ahalko dira eskabideak; bigarren deialdia uda igaro ondoren egingo da.

“Pentsioa jaso arren elektrizitate, gas edo beste erregai batzuen kontsumoari eta komunitateko gastuei —berokuntza barne hartzen badu— aurre egiterik ez dutenentzako laguntza da. Pobrezia energetikoari aurre egin eta pertsona horien duintasuna eta bizitza-kalitatea mantendu nahi ditugu laguntzen bidez”, azaldu du Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainek.

Laguntza eskuratzeko baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek:

  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzea pentsio-osagarri gisa.
  • Eskabidea aurkezten den uneari dagokionez, azken 10 urteetan gutxienez 5 urtez Gasteizen erroldatuta egon izana, eta gutxienez urtebetez, modu jarraikian, eskabidea egin aurretik.
  • Ohiko etxebizitzarako elektrizitatearen, gasaren edo beste erregai batzuen fakturak ordaintzea, zuzenean edo zeharka (etxejabeen erkidegoari, errentatzaileari…).
  • Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorrean onuradun izateko aipatzen diren debeku-egoeretako batean ez egotea.

Laguntzaren zenbatekoa 300 eurorainokoa izan ahalko da, baina ezingo da izan onuradunak laguntzaren xedearekin lotuta benetan ordaindu duena baino handiagoa. Laguntza bi zatitan ordainduko da: % 80, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo hilabetean; gainerako % 20a, berriz, gastuak justifikatu ondoren ordainduko da.

Herritarrei laguntzeko bulegoetan aurkeztu beharko dira eskabideak.

Share