Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  16 maiatza 2017 17:00

“Nola murriztu kosteak karbono gutxiko ekonomia eginez” jardunaldi teknikoaren hasiera

Parte hartzailea. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Asteazkena, maiatzak 17

Ordua. 9:30

Tokia. Europa Biltzar Jauregia. Florida aretoa

——————————————-

Prentsaurrekoa. Bullyinga Gasteizen hizpide duen txostena aurkeztea

Parte hartzaileak. Herritarren Segurtasun zinegotzi Carlos Zapatero; Komisariorde Kepa Solla; eta Cristina Merchante, psikologoa

Eguna. Asteazkena, maiatzak 17

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————

Prentsaurrekoa. Vitoria-Gasteiz Film Office-aren inguruko berritasunak aurkeztea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Asteazkena, maiatzak 17

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————–

Udalbatzak dibertsitate afektibo eta sexualaren aldeko erakunde-adierazpena plazaratuko du

Ordua: 12:30

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

————————————————————————————–

Harrera ekitaldia Escolapios Calasanz ikastetxeari Vitoria-Gasteizen ireki zuteneko 50. urteurrena dela eta

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteazkena, maiatzak 17

Ordua. 18:30

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:48

Normal
0
21

MicrosoftInternetExplorer4

 

 

 2017/2018 ikasturterako izena emateko epea bihar, maiatzak 17, hasiko da, hilaren 31ra arte

 

Urteurrenerako lema, “25 urte musika egiten Gasteizen bihotzean”, lehiaketa baten bidez aukeratu da

 

2017/2018 ikasturtean Udal Musika Eskolak XXV. urteurrena ospatuko du, “25 urte musika egiten Gasteizen bihotzean” lemaren pean.  Izena emateko epea bihar, maiatzak 17, hasiko da, hilaren 31ra arte, eta ikasle-kopuruaren errekorra lortzea espero da: 1.100 pertsona.

 

Eskolako lehendakari Estíbaliz Canto zinegotziak eta bertako zuzendari Paco Galvek aurkeztu dituzte urteurrenari zein izen-emateari buruzko xehetasunak.

 

25 urte hauetan 17.675 ikasle igaro dira eskolatik (populazio osoaren % 7,44), eta 163 irakasle, zeinek beren jakinduria eskaini baitute Euskadiko eskola jendetsuenetako bat izan dadin.

 

Gainera, 25. urteurrena betetzen den ikasturtean 1.100 ikasleren kopurua gainditzea espero da, hau da, inoizko kopuru handiena. Cantok azpimarratu duenez, “Sailetik Eskolaren alde egiten ari garen apustuari esker lortu da hori, jardunaldiak handitzeko planaren bidez beste 72 pertsona gehiago sartu ahal izan baitira. Agintaldi osoan poliki-poliki handitzea aurreikusi da”.

 

Bestetik —erantsi du— Udaband, udako musika campusa, sortu dugu, eraikina mantentzeko lehen inbertsioa egin dugu, horren beharra baitzuen, eta Udalaren ekarpena ia 200.000 euro handitu dugu, hots, eskolaren aldeko benetako apustua egin  dugu Gasteizen bihotzean musika egiten 25 urte betetzera doanean”.

 

2017/2018 ikasturterako izena emateko kanpainarekin batera aurkeztu dira XXV. urteurreneko lema eta irudia. Ospatzeko hainbat jarduera antolatu dira, eta kolaborazioak ere izango dira (geroago jakinaraziko dira). Irailaren 13an egingo da hasiera-ekitaldia.

 

Izena emateko epeak maiatzaren 17tik 31ra iraungo du. Musika Eskolan bertan eman daiteke izena, astelehenetik ostiralera, 10etatik 14etara zein 17etatik 19etara, aurrematrikula orria beteta aurkeztuz. Oharrari erantsita doa gainerako informazioa.

 

 

 

“25 urte musika egiten Gasteizen bihotzean”

 

Lema aukeratzeko lehiaketa publikoa egin zen ikastetxean, eta 107 proposamen aurkeztu ziren. Azkenean aukeratutako slogana hiru ideia batuz sortu zen.

 

Irudirako ikasleek iradokitako kontzeptuak, sentsazioak eta sentipenak grafikoki jaso nahi izan  dira: bihotzaren irudiaren bitartez musika, almendra, taupadak, erritmoa, partekatzea, ikastea, gozatzea jaso nahi izan dira; musika grafikoki irudikatzeko, bihotzaren barruan kortxea zuri bat jarri da.

 

Ikasleei ekarpenak eskertu nahian, hiru bihotz dira, lemarako hiru proposamen aukeratu zirelako. Whatsapp-eko mezuen antzera, amaieran doaz bihotzak.

20170516 Inscripción Luis Aramburu eus

 

 

 

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;}

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:18

 Zanguango antzerki taldeak Flux ikuskizuna eskainiko du gizarte etxearen aurrean, 19:00etan hasita

Zanguango Teatro taldeak  aniztasunaren tapiz gorria zabalduko du Salburuan, ostegunean. Arabako hiriburuko erdialdean arrakastaz estreinatu zuten FLUX ikuskizuna, zeinean egoera iragankorrak eta halabeharrezko ibiltariak irudikatzen baitituzte, gizakien arteko portaera eta harremanen inguruko gogoetak ahalbidetzen dizkiguten irudiak, jolasetik, umoretik eta absurdotik jorratuak.

Proposamenaren bidez, “umoreaz baliatuz elkarri nola begiratzen diogun aztertuko dugu, gure buruz barre egiteko eta egoera absurdu eta irrigarrien bidez elkarrekin nola erlazionatzen garen eta nola jokatzen dugun pentsatzeko“, azaldu du Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Nerea Melgosak.

Jarduera hori Udalaren Bizikidetza Zerbitzuak sustatutako “Elkarrekin bizitzen ikasi” programaren barruan antolatu da: “programak elkarren arteko trukea, komunikazioa eta ezagutzarako espazioak sortu nahi ditu, gaurko denboraz gaindikoa izango den bizikidetza-eredua eraikitzeko erronkari erantzunez. Hausnartzen eta parte hartzen duten herritarrak, begirunetsuak eta konprometituak izatearen aldeko apustua da“, nabarmendu du Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotziak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:31

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ostegunean bukatuko da epea  IV. AnIgersarioGasteiz jardueran izena emateko

#IgersGasteiz komunitateak laugarren urteurrena beteko du igandean, eta herritarrei irekitako zenbait jarduera antolatu ditu, aldez aurretik izena emanda. Hiriko muralak ikusteko bisitak emango dio hasiera jardunaldiari, 10:30ean. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, “Instagram baliatuz argazkiak partekatzen eta horietaz gozatzen duten pertsonei gure hiria erakutsi nahi  diegu”.

#Hirimargotua ezagutzeaz gain, #IgersGasteiz komunitateak denboraldiko produktuak dastatzea proposatzen du, Slow Food Araba elkartearekin eta bertako hornitzaile batzuekin (Cafés Foronda eta Junguitu) antolatutako bazkarian.

Bazkalostean jardunaldian hartutako argazkiak editatuko dira, eta argazkiak, bideoak edo istorioak hautatu eta sarituko.

Izena emateko epea ostegunean bukatuko da; helbide honetara idatzi behar da: contacto@instagramersgasteiz.com. Pertsonako prezioa: 15 euro.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:08

 

  • Hainbat europar programatan parte hartzeak orotara 20 milioi eurotik gora eskuratzea ahalbidetu du

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak Proiektuen Zerbitzuaren 2016ko jardueraren balantzea aurkeztu du. Alderdi nabarmengarrienen artean 19 laguntza-deialditan egindako kudeaketa dugu, zeinak gehien bat europar funtsez finantzatutakoak baitziren. Orobat, Proiektuen Zerbitzuak laguntza eta diru-laguntzen 42 deialdi antzeman zituen, udaleko sailei horien berri eman zien, eta parte hartzeko aukera aztertu zuten.

Kudeatutako europar deialdietan hauek dira nabarmengarrienak duten zenbatekoa edo garrantzi estrategikoa aintzat hartuz: hainbat azpiegitura egiteko FEDER kohesio funtsen azken justifikazioari dagozkionak, Europako Gizarte Funtsa, Urban programaren azken ziurtapena, energia eraginkortasunerako PIME’S proiektua, ureztatze sistemak optimizatzeko IRRIGESTLIFE proiektua, eskariaren araberako mugikortasuneko esperientzia pilotu bat garatzeko MOVESMART proiektua, bisoi europarra babesteko LIFE LUTREOLA proiektua, eta Koroatze auzoko birgaikuntza energetikorako SMARTENCITY proiektua. Azken horretarako Europatik 10 milioi euro inguruko laguntza eskatu da; horretaz gain, gainerako proiektuetarako lortu den europar finantzaketa orotara 20 milioi eurotik gorakoa izan da.

Eusko Jaurlaritzak 2016an egindako deialdietan ere esku hartu zuen Proiektuen Zerbitzuak, esaterako, HIRIGUNE programa, lurralde-proiektu turistikoak, irisgarritasun planak lantzea, eta udalaren jabetzako ikastetxeetan obrak egiteko UDALAGUNTZA programa.

“Hirien artean gero eta lehiakortasuna handiagoa dago beren proiektuetarako kanpoko finantzaketa lortzeko. Hala ere, harro egon gaitezke Proiektuen Zerbitzuko profesionalak egiten ari diren lan garrantzitsuaz, gure ezaugarriei ondoen egokitzen zaizkien laguntza-deialdiak bilatzen, inplikatutako sailak koordinatzen eta eskabideak tramitatzen”, adierazi du Nerea Melgosak.

Proiektuen Zerbitzuaren beste jarduera-eremu bat informazioa ustiatu, antolatu, tratatu eta aztertzearekin lotutakoa da, txostenak, analisiak, azterlanak eta ikerketak lantzeko xedez, hiriari buruz oro har eta gai zehatzagoei buruz, besteak beste, egitura demografikoari, ekonomia ehunari eta hiriko lan merkatuari buruz. Iaz, zehazki, 26 txosten eta azterlan argitaratu ziren. Gainera, 6 kolaborazio egin dira beste azterketa batzuetan, hala nola hiriko merkataritza-eskaintza, turismo iraunkorra edo gazteen artean sare sozialen erabilera aztertzeko lanetan. Orobat, 25 informazio-eskaera puntuali erantzun zieten.

Azkenik, Proiektuen Zerbitzua Gasteizen eta Angulemaren arteko senidetzearen 50. urteurrena ospatzeko jarduerak prestatzeaz arduratu zen, eta Gasteizko Udala “Urban Platform Initiative” eta “City Protocol” nazioarteko sareetan sartzea kudeatu zuen.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   07:59

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek San Isidro Nekazariaren eguna dela eta “Elorriagako Kapareen Biltzarra” kontzejuen elkarteari egin ohi zaion harreran hartu du parte gaur goizean. Udalbatzako, Batzar Nagusietako eta Foru Aldundiko kideekin batera, alkateak Gasteizko udalerria osatzen  duten kontzejuek eta menpeko toki erakundeek egiten duten lan handia nabarmendu du. “Herriak hobetzeko egiten duzuen lanarekin hiriak ere aurrera egitea lortzen duzue”, esan du.

Gorka Urtaranek Nekazaritza Eremuko Kontseilua sortu berri dela gogoratu du, eta organo horretan “Udala eta administrazio batzarrak maila berean” daudela. Gasteizko alkatea “erakundeen arteko harreman horretan aurrera egitearen alde” agertu da, eta Gasteizko Udalak nekazaritza eremuarekin duen konpromisoa aipatu du. “Ekonomikoki une zailak dira, baina zuen eskaerei erantzuteko inbertsioak egiten saiatzen gara”, esan du.

ACOVIko lehendakari Miren Fernández de Landa ere izan da ekitaldian. Udaleko talde politikoei “ikuspegi zabala” izateko eskatu die, “tira-birak alde batera utzi ” eta herriei lagundu diezaieten, “beren potentziala garatu eta beren izaerari eutsi ahal izan diezaioten”. Elkarteko ordezkariak dei egin die “nekazaritza eremuko emakumeei, gaurkotasun politikoa bizitzera animatzen ditut, haien eskuak, ideiak, ahalegina eta bihotza behar ditugulako“.

 

Share