Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 maiatza 2017 17:00

Prentsaurrekoa. Big Band Festival jaialdia aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Gasteiz Big Band zuzendari Jimmy Bidaurreta; eta Big Band Berri zuzendari Guillermo Lauzirika

Eguna. Asteazkena, maiatzak 31

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————–

Prentsaurrekoa. Martha Graham Dance Companyren ikuskizuna aurkeztea

Parte hartzaileak. Janet Eilbert, zuzendari artistikoa; La Rue Allen, zuzendari exekutiboa; eta Udal Antzoki Sareko arduradun Marta Monfort

Eguna. Asteazkena, maiatzak 31

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

————————

Europa Biltzar Jauregi berriztatua Arabako enpresa-sustatzaileei aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; eta 40 enpresaritik gora

Eguna. Asteazkena, maiatzak 31

Ordua. 19:00

Tokia. Europa Biltzar Jauregia

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:35

INFORME ESKALEAN PRENSA

 

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek  “Es-Kale-an” programaren emaitzak jakinarazi ditu gaur. Kalean eskean dabiltzan pertsonen errealitatearen berri jasotzea zen helburua, lortutako emaitzak abiapuntutzat hartuta egoera horretatik ateratzen lagunduko dieten ekintzak martxan jartzeko.

Abenduaz geroztik garatu da azterlana. Horren bidez, 53 pertsonarekin jarri dira harremanetan: horietako batzuk kalean edo merkataritza zentroetan eskean aritzen dira, eta beste batzuek salmenta ibiltariaren edo edukiontzietatik ateratzen dutenaren bidez lortzen dituzte baliabideak.

Hurbil taldeko kaleko hezitzaileek eta errealitate hori ezagutzen duten zenbait gizarte eragilek lagundu dute lana burutzen. Elkarrizketetatik ondorio orokor hauek atera dira:

  • Eskatzeko beharrak diru-sarrera faltarekin du erlazioa.
  • Oro har, kalean eskatzea enplegu faltarekin dago lotuta.
  • Eskatzen dutenak enplegua balitz bezala aritzen dira horretan.
  • Eskaleentzat ez da atsegina limosna eskatzea, ahalduntze faltagatik eta egiteko baldintzengatik.

 

Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainen ustez, “ezin ditugu erruduntzat jo elkartasunez kaleko pertsonei limosna ematen dieten herritarrak. Askotan uste dugu ekintza eskuzabal hori dela haiengatik egin dezakegun onena, eta ez da hala. Udalak badu nahikoa gizarte baliabiderik pertsona horiei arreta emateko, eta horixe da gerta daitekeen onena duintasunez jantzi eta ahaldundu nahi baditugu eta haien autonomia pertsonala indartu”.

Hori dela eta, Gizarte Politiken Sailak berehala bi ekintza egitea pentsatu du: batetik, elkarrizketa taldeak –world kafea– antolatzea kaleko eskaleen, herritarren eta gizarte zerbitzuetako profesionalen artean, eta bestetik, “Txanponaren beste aldea” izeneko kontzientziazio eta informazio kanpaina abian jartzea.

“Horren bidez, eskatzearen benetako ikuspegia eman nahi dugu, eta pertsona horien ahuldadea desagerrarazteko lanean ari diren gizarte zerbitzuak ezagutarazi. Herritarrei gizarte zerbitzu eta baliabideen berri eman behar diegu, kalean eske dabiltzanak jakinaren gainean jar ditzaten”, azaldu du zinegotziak.

Bi ekintza horietaz gain, etorkizunean enplegu planak garatzea planteatu da.

 

  1. KALEAN ESKATZEN DUTEN PERTSONAK

Elkarrizketatuak: 15.

  • Lortutako profila: 46 eta 64 urte bitarteko gizonezkoa, espainiar nazionalitatea duena, errumaniar jatorrikoa, eta Gasteizen erroldatu gabea (% 53).
  • Gehienak langabezian daude (% 73).
  • Kalean eskatzea da diru-iturri nagusia % 100arentzat.
  • Heren baten 3 urtetik gora darama kalean eske.
  • % 40k egunero eskatzen du.
  • % 26k 600 €tik gora irabazten du hilean.
  • % 60rentzat kalean eskatzea lan bat da.

 

  1. MERKATARITZA GUNEETAN ESKATZEN DUTEN PERTSONAK

Elkarrizketatuak: 30.

  • Profila: 31 eta 45 urte bitarteko gizonezkoa, atzerrikoa (% 100), gehien bat Nigeriakoa (% 86) eta Gasteizen erroldatua (% 76).
  • Gehien-gehienak langabezian daude (% 93).
  • % 100arentzat diru-iturri nagusia da.
  • Gehienek (% 43) 200 eta 400 € bitartean irabazten dute hilean.
  • % 40k urtebete eta 3 urte bitartean daramate egoera horretan.
  • % 83k enplegutzat jotzen dute jarduera hori.
  • Askorentzat (% 40) eguneroko jarduera da.
  • Pertsona horien % 5ek baino ez zuen esan beste pertsona batzuekin antolatuta dagoela horretan jarduteko.

 

  1. EDUKIONTZIETAN BILA DABILTZAN PERTSONAK

Kontaktuak: 5.

  • Profila: gizonezkoa (% 60), 35 urte ingurukoa edo 65etik gorakoa.
  • Inork ez zuen erantzun nahi izan.

 

  1. KALEKO SALMENTAN ARI DIREN PERTSONAK

Elkarrizketatuak: 3.

  • Denak 23 eta 30 urte bitarteko gizonezkoak ziren.
  • % 66 atzerritarra zen, eta bakar bat ere ez zegoen Gasteizen erroldatuta.
  • % 66 astero aritzen da horretan.
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:59

 

 

 

 

 

 

Ikasturte honetan Gasteizko 76 ikastetxetako Haur Hezkuntzako, LHko eta DLHko 21.500 ikaslek hartu dute parte Musika Adierazpena programan, zeina  Estíbaliz Canto zinegotziak zuzentzen duen Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak antolatzen baitu.

Heziketa programa horren bidez, Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak hiriko hainbat elkarterekin zein beste erakunde batzuekin egiten du lan, hala nola Udal Antzoki Sarea, Udal Musika Banda, Jesus Guridi kontserbatorioa, Udal Folklore Akademia, Udal Dantza Kontserbatorioa eta Ertzaintzaren Musika Banda, eskola curriculumaren barruan gaitasun artistikoa lantzen laguntzeko, musikan aktiboki parte hartzeko modurik zuzenena baliatuz: entzuketa.

Ikasturtean zehar  eskaintzen diren kontzertu pedagogikoak asmo jakina duten heziketa ekintza gisa antolatu dira: musika edukiak jakinarazteaz gain, entzumena entrenatu eta sentsibilizatzen da, ikasleak prestatzeko, irakasleei zuzeneko musika eskaintzeko, hiriko musika baliabideak ezagutarazteko eta, jakina, musikarekiko jarrera positibo eta hausnartzailea sorrarazteko.

Cantok azaldu duenez, “Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak Hiri hezitzailearen ikuspegitik esku hartzen du, Gasteizek aukera ugari eskaintzen baitizkie herritarrei prestakuntza, promozio eta garapenerako. Hori dela eta, eskaintza espezifikoa eta haien beharrei egokitua behar duten helduen kolektiboek hartzen dute parte”.

Informazio gehiago: Musika adierazpena

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:21

 

Adinekoentzako zentro soziokulturalek 55 urtetik gorakoentzako lehen argazki maratoia antolatu dute; larunbatean, ekainak 3, izango da, eta goizeko hamarretan hasiko da, Arka plazan.

Jardueraren egunean Gasteizen egindako irudirik onenak sarituko dira; antolatzaileek ezarritako gaia kontuan hartuz egingo dira argazkiak, eta egunean bertan jakinaraziko da zein den gaia.

Probarako aurkezten diren argazki guztiek larunbatean egindakoak izan beharko dute, eta adinekoentzako 15 zentro soziokulturaletako edozeinetan aurkeztu beharko dira, ekainaren 4ko (igandea) 20:30 baino lehen (aurkezteko ordutegia: 15:30etik 20:30era).

Antolatzaileek sari hauek ezarri dituzte:

  • 1. saria: 300 €.
  • 2. saria: 100 €.
  • Publikoaren Saria: 300 €.

Saritutako argazkiak, gainerako lanen hautaketa batekin batera, erakusketa batean ezagutaraziko dira; antolakuntzak zehaztuko du non eta noiz egingo den. Erakusketan Publikoaren Saria aukeratuko da. Erakusketa bisitatzen duen orok eman ahalko du botoa.

Lehen argazki maratoian parte hartzeko, aldez aurretik eman beharko da izena adinekoentzako zentro soziokulturaletan, San Antonio kaleko herritarrei laguntzeko bulegoan, edo Gasteizko gizarte etxeetan. Egunean bertan ere eman ahalko da izena. Kostua 2 euro izango da.

 

 

Share