Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  29 maiatza 2017 17:00

2017ko Andre Maria Zuriaren Jaietako kartela aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Asteartea, maiatzak 30

Ordua. 10:30

Tokia. Espainia plaza

———————–

Prentsaurrekoa. Kalean eskean dabiltzan pertsonei buruzko ES-KALE-an programako emaitzak aurkeztea

Parte hartzaileak. Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio Lopez de Munain

Eguna. Asteartea, maiatzak 30

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————

Harrera ekitaldia Alemaniako ikasleei

Udalak harrera egingo die Alemaniako Sttutgart  hiriko Morike-Gymnasium institutuko ikasle eta irakasleei; Vitoria-Gasteizera etorri dira Kultur Trukeak direla-eta, Egibide ikastetxeak gonbidatuta.

Parte hartzaileak. Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto

Eguna. Asteartea, maiatzak 30

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

————————–

Presentación del 41 Festival de Jazz de Vitoria-Gasteiz

Participantes. Gorka Urtaran, alcalde de Vitoria-Gasteiz, Ramiro González, diputado general de Álava; y Bingen Zupiria, consejero de Cultura

Día. Martes, 30 de mayo

Hora. 19:00

Lugar. Hotel NH Canciller Ayala

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:55

Herritarren Segurtasunaren Saileko zinegotzi Carlos Zapaterok PPren bozeramaile Leticia Comerónen “arduragabekeria” salatu du, “Udaltzaingoak genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei ematen dien arretaz esandako gezurrek haiek jomugan jartzen baitituzte”.

“Nahi gabe izan dela pentsatu gura dut, baina haren hitzek ekar lezakete erasotzaileek eraso egiten jarraitzea, emakume horiek ez dutela ez zaintzarik ez laguntzarik esan baitu, eta hori guztiz faltsua da”, adierazi du Zapaterok.

“Udaltzaingoa tratu txarrak jaso dituzten emakumeen zaintza, laguntza eta jarraipen zerbitzua ematen ari da une oro, eta PPk badaki, behin baino gehiagotan aipatu baitut gobernu honen lehentasunetako bat dela Udaltzaingoan zerbitzu hori hobetzea eta langile gehiago jartzea. Pena da Comerónek gizarte alarma sortzea gezur horiekin, are gehiago haren alderdiak duela gutxi Kongresuan administrazioa eta emakumeei laguntzeko elkarteak indarkeria matxistaren kontra borrokatzeko baliabide gehiagoz hornitzeko eskatzen zuen ekimen baten kontra bozkatu zuela jakinda”.

Gaur egun, Udaltzaingoko Genero Indarkeriaren Ataleko bi langilek —lau bajan baitaude— eta Guardiako Ikuskaritzako eta Delituak Ikertzeko Ataleko langileek dihardute biktimei arreta ematen.

Gainera, zerbitzu hobea emateko aztertzen ari diren neurrien artean lan txanda bakoitzeko beste pertsona bat jartzea aurreikusi da, Atalari lagundu diezaion.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:02

Igerilekuak joan den ostiralean, maiatzak 26, ireki ziren, eta asteburu osoan 15.000 pertsonatik gora igaro dira Mendizorrotzeko eta Gamarrako kirol esparruetatik, batez ere asteburuko tenperatura altuen eraginez.

Zehazki, 15.683 pertsona izan dira orotara: 10.971 Mendizorrotzean eta 4.712 Gamarran. Larunbatean joan zen jende gehien, 4.628 lagun Mendizorrotzera eta 2.149 Gamarrara.

Batez besteko tenperatura hiru egunetan 21 gradu izan da; altuena (31,5) igerilekuak ireki ziren egunean bertan izan zen, ostiralean.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:55

Gasteizko Udalak jardunaldi bat antolatu du datorren ekainaren 8an, industrialdeak kudeatzeko eta horietan esku hartzeko eredu ezberdinekin lotutako esperientziak eta iritziak partekatzeko. Enpresa-elkarte, enpresa, gizarte-eragile eta administrazio publikoei zuzendutako jardunaldia Europa biltzar jauregiko Gasteiz aretoan egingo da, eta alor horretako estatu osoko profesionalek hartuko dute parte.

Sei aurkezpenek  eta bertaratuen zein hizlarien arteko azken eztabaidak osatuko dute programa, eta arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzako esperientziak, industrialdeak dinamizatzeko ekintzak, enpresak elkartzeko proiektuak eta industrialdeak garatu eta etengabe hobetzeko tresnak ezagutu ahalko dira. Galizia, Asturias, Katalunia, Andaluzia eta Euskadiko adituek hartuko dute parte. Gorka Urtaran alkateak inauguratuko du jardunaldia, eta ondoren Enpresa Poligonoen Espainiako Koordinakundearen zuzendari Alejandro Sáenz de San Pedrok irekiko du hitzaldien txanda.

“Industrialdeak gako dira Gasteiz enpleguaren eta ekonomiaren hiria bihurtzeko dugun estrategian. Inguru horietan esku hartzeko plan bat landu dugu, eta fruituak ematen ari da. Industrialdeen kudeaketarekin zerikusia duten agenteen arteko koordinazioan aurrera egin dugu, lursailei buruzko informazioa eta enpresentzako arreta hobetzen ari gara, eta jardunaldi honen bidez esperientzia eta ezagutza partekatzeko urratsak egin nahi ditugu”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Melgosak Industria Zerbitzu berriaren egitekoa  azpimarratu du, Gasteizko Udalak sektore ekonomiko horri begira abiarazi dituen ekintzak indartzen erabakigarria izan baita. Orobat nabarmendu du Sprilurrek, Araba Garapen Agentziak eta Gilsa udal sozietateak sinatu zuten hitzarmena, lurraldeko industria-lurzoruaren eskaintza koordinatzeko, zeinarekin duela gutxi Arabako Teknologia Parkeak ere bat egin baitu.

Datorren ekainaren 8an industrialdeen kudeaketari buruz egitekoa den jardunaldiak Garapen Agentzien Euskal Elkartearen lankidetza du, eta doakoa da, aldez aurretik izena emanda.

Informazio gehiago: Industrialdeen kudeaketari buruzko jardunaldia

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:03

 

 

 

 

 

 

 

20170529 Triptico 17 web (E)

Bozketa fasea irailaren bukaeran eta urriaren hasieran egingo da, aurrekoan bezala, eta 2018ko zein 2019ko aurrekontuak izango ditu helburu

Bihartik, maiatzak 30, hasita ekainaren 23ra arte aurkeztu ahalko dituzte gasteiztarrek proiektuak, online edo aurrez aurre

2016an garatu zen lehen aldiz “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” aurrekontu parte-hartzaileen proiektua, arrakastaz, eta horri esker, herritarrek aukeratutako 15 proiektu gauzatuko  dira. 2017an ere antolatu da programa, zerbitzuek eta herritarrek azken hilabeteetan egindako ebaluazioaren ondorio diren zenbait berrikuntzarekin.

Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínezek aurkeztu du prentsaurrekoan.

Lehenengo berrikuntza da 2017ko bozketak —urriaren hasieran egitea aurreikusi da— 2018ko eta 2019ko aurrekontuak izango dituela helburu. Alegia, hurrengo bozketan Gasteiz Hobetuz-en bi edizio egingo dira batera.

2019 agintaldiko azken urtea izango dela kontuan hartuta, eta urtebetean 3 milioiko aurrekontua gauzatzeko dauden zailtasunak eta oro har dauden aurrekontuko zailtasunak kontuan hartuta, Udal Gobernuak erabaki du —eta taldeei horren berri eman die— proiektuak gauzatzeko herritarrek lehentasun hurrenkera zehazteko egiten den bozketaren ondoren, 2018ko aurrekontuan 1,5 milioi euroren proiektuak sartuko direla, eta hurrengo aurrekontu-ekitaldian, hau da, agintaldiko azkenekoan, gainerakoak, horiek ere 1,5 miloi euroren balioan.

Horrenbestez, hiru milioiak 2018 eta 2019ko aurrekontuen artean banatuko dira; kontuan izan behar da, gainera, 2018an oraindik aurreko partaidetza proiektuko partida batzuk geratuko direla gauzatzeke, eta horiek ere 1,5 milioira irits daitezkeela. “Edonola ere, agintaldiaren amaierarako herritarrek sei milioiren erabilera erabakiko dute, eta lehen eta bigarren edizioa izateko, aurrekaririk gabeko arrakasta da. Orain arte herritarrek ez dute inoiz sei milioi euroren proiektuak landu eta bozkatu Gasteizen”, adierazi dute tokiko gobernuko iturriek.

Bestetik, 2016an bakarrik bi proiektu izan ziren 300.000 eurotik gorakoak; beraz, gehieneko zenbatekoa kopuru horretara jaistea erabaki da. Hartara, ziur aski proiektu gehiago aurkeztuko dira, eta auzokoei zuzenean interesatzen zaizkien proiektuak izango dira, ez proiektu handiak.

Azkenik, proiektu nabarmengarrienek 1,5eko ponderazioa izaten jarraituko dute, eta arruntek, puntu bat; pertsona bakoitzak hiru proiektu bozkatu ahalko ditu, baina ez dira bloke edo arlotan banatuko.

Beste hobekuntza tekniko batzuk ere egingo dira, hala nola formularioetan, programaren komunikazio eta zabalkundean, eta proiektuak proposatzen dituztenekiko harremanetan.

2016ko ebaluazioa eta ezarritako aldaketak eginda 2017tik atera ditzakegun ondorioak kontuan hartuz, ziur gaude aurrekontu parte-hartzaileak osatzeko eredu iraunkorra ezarri ahalko dela hurrengo agintaldiei begira, gobernuan nor dagoen gorabehera, horixe baita azken helburua. Positibotzat jo dugu bigarren edizioan aldaketak egitea, praktikan jarri ondoren ziur egoteko”, amaitu dute.

 

2016ko prozesuko datuak

2016an orotara 203 proposamen aurkeztu ziren, eta ebaluatu ostean, 67 jo ziren bideragarritzat eta, beraz, bozkatzeko modukotzat. 67 horietatik 24 ziren lehentasunezkoak. 2.243 pertsonak bozkatu zuten (erroldatutakoen % 1ek) eta haiek 15 proiektu aukeratu zituzten. Ehuneko bat datu positiboa da beste hiri batzuek lehen esperientzian lortutako datuen aldean; esate baterako, Zaragozan % 1,07 eta Getafen % 1,11 izan zuten, eta bakarrik hiri handienek lortu zituzten emaitza hobeak: Parisen, % 1,79, eta Madrilen, % 1,7.

Gainera, banakako eta taldeko elkarrizketak egin ziren herritarren iritzia jasotzeko; datuak erantsita doaz.

15 proiektu horietatik, gehienak lantze fasean daude, eta beste batzuetan partaidetza-proiektua lantzen, alternatibak bilatzen, edo deialdi fasean.

20170529 Dossier

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share