Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  22 maiatza 2017 17:00

‘Hezkuntzaren alde hitza eskatzen dut’ ekitaldia

Parte hartzaileak. Lankidetza zinegotzi Jaione Agirre; hiriko ikastetxeetako ordezkariak eta ikasle eta irakasleak; eta gizarte agenteak

Eguna. Asteartea, maiatzak 23

Ordua. 10:00

Tokia. Konstituzio plaza

—————————

Prentsaurrekoa. Ikimilikiliklik erakusketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Igone Martínez de Luna; eta Mikel Laboa katedrako ordezkari Gidor Bilbao

Eguna. Asteartea, maiatzak 23

Ordua. 10:30

Tokia. Montehermoso Kulturunea

—————————-

Harrera ekitaldia Alemaniako ikasleei

Udalak harrera egingo die Alemaniako Plochingen hiriko institutuko ikasle eta irakasleei; Vitoria-Gasteizera etorri dira Kultur Trukeak direla-eta, San Prudencio ikastetxeak gonbidatuta.

Parte hartzaileak. Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto

Eguna. Asteartea, maiatzak 23

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

—————————–

Prentsaurrekoa. ‘Euskal Musikaren Benetako istorioa’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Patxo Telleria eta Mikel Martinez, aktoreak

Eguna. Asteartea, maiatzak 23

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

—————————–

Prentsaurrekoa. Adinekoen Udal Jantokien Eraginari buruzko azterlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munain

Eguna. Asteartea, maiatzak 23

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————-

Prentsaurrekoa. Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak eta Santiago de Chileko hiriak hitzarmena sinatuko dute esperientziak, asistentzia eta prestakuntza lanak trukatzeko  eta ikerkuntza lanak elkarrekin egiteko

Parte hartzaileak. IGIko presidente eta Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusilla; eta Santiago de Chileko Ingurumen zuzendari Fernando Vallejo

Eguna. Asteartea, maiatzak 23

Ordua. 12:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa. Aldez aurretik, alkate Gorka Urtaranek harrera egingo dio Fernando Vallejori Alkatetza bulegoan. Komunikabide grafikoak etorri ahal izango dute bertara.

——————————

2017ko Euskadiko Onceren Sariak banatzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Arabako diputatu nagusi Ramiro González; eta Enpleguaren eta Gizarte Politiken kontseilari Beatriz Artolazabal

Eguna. Asteartea, maiatzak 23

Ordua. 19:00

Tokia. Europa Biltzar Jauregia, Maria de Maeztu aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:05

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gasteiz alkate Gorka Urtaran Adurtzako helduen etengabeko hezkuntzako eskolara joan da bisitan; izan ere, duela gutxi zenbait berrikuntza egin da bertan, batez ere fatxadan eta isolamenduan. Alkateak horrelako ikastetxeen lana goraipatu du, eta bereziki integrazioaren eta gizarte anitz eta plural baten aldeko apustua.

Paulo Freire ikastetxeko zuzendari Begoña Ayarzagüenak esker ona adierazi du eraikinaren konponketa dela eta; Errota kaleko eraikinen prestakuntza eta kultura jarduerak egiten dira. Arduradunak azaldu duenez, helduen eskolak 25 urtetik gora darama Adurtza eta San Kristobalen, eta eraikina nahiko hondatuta zegoen. “Hamabost urte daramatzagu hobetzeko eskatzen, eta azkenean entzun digute. Oso eskertuta gaude Udalak erakutsi duen sentiberatasunagatik. Estetika hobetzeaz gain, eraikinaren segurtasuna eta erosotasuna hobetu  dira, eta hori da inportanteena”, azaldu du; ekitaldian ikastetxeko hamarnaka erabiltzaile izan dira. Ikasle eta irakasleek zein auzoko talde batzuek jai txiki bat antolatu dute, eta ikasleek bakoitzaren herrialdeko gastronomiaren erakusgarriak ekarri dituzte.

Alkateak egin dioten harrera zein helduen eskolaren lana eskertu ditu. “Guztiok gizarte anitz eta plural beraren zati gara, aukera-berdintasunaren alde egiten duena. Hau da, guztiok eskubide eta betebehar berberak  ditugun hiria, non guztiok baitugu lekua. Nire ustez, oso baliotsua da kulturartekotasunaren alde egin duzuen apustua”, adierazi du.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:38

PP, EAJ-PNV, PSE-EE, Podemos eta Irabazi talde politikoek asteburuan Eusko Alderdi Jeltzalearen Gasteizko zenbait egoitzatan izan diren erasoak gaitzetsi dituzte, iraganeko metodoak baliatzen baitituzte eta ez baitute lekurik hiri moderno, tolerante eta plural batean. Adierazpena sinatzen duten taldeek bakoitzaren jarrera ideologikoak bide demokratiko hutsen bitartez defendatzeko eskatzen dute.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   08:23

Gasteizko Udalak Eraztun Berdea garbitzeko zerbitzua kontratatzeko dosierra onetsi du gaur goizean, hiriaren inguruko parke horietan erabilera handia duten alderdietan hondakinak biltzeko eta isurketa puntualak edo metatutako zaborra kentzeko. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak 64.950 aurrekontua bideratuko du datorren urtean lan horietara.

Enpresa enpresa esleipendunak bi langile jarri beharko ditu, lanaldi osoan. Jasotako zaborra zamatzeko eta garraiatzeko ibilgailu bat ere erabili beharko dute. Garbiketa zerbitzu arruntean leku hauek guztiak garbitu beharko dira: sarbideak, aparkalekuak eta piknik eremuak; bideak eta ezpondak; espazio irekiak (belardiak, zelaiak, baratzeak, lursailak eta aintzirak); parkeetako ekipamendua (panelak eta seinaleak, eserlekuak eta mahaiak, behatokiak, igarobideak, etab.); ibaien ibilguak zati urbanoetan; baso inguruak (heskaiak, birlandaketak eta zuhaizti sendotuak), eta parkeen eta hiriko alderdi urbanoen eta industrialdeen arteko mugak eta, oro har, Eraztun Berdea osatzen duten parkeen (Salburua, Armentia, Zabalgana, Olarizu eta Zadorra) muga guztiak, Mendizabala gaina eta ibai eta erreken ertzetako berdeguneak barne.

Garbiketa zerbitzuak hondakin hauek guztiak kendu beharko ditu: piknik hondakinak, beirak eta ontziak, papera eta kartoia, garbiketa gauzak, hondakin organikoak, animalia hilak, etxeko tresnak (altzariak, etxetresna elektrikoak, koltxoiak, somierrak), obra txikien hondakinak, egurrak, paletak, pneumatikoak, landare hondarrak (enborrak, adarrak, hostoak, eguraldi txarrak, uholdeek eta bestek eragindako sedimentuak), baldin eta bide eta zelaien ohiko erabilera publikoa eragozten badute.

Zerbitzua emateaz arduratzen diren langileek uniformea eraman beharko dute, bereizgarri batez identifikatuta, txaleko islatzaileak, telefono mugikorra, eta lana betetzeko behar diren tresnak eta material suntsikorra, hala nola eskularruak, haginak, eztenak, pertikak, guraizeak, eskuareak, erratzak, zakuak eta abar; enpresa esleipendunak jarri beharko du hori guztia.

Share