Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  27 maiatza 2017 12:11

Gainera, “El cine como experiencia: desbordamientos y expansiones” hitzaldia emango du hurrengo egunean

Gonbidatu berezia izango da Zinema Gaur programaren udaberriko edizioan, datorren astelehenean, hilak 29, eta asteartean, hilak 30: Esperanza Collado artista eta ikerlaria, zeinek bere azken performancea aurkeztu baitu, eta parazinemaz hitz egingo.

Esperanza Collado artista eta ikerlaria da. Haren lana arte plastikoek, performanceko arteek eta zinemak osatutako harremanetan du langunea. Haren liburuak Parazinema: zinemaren materiagabetzea arte praktiketan (“Escritos sobre arte” saria, Fundacion Arte y Derecho, 2011) gogoeta kritikoa eta historikoa eskaintzen du zinemaren “diziplina gabeko” praktikari buruz. Haren performance berria We Only Guarantee the Dinosaurs honela deskribatu dute: “una coreografía cuidadosamente construida […] a través de la esencia del cine (pre, presente, post) y sus posibilidades. […] El futuro de un próspero arte fílmico recae sobre esfuerzos como [éste]” (Jodie Mack, La Furia Umana).

Performance-ak aurkeztu berri ditu Images Festival-en, Toronto (2016), Bienal de La Habana-n, Kuba (2015), Art Cinema OFFf-off-en, Palais des Beaux-Arts-en, Brusela (2016), MAC Val-en, Paris (2015), Temple Bar Gallery-n, Dublin (2015), Art Centre Ongoing-en, Tokio (2014), CA2M-n, Madrid (2014), etab., eta banakako erakusketak Things said once La KINO-n (Bartzelona, 2016), La releve The Film Gallery-n (Paris, 2015-16).

Maiatzaren 29an izango da “Things Said Once / Cosas dichas una vez” performancea, 19:30ean. “Things Said Once / Cosas dichas una vez” arte adierazpena eta zinemari egindako laudorioa da, zinemaren historiaren eta oraingo ardura kolektiboaren aitorpenetik egindakoa.     Zineak espazioan, denboran eta komunitatean edo gizartean dituen dimentsioen esperientzia gisako ideiaren inguruan egituratzen da poema gisa idatzitako testua. “Things Said Once / Cosas dichas una vez” ekintza-sorta bat barne hartzen duen ingurune landu batean aurkezten da.

Hurrengo egunean, maiatzak 30, ordu berean, “El cine como experiencia: desbordamientos y expansiones” hitzaldia emango du. Irudi-mugimenduaren proiekzio aretotik erakusketa geletarainoko migrazio masiboaren lekuko gara gaur egun, halakoa da iraultza digitalak bultzatuta eta artearen materia gabetzearen gertaerak prestatutako desplazamendua. Halako agertokian, hautazkoa izateaz gain, zinema esperientzia historikoen egoerez haratago birdefinitzea beharrezkoa ere bada, ez zinemaren historiaren ikuspuntutik baizik eta hainbat historien bidegurutzetatik: arte eszenikoak, zinema eta arte plastikoak, alegia, irudikapenen historia orokor batetik. Desplazemendu horren gainean lan egitean nahitaezko zaigu kontatzeko marko berriak asmatzea. Nire aukera izan da parazinema kontzeptuaren mendean egitea”, adierazi du Colladok berak.

Sarrera doakoa izango da bi ekitaldietan, lekuak bete arte.

Zinema Gaur lantegiak

Bestalde, gogoratu beharra dago oraindik ere geratzen dela lekurik Espazio de Cine programan. Maider Oleagak gidatuko du oraingoan, eta zinema fantastikoak beste zinema-genero batzuetan izan duen eragina aztertyuko du bertan..

Zinemazaleak elkartzeko gunea izango da Espacio de Cine programaren edizio berria, zinema fantastikoaren etiketaren pean zinema garaikidean joera bat markatzen duten bideetako batzuk aztertzeko. Film horiek fantasiazko ezaugarriak eta elementuak erabiltzen dituzte errealitate anitza, konplexua, antzemanezina, beste alde horretara daramatzaten igarobidez, eta tolesturez beterik.

Ekainaren 7, 14 eta 21ean izango dira saioa, “Los pliegues de la realidad, tendencias fantásticas en el cine contemporáneo” izenburupean, 19:00etatik 22:00era bitartean.

Jarduera doakoa da, baina lekuak mugatuak. Beraz, izena eman beharra dago —tel.: 945 161 830; posta-helbidea: info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org—

Share