Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  3 ekaina 2017 11:00

Datorren astelehenean, ekainak 5, egingo da Kulturaren Plan Estrategikoa taxutzeko prozesuan aurreikusi diren hiru saioetako bigarrena, Europa biltzar jauregian, 18:30ean; plana azaroan argitaratuko da.

Gasteizko Kulturaren Plan Estrategikoa lantzeko erabiltzen ari garen Backcasting prozesuaren lehen lan-saio irekia maiatzaren 22an egin zen. Saio hartan hainbat gai landu genituen, hala nola, kultur sorkuntza, formazioa, ikerketa, kultur eskaintza eta programazioa, komunikazioa, publikoak eta merkatua, kulturara sarbidea eta kontziliazioa, besteak beste.

25 bat pertsona bertaratu ziren lehenengo lan-saiora, gehienak kultur eragileak eta Udaleko kultur teknikariak.

Ekainaren 5ean egingo da prozesuaren bigarren saioa, Europa biltzar jauregian, arratsaldeko 18:30ean. Bigarren saioaren helburua epe ertaineko helburuak lantzea eta ildo estrategikoetan sakontzea izango da. Saio hau ere irekia izango denez, interesatu guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.

Bigarren faseko hirugarren eta azken saioa ekainaren 19an egingo da, plana eta proiektu estrategikoak egituratzeko.

Bukatzeko, gogorarazi nahi dizuegu lan-saioetara joaterik ez baduzue, zuen ekarpenak bidal ditzakezuela galdetegi honen bidez.

 

 

Share