Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  13 ekaina 2017 17:00

Prentsaurrekoa. Herrialdeen Jaialdiko XI. edizioa aurkeztea

Parte hartzaileak. Enplegua eta Garapen Ekonomikoaren zinegotzi Nerea Melgosa; Herrialdeen Jaialdiko zuzendari Sergio Frenkel.  Aurtengo edizioan parte hartuko duten Arabako erakundeetako ordezkariak ere izango dira: Músicos sin Fronteras, Bide Bidean y Oxfam Intermón.

Eguna. Asteazkena, ekainak 14

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————

Beñat Etxepare Antzokia sariak banatzea

2016-2017 ikasturteko Haur eta Gazteentzako Beñat Etxepare Antzokiko sariak banatzea.

Parte hartzaileak. Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Gazteria zinegotzi Iñaki Prusilla; Udal Antzoki Sareko koordinatzaile Marta Monfort;  Teatro Paraisoko zuzendari Pilar López; eta ikasturteko parte hartzaileak (artistak, babesleak, e.a.)

Eguna. Asteazkena, ekainak 14

Ordua. 11:45

Tokia. Iparralde gizarte etxeko Beñat Etxepare Antzokia

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:42

 

 

 

 

 

 

 

Larunbat honetan, bestalde, Floridako dantzaldiak hasiko dira

20170613 Programa Titereando

Uztailaren 1ean (larunbata) hasiko da “Txotxongiloak Gasteizen” programaren XV. edizioa. Gasteizen tradizio handikoa den aire zabaleko txotxongilo programak estilo eta teknika ugari erakutsi nahi die haurrei eta familia osoari, Euskadiko, estatuko eta nazioarteko konpainia handien eskutik. Berritasun gisa, hasiera uztailaren 1era (larunbata) aurreratu da, gaueko ikuskizun ibiltari bat eskaintzeko.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta programa koordinatzen duen Panta Rhey taldeko kide Idoia Ayestaranek aurkeztu dute gaur egitaraua prentsaren aurrean.

“Txotxongiloak Gasteizen” programaren barruan aurten 10 konpainiak —Euskadikoak, beste autonomia-erkidego batzuetakoak eta atzerrikoak— hartuko dute parte. Guztira 15 emanaldi eskainiko dituzte, horietako 2 euskaraz.

Uztail eta abuztuko igandeetan izango dira emanaldiak, Hirigune Historikoko eta oinezkoentzako eremuko plaza eta txokoetan.  Askotariko ikuskizunak eskainiko dituzte: esku- eta hagaxka-txotxongiloak, muppetak, neurri handiko txotxongiloak, estatikoak edo ibiltariak, etab.

Berritasun handiena da hasiera uztaileko lehen larunbatera aurreratu dela, egun horretan adin orotarako gaueko ikuskizun ibiltari bat izango baita oinezkoen alderdian.

 

Floridako dantzaldiak

Bide batez, Cantok Floridako dantzaldiak gogorarazi ditu: ekainaren 17tik irailaren 17ra arteko larunbat eta igandeetan eskainiko dira, Floridako kioskoan, uztailaren 9an izan ezik, egun horretan Peñafloridako Kondearen plazara aldatuko baita, Triatloia dela eta.

 

Asteburu kulturalaren balantzea

Horretaz gain, Cantok asteburuan izan  dugun kultura jarduera bikaina aipatu nahi izan du, eta hori berretsi duen jendetza. Cantoren hitzetan, “hirian mugimendu izugarria izan da, artea, sorkuntza eta kultura arnastu baitira, “Cabaret, el Musical de Broadway” ikuskizunari eta Kaldearteri esker batez ere, eta publikoak oso ondo erantzun du, eguraldi bikaina lagun”.

Izan ere, Kaldeartek iraun duen hiru egunetan izan dugu eguzkia, eta plaza guztiak bete dira, bai eta Bivouac taldearen hasireko ikuskizun arrakastatsuan eta GetBak-en amaieran ere. Gonbidapena behar zuten ikuskizunetan ere leku guztiak bete dira; Kulturako arduradunaren arabera, “aurrekontua handitu denez iaz baino ikuskizun gehiago izateaz gain aurreko urteetan baino ikusle gehiago ere etorri direla pentsarazten digu  horrek”.

Azkenik, zinegotziak Cabaret ikuskizunaren zazpi emanaldietan lortutako asistentzia datuak eman ditu: orotara 4.515 ikuslek egin dute bat Kit Kat Klubeko unibertsoarekin, hau da, % 71eko okupazioa lortu da. Aste honetan ere negu-udaberriko denboraldiko datu guztiak izango dira.

 

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:03

Hutsegite bategatik duela hilabete batzuk argitaratutako prentsa ohar bat bidali da. Barkatu.

Eskerrik asko

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:22

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Udalak harrera ofiziala egin die ikasturte honetan zehar haurren eta nerabeen parte hartzerako Aktiba(tu) programan ibili diren umeen ordezkariei. Alkate Gorka Urtaranek eta Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek ia 160 ikasle hartu dituzte, gainerako udal taldeetako ordezkariekin batera.

Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak antolatu du Aktiba(tu) programa 2016-2017 ikasturtean, ohi bezala, Gasteizko haur eta nerabeen parte hartzea bultzatzeko, haurren eta nerabeen eskubideei buruzko hitzarmenean jasotako eskubideak ezartzeko ahaleginean aurrera egiteko, eta,  bereziki, gure hiriko haur eta nerabeei benetan parte hartzeko aukera emateko.

Xede horrekin, 2.000 ikaslek baino gehiagok hainbat jardueratan hartu dute parte azken hilabeteetan: eskubideen batzordeak, bloga, parte hartzeko foroak, hiriko zebra-bideak haurren eskubideei buruzko mezuekin margotzea, etab.

Horrelako ekintzen bitartez, 2018an Gasteiz “Haurren lagun den hiria” izendatu dezaten lortu nahi du Udalak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:05

Gasteizko alkate Gorka Urtaran IMART 2017 Errugbi Inklusiboaren Txapelketaren bigarren edizioaren aurkezpenean izan da gaur goizean; Betoñuko udal zelaietan egingo da txapelketa, abuztuaren 21etik 25era bitartean. Alkateak baieztatu duenez, kirolaren hiria eta hiri inklusiboa izanik, Euskadiko hiriburuak ekitaldi hori hartzea merezi du, zeinean ia 1.000 pertsona bilduko baitira, hamalau herrialdetatik etorritakoak.

Gorka Urtaranek Gaztedi Rugby Taldearen lana eskertu du, Gasteizen hautagaitza arrakastaz defendatu duelako; Udalak une oro lagundu dio horretan. “Gure hiria kirolaren hiria da, orografia eta azpiegiturak direla kausa ezin hobea baita kirolean aritzeko, eta bertan kirol ekitaldi garrantzitsuak antolatzen baitira. Gainera, hiri inklusibo, plural eta anitza da, eta bertan pertsona orok du lekua, eta eskubide berberak. Hain zuzen ere, pertsona askok maila berean hartzen dute parte gure gizartean kirolari esker. Hori dela eta, Gasteiz ekitaldi horren egoitzatzat hautatu izana hautaketa bikaina da”, esan du alkateak.

Share