Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Fotonotizia, Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  25 ekaina 2017 12:39

Hainbat erakundetako eta gizarte kolektiboetako ordezkariek eta herritarrek frankismoaren biktimak gogoratu dituzte Gasteizko Udalak Estepan Urkiaga “Lauaxeta” fusilatu zuteneko 80. urteurrena dela eta antolatu duen ekitaldi hunkigarrian.  Gorka Urtaran alkateak, Pedro Elosegi Biltzar Nagusietako presidenteak eta Pilar Garcia de Salazar Arabako diputatu nagusi ordeak lore eskaintza egin dute.

Hiriak omenaldia egin die errepresio frankistako urteetan Santa Isabel hilerriko horman fusilatutako pertsonei, Lauaxeta besteak beste, zeina 1937ko ekainaren 25ean hil baitzuten. Ahaztuak elkartearen txosten baten arabera, 1936tik 1977ra bitartean 196 pertsona fusilatu zituzten Gasteizko hilerriko horman, agintari frankistek horretarako erabiltzen baitzuten.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:58

Udal gobernuak Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari buruzko batzorde txostengilearen bidez jasoko ditu haien proposamenak, bihar gaia aztertzeko lehen bilera monografikoa egingo baita

Udal talde politikoak bihar hasiko dira Erdigunerako Masterplana aztertzen; planak 20 ekintzatik gora biltzen ditu, Gasteizko erdigunean erabiltzen ez diren eraikinak birgaitu, espazio publikoak berpiztu eta merkataritza eta gizarte bizitza biziberritzeko. Udal gobernuak Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari buruzko batzorde txostengilearen bidez jasoko ditu taldeen proposamenak, eta zalantzak argituko, bihar gaia aztertzeko lehen bilera monografikoa egingo baita.

Alkateak iragarri zuenez, Erdigunerako Masterplana oraindik lantzen ari den agiria da, eta eztabaidatzeko eta proposamenak egiteko aukera izango da. Ekimenaren arrakastak guztion konpromisoa behar duelakoan, Udalak hainbat bitarteko erabiliko ditu informazioa eta inplikatutako alderdien partaidetza bideratzeko.

Batetik, www.vitoria-gasteiz.org/masterplancentro web-orria, zeinean planari buruzko informazioa zabalduko baita, ekintzei buruzko argibideak emanez.

Bestetik, udal gobernuak bihar lehen bilera duen Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari buruzko batzorde txostengilearen bidez jasoko ditu talde politikoen proposamenak,  herritarrei ohiko parte-hartzerako organoetan emango dizkie argibideak, eta sektorekako bilerak egingo ditu profesionalekin eta agente ekonomikoekin, guztien proposamen eta iradokizunak jasotzeko.

Erdigunerako Masterplanaren web-orria 

 

 

Share