Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  21 ekaina 2017 17:00

Prentsaurrekoa. Azkena Rock Festival aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Igone Martinez de Luna; eta Azkena Rock Festivaleko zuzendari Alfonso Santiago

Eguna. Osteguna, ekainak 22

Ordua. 11:30

Tokia. Azkena Rock Festivaleko esparrua, Thrasville eskenatokia

—————————-

Omenaldia Imanol Urbieta gogoan

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto

Eguna. Osteguna, ekainak 22

Ordua. 19:00

Tokia. Vitoria-Gasteizko Musika Kontserbatorioa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:47

Gasteizko Udalak Florida parkean egoera txarrean dauden zenbait zuhaitzen adaburuen bolumena inausteari ekin dio gaur goizean. Egun hauetan ekaitzak izan daitezkeela ikusita, udal teknikariek ohartarazi dute apurtzeko arriskua dutela, eta horregatik erabaki da premiazko esku-hartzea. Larritasuna dela kausa, gaur bertan hasi dira lanak, baina ahalik eta azkarren emango zaizkie behar diren azalpenak udal talde politikoei eta Ingurumen Elkarguneko kideei. Bilera horretan aztertu eta erabakiko dira hemendik aurrera zuhaitzeko eman behar diren pausuak.

Oso zuhaitz adierazgarriak eta hiriko iruditeria kolektiboan oso errotutakoak izanik, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak azpimarratu nahi du hartutako erabaki guztiak azterketa tekniko sakon eta arrazoituaren emaitza direla. Kontuan izan behar da zuhaitzek bizi-itxaropen mugatua dutela, bizi-ziklo luzea izan arren, eta hirian 112.000 zuhaitz izanik urtean 1.000 berritzen direla, hil direlako, oso hondatuta daudelako edo erortzeko arriskua dutelako. Aleen bizi-zikloak, hiri ingurunearekin batera, zahartzea eta progresiboki adaburuaren, enborraren eta sustraien egituraren hondamena dakar. Haizearen erasoek, gizakiek eragindako kalteek eta, askotan, usteldura dakarten onddoek prozesu hori azkartzen dute.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:54

Pilar,  Gazalbide, Aranbizkarra, Lovaina, San Martin, Txagorritxu, Iparralde eta Zaramagako auzo, gizarte eta hezkuntza elkarteetako hogei ordezkari inguruk Udalak iaz abiarazitako zurrumurruen kontrako estrategiaren oinarriak ezarri dituzte; gizartean migrazioari eta atzerritik etorritakoei buruz dauden estereotipo negatiboak eta gezurrezko zurrumurruak desmuntatu nahi dituzten pertsonen sareak osatzea da helburua. Zurrumurru horiek geldiaraztea da asmoa, bazterkeriazko jarrerak sorrarazten baitituzte, eta aniztasunezko bizikidetza zailtzen.

“Parte hartu duten pertsonak hainbat lan-esparrutakoak izatea nabarmendu beharra dago: hezkuntza formala eta ez-formala, hirugarren sektorea, osasuna, auzo elkarteak eta atzerritarren elkarteak. Zalantzarik gabe, hori aberasgarria da estrategiarentzat, agente horiek ikasitakoa beren lan-esparruetan zabaldu eta  errepikatzen duten neurrian”, azpimarratu du Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Nerea Melgosak.

Gasteizko zurrumurruen kontrako estrategia Pilar-Iparralde barrutian hasi zen garatzen, 2016ko amaieran. 2016an eta 2017an estrategiaren fase ezberdinak aurrera eramaten ari dira. Oraingoz bi gauzatu dira: mapa osatzea eta prestakuntza.

Lehena ezinbestekoa da gainerakoak egoki garatu ahal izateko. Hautatutako barrutiaren mapa osatu da: Pilar-Iparralde. Lehen fasea egiten zen bitartean bigarren fasean, prestakuntzan, egin beharreko saioak eta lantegiak eta erabiltzeko materialak koordinatu, diseinatu eta egituratu dira. Estrategia abian jarri duten entitateek koordinatu dute lana, etengabe informazioa eta atzeraelikadura eskainiz, proiektuak albait koherentzia eta barne logikarik handiena izan dezan.

Zehazki, auzokoek zurrumurruen oinarri diren aurreiritziei eta estereotipoei buruz hausnartzeko kontzeptu gakoak landu dituzte, komunikazio trebetasunei buruzko lantegietan hartu dute parte, eta Pilar-Iparralde inguruan ohikoenak diren zurrumurruak hautatu dituzte, horiek nola baliogabetu taldean eztabaidatzeko.

Orain zurrumurruen kontrako agenteak aktiboki inplikatuko dira, adituek lagundurik. Pilar-Iparralde barrutian proiektua bukatu delarik, Udalak hiriko beste alderdi batzuetara zabaldu nahi estrategia.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:32

1, 2, 4, 5, 6, 8 eta 10. lineetan egin dira aldaketak

TUVISAk jakinarazi duenez, uztailaren 11tik aurrera jarriko dira indarrean L1, L2, L4, L5, L6, L8 eta L10 lineetan egindako aldaketak. Ibilbideetan egindako aldaketen helburua da udalaren garraio konpainiaren zerbitzuak baliatzen dituzten erabiltzaileen esperientzia hobetzea, eta administrazio kontseiluak, TUVISAko langileek, erabiltzaileek eta auzo elkarteek egindako lan handiaren emaitza dira; Udalak dituen parte hartzeko kanaletatik egindako eskaerak ere hartu dira kontuan. “Autobusaren eta hiri-garraioaren erabilera erraztu behar dugu, funtsezko osagaia baita Gasteizen mugikortasun iraunkor eta osasungarria sustatzeko garaian, azken urteetako ildoari jarraituz. Horri dagokionez, lehentasunezkoa da TUVISAk auzo berriei ematen dien zerbitzua hobetzea”, azaldu du TUVISAko lehendakari Itziar Gonzalok.

Laburbilduz, hobekuntza hauek egin dira: 10. linea Larreinetik Salbururaino luzatuko da;  1, 2 eta 8. lineetan bukaerako geltoki bakarra jarriko da; 4. eta 6. lineetan Mariturri eta Zabalganeko begiztak kenduko dira, eta 5. eta 6. lineetan, Arantzabelan, batetik bestera aldatzeko aukerak hobetuko dira, Madril eta Valladolid kaleen artean geltoki berria sortuz. Aldaketa horiek gauzatzeko zenbait markesina lekuz mugitu behar izan dira.

  1. linearen luzapenak aukera emango du egungo ibilbideak trenbidearen azpitik jarraitu dezan, Iliada ibilbideraino, eta Salburua bulebarrarekiko bidegurutzean izango du azken geltokia. Linea zirkularren taxuera ere aldatuko da, egun dauden bi errugulazio-guneen ordez bakar bat izan dezaten aurrerantzean; horri esker, ez da doitzeko geldialdirik egin beharko Katedralean (L1), Mendizorrotzean (L2) eta Nieves Cano/Unibertsitatean (L8). Bestetik, 4. eta 6. lineen kasuan, Armentiagana, Oion eta Sofia Erregina kaleetan barrena egiten duten ibilbidea kenduko du TUVISAk, Mariturri eta Zabalgana estaltzeko, geltokiak jarriz Iruña Veleia kalean eta Mariturri bulebarrean. 4. lineak Armentiaganetik aurrera egingo du, Iruña Veleia kalean barrena, eta Oion kaleko biribilgunean egingo du bira, eta bide beretik itzuliko. Iruña Veleia kalean geltokiak jarriko dira, bi Sofia Erreginaren hiribidearekiko gurutzean eta bukaerakoa Oion kalearekikoan. 6. linearako hauxe erabaki da: Giza Eskubideen kalean eta Mariturri bulebarrean barrena jarraitzea ibilbideak, eta Sofia Erreginaren hiribideko biribilgunean egitea bira, eta bide beretik itzultzea. Mariturri bulebarrean hiru geltoki jarriko dira, bi Oion kalearekiko gurutzean eta bukaerakoa Sofia Erreginaren hiribidearekikoan. Horretarako, zebra-bide bide bat jarri da Mariturri bulebarraren eta Oion kalearen artean, eta bi markesina lekuz mugitu.
  2. eta 6. lineetan, geltoki bat jarri da Arantzabelan, eta Madril/Valladolid geltokia gehitu 5. linean, linea batetik bestera aldatzea erraztearren, eta zerbitzua hobetuko, Salburutik erdialdera jo nahi duten erabiltzaileentzat.

TUVISAk web-orrian informatzeko eskatu die herritarrei www.vitoria-gasteiz.org/TUVISA. Orobat, laster egitekoak diren aldaketei buruzko informazioa ematearren, lineen mapa berriak jarriko dira autobus geltoki guztietan, eta markesina eta zutoinetan zein autobusen barruan kartelak ipiniko dira. Desagertzen diren geltokietan ohartarazteko puntu deigarriak jarriko dira. Azkenik, web-orriko mapak eguneratzea aurreikusi da, eta auzokoei hobekuntzen berri ematea. Udalaren garraio enpresako langileak jakinaren gainean daude dagoeneko.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:58

 

 

 

 

 

Europa jauregiak “Ekonomia zirkularra, aukera bat sektore turistikoarentzat” izeneko enpresa-jardunaldia hartu du.

Apirilean hasitako lanarekin jarraituz, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailak bigarren saioa bat antolatu du gaurko, enpresa eta profesionalekin batera turismoaren sektorean ekonomia zirkularra nola aplikatu aztertzeko: “ekoitzi, zerbitzuak eman eta kontsumitzeko modu bat da, bai eta izateko eta egoteko modua ere, Gasteizek turismo-helmuga iraunkorraren ziurtagiria duela eta Nazio Batuek 2017 Garapenerako Turismo Iraunkorraren Nazioarteko Urtea izendatu dutela baliatuz. Tokiko sektorearekin lankidetzan aritzeko unea da, haiek ere iraunkortasunaren ikuspegitik lan egin dezaten, hartara Gasteiz helmuga hobetzen lagunduko baitute, eta negozioa kudeatzeko modu horrek enpresarentzat dituen abantailei etekina aterako”, azaldu du Nerea Melgosa zinegotziak.

Gaurko topaketan 60 enpresak baino gehiagok hartu dute parte. Tokiko enpresen esperientzia praktikoak eta adituen aholkuak partekatu dituzte, ekonomia zirkularra turismo enpresen eguneroko jardunean aplikatzeko.

Zehazki, enpresetan kostuak gutxitzeko eta merkatuan kokatzeko esperientziak eta proiektuak azaldu dira. Besteak beste, enpresa hauek aurkeztu dituzten beren esperientziak:  Agrotravel Turismo Responsable, Agroturismo Abaienea, Aiharbe Guías turísticos sostenibles, Xabide, Aprobasge, Ekotek, Tecnalia y Factor, EEE, Nakusarbe eta Rebattery.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:17

Berriro ere, Udalak Kaleko Jolasak antolatu ditu hiriko auzo gazteenetan. Egun hauetan egingo dira: ostiralean, ekainak 23, arratsaldean; larunbatean, ekainak 24, egun osoan, eta igandean, ekainak 25, goizean.

Partaidetza eta Gizarte Etxeen Saileko zinegotzi  Isabel Martínezek aurkeztu ditu gaur jarduerak. Haren hitzetan, “aisialdiaz gain, jolasen helburua herritarren artean eta belaunaldien artean harremanak sortzea da, eta errespetua, bizikidetza eta tolerantzia sustatzea, eta horregatik jarraitzen dugu horien aldeko apustua egiten sailean”.

Leku hauetan egingo dira jarduerak: Ekialdeko parkea, Salburuko gizarte etxetik hurbil; Ibaiondoko gizarte etxearen aurreko plaza (Landaberde, 31) eta UNESCOren eta Eskibel ibilbideen artean (Zabalgana).

Eta ordutegiak hauek izango dira: 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 21:30era.

Aurten, berritasun gisa, zinema izango da aire zabalean, lehen gauean Ibaiondon eta bigarrenean Zabalganean. Gainera, iazko berrikuntzari eutsi zaio: hiru jolasguneak lotzen dituen trena, nahi duena batetik bestera joan dadin; 40 minutuko maiztasuna izango du, eta hiru geltoki:  Vilnius kalean (Salburua), Landaberde kalean (Ibaiondo) eta UNESCOren ibilbideko 3.ean (Zabalgana).

Horretaz gain, auzo bakoitzean puzgarri tematikoak eta musika jarriko dira, eta kultura urbanoari buruzko lantegi ibiltariak ere izango dira.

JORNADAS DE JUEGO DIPTICO

JORNADAS DE JUEGO CARTEL-INFORMATIVO

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:01

 

 

 

 

 

 

Gasteizko Antzinako Liburuen XXIII. Azoka, Euskadiko Liburu Zaharren alorreko Enpresaburuen Elkarteak antolatua, ekainaren 23tik uztailaren 9ra egingo da, Urrezko Zeledonen plazan.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok eta elkarteko lehendakari Txema Sandovalek aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan.

Liburu zaharren sustapena, bibliografiarekiko interesa, bilduma-gaiak, liburu zahar eta erabiliak eta bigarren eskuko liburuak dira azokak lantzen dituen arloak. Urtero bezala, Urrezko Zeledonen plazan irekiko dira saltokiak, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Bederatzi liburu-dendak hartuko dute parte: Cafetal (Gasteiz), Asilo del libro (Valentzia), Bibliófilo (Iruñea), Prim (Valentzia), Sekhmet (Gasteiz), Prólogo (Huesca), Dante (Alacant), Torres de Valencia (Valentzia), García Prieto (Madril).

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:26

 

Alkateak kaleetako giroa azpimarratu du eta triatletek horretaz duten iritzi positiboa

Gasteizek ongietorri ofiziala eman dio gaur Triatloiaren hamaikagarren edizioari, hiriak dena ematen baitu urtero ekitaldi horretan. Gorka Urtaran alkateak adierazi duenez, ziur dago aurten ere arrakastatsua izango dela. Montehermoso jauregian egindako aurkezpen-ekitaldian, kaleetako giroa azpimarratu du eta triatletek horretaz duten iritzi positiboa.

Uztailaren 9an izango da Triatloia, beraz, hiru aste geratzen dira; aurtengoa edizio nazioartekoena izango da, 32 herrialdek hartuko baitute parte. Estatuko sailkapeneko triatleta onenek ere baieztatu dute etorriko direla. Parte-hartzaileek zein haiekin datozenek hogeita hamar plan turistiko edukiko dituzte eskura, Gasteiz eta Arabako alderdi erakargarriak ezagutzerik izan dezaten.

Alkateak esan duenez, “triatloia ahalegina, gogoa eta dedikazioa da, eta guretzat hiri harrotasuna ere bada”. Gorka Urtaranek erantsi du aurtengo edizioa, aurrekoak bezala, arrakastatsua izango dela, “antolakuntza esku onetan dagoelako eta hiriak dena ematen duelako”. Izan ere, asebetetasun inkestetan triatletek gehien balioesten duten alderdietako bat kaleko giroa da (bost puntutatik ia bost puntu). “Boluntarioen lan handiari esker gertatzen da hori, eta gasteiztarrak buru-belarri jarduten dutelako eta probak irauten duen orduetan atsedenik gabe animatzen dutelako”.

Share