Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 ekaina 2017 17:00

MADURALIA, jornada sobre el bienestar y calidad de vida en la madurez jardunaldia inauguratzea

Parte hartzaileak. Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munain

Eguna. Osteguna, ekainak 15

Ordua. 10:00

Tokia. Goiuri jauregia

————————

Prentsaurrekoa. Dibertikale 2017ko programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura , Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto

Eguna. Osteguna, ekainak 15

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————

Inbertsioak finantzatzeko Udalaren eta Aldundiaren arteko hitzarmena sinatzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran, eta Arabako diputatu nagusi Ramiro González

Eguna. Osteguna. Ekainak 15

Ordua. 11:30

Tokia. Foru jauregia, lehendakari Agirre aretoa

—————————–

Gaituz Sport ‘Gau inklusiboa’ sariak banatzea

Parte hartzaileak. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu; eta Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Osteguna, ekainak 15

Ordua. 19:30

Tokia. Artium museoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:35

Gobernuak uztailera aurreratuko du 2018ko ordenantza fiskalen proiektua eztabaidatzeko egutegia, datorren urteko udal zerga eta tasak urrirako behin betiko onesteko asmoz; hartara, eztabaida hori aurrekontuen eztabaidarekin batera gertatzea eragotzi nahi da. “Lehenengo aldiz Udalaren gertuko historian, eta beste hiri batzuetan egiten dena kontuan izanik, uztailera aurreratuko dugu zergei buruzko eztabaida batzordean zein Udalbatzan. Hartara, Gasteizko jaien aurretik ordenantza fiskalen hasierako onespena emanda egon ahalko da, bidezko bada. Epe horiek betez gero, aurrekontuen eztabaida hasterako jakin ahalko dugu datorren urterako zenbateko diru-sarrerak ditugun”, adierazi du Ogasuneko zinegotzi Itziar Gonzalok.

Gonzalok zehaztu du abuztuko oporrak tartean daudenez luzatu egingo direla jendaurreko erakustaldirako eta alegazioak aurkezteko epeak, ordenantzak urrian behin betiko onetsi ahal izateko. “Udalaren barruko eztabaida ekonomiko garrantzitsuenak batera egiteak zailtasunak sortzen ditu, eta bat aurreratuta hori eragotzi nahi dugu”, erantsi du Ogasuneko zinegotziak.

Gobernuaren asmoa da ahalik eta aldaketa gutxien sartzea 2018rako zerga, tasa eta prezio publikoen proposamenean, aurtengo zerga ekitaldiak aldaketa handia ekarri baitu katastro-balioak eguneratu ondoren.

 

 

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:12

 

 

 

 

 

 

 

2017an ere, Teatro Paraíso taldeak  Beñat Etxepare sariak banatu ditu, ikusleak, ikastetxeak, irudi grafikoa eta antzerki-kritikarik onena aitortzearren; publikoak sortu eta prestatzeko proiektu horretan bat egiten dute sorkuntzak, hezkuntzak eta familiak, eta aurten 20.000tik gora ikasle bildu ditu.

Ekitaldian hauek izan dira: Estíbaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzia;  Iñaki Prusilla, Gazteria eta Euskara zinegotzi ordezkaria; Marta Monfort, Udal Antzoki Sarearen arduraduna; Pilar López, Teatro Paraísoko zuzendaria; Iñaki García Calvo, Oscar Fernández, Jorge Cerezuela eta Ane Aristi zinegotziak, eta denboraldi honetan parte hartu duten beste batzuk (artistak, babesleak, etab.).

Antzerki taldearen web-orrian kontsultatu daiteke nortzuk izan diren sarituak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:01

Parte hartu nahi dutenek esteka honen bidez eman behar dute izena

Ekainaren 19an eta 20an, 9:30etik 14:00etara, erosketa publiko arduratsuaren inguruko esperientziei buruzko topaketa egingo da Europa biltzar jauregian. Zentzuz Kontsumitu proiektuak eta Euskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioen Sareak antolatu dute topaketa, Gasteizko Udaleko Kontratazio Gizartearekiko Arduratsu eta Iraunkorrerako Batzorde Teknikoarekin elkarlanean.

Kontrataziorako baldintza teknikoen agiriak nahiz administrazio-agiriak lantzen esku hartzen duten udal langileei zuzenduta dago topaketa bereziki, baita beren zerbitzuetako erosketez arduratzen direnei ere. Parte hartu nahi dutenek esteka honen bidez eman behar dute izena.

Esperientziak trukatzeko aukera ematea da topaketaren helburua, hainbat administrazio lokaletako pertsonek —Madrileko, Bartzelonako, Valentziako, Aviléseko, Iruñeko eta Castellóko Udaletakoek, besteak beste— kontratazio publiko arduratsuaren inguruko esperientziak partekatuko baitituzte, eta lorpenen eta izandako zailtasunen inguruan hitz egingo. Klausula sozialak eta ingurumenaren arlokoak udal kontratazioan eta erosketan txertatzeko erreferentzien eta jardunbide egokien berri jasotzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

PROGRAMA (pdf): programa_compraPublicaResponsable_EUS_v5

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:33

 

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak Herrialdeen Jaialdiaren XI. edizioa aurkeztu du; Konstituzio plazan egingo da, ekainaren 15etik uztailaren 9ra arte. Ekimenaren zuzendari Sergio Frenkel eta haiekin lankidetzan ari diren Arabako elkarteetako ordezkariak ondoan zituela, Melgosak adierazi du jaialdia “hiria dinamizatzen duen elkargunea” dela, “hamar edizioren ondoren, guztiz errotuta baitago Gasteizen udaren hasiera markatzen duten programazioen artean. Ziur gaude berriro ere Herrialdeen Jaialdia huts ezineko hitzordua izango dela beste kultura batzuen zapore, musika eta artera hurbildu nahi duten herritar eta bisitarientzat”.

Programazioan 120 ikuskizun-ordutik gora nabarmentzen dira, bost kontinenteetako gastronomia tipikoa eskaintzen duten jatetxeak, Euskadiko hogei artista baino gehiagoren emanaldiak, haurrentzako jarduerak eta elkartasunerako espazioak.

Rafael Basurtok emango du lehen kontzertu garrantzitsua Konstituzio plazan instalatutako agertokian, 22.00etan hasita; Los Panchos taldetik bizirik geratzen den bakarra Los Charros de Jalisco taldearekin arituko da. Mikel Erentxun izango da jaialdiko programazioko beste artista nabarmengarri bat: ekainaren 30ean (ostirala) kontzertu akustikoa eskainiko du. Alex Ubagok disko berria aurkeztuko du uztailaren 7an (ostirala).

 

Bertako artistak

Artista ospetsuez gain, Herrialdeen Jaialdiak zenbait talde gasteiztarren emanaldiak programatu ditu Gasteizko Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin. Besteak beste, El Malick Reggaer Band taldeak ekainaren 17an eta uztailaren 1ean joko du, eta Código Habana euskal-kubatarrek, ekainaren 23an. Bertako zenbait dantza taldek ere hartuko dute parte: Gisela, Triskari d Taldea, Indarra, eta Dame Swing.

Herrialdeen Jaialdiak badu osagai sozialik ere, bertako taldeek zenbait ekimenetan hartuko baitute esku, Gasteizko Udaleko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailarekiko lankidetzan. Esate baterako, “Errumaniar Kultura-Cultura Romaneasca” elkarteak dantza-erakustaldia egingo du ekainaren 24an, eta hurrengo egunean, Ukraina-Euskadi elkarte sozio-kulturalak. Uztailaren 1ean, berriz, “Mujeres en la diversidad” elkartea aurkeztuko da.

Herrialdeen Jaialdiak bertako GKEen esku jartzen duen stand solidarioan Oxfam Intermón, Mugarik gabeko Musikariak eta Bide Bidean izango dira.

Bestetik, Herrialdeen Jaialdiak iraunkortasuna kontuan izango du, birziklatzeko gune gehiago jarriko baitira, kontsumo txikiko argiak erabiliko, eta bertako enpresa, hornitzaile eta saltokien laguntza izango.

Share