Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  26 ekaina 2017 17:00

Prentsaurrekoa. Andre Maria Zuriaren jaietan Iradier Arenan egingo diren jarduerak aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Asteartea, ekainak 27

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————–

CEE RAEP erakundearen 25. urteurrena dela-eta, erakunde eta enpresei sariak banatzea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; Gizarte Zerbitzuen diputatu Marian Olabarrieta; eta Enpleguaren Gizarte Politiken kontseilari Beatriz Artolazabal

Eguna. Asteartea, ekainak 27

Ordua. 19:30

Tokia. Goiuri jauregia, Martin de Salinas aretoa

 

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:50

 

 

 

 

 

 

 

Zuzenak Fundazioak ibilgailua jaso du Solidaridad Carrefour Fundazioaren eskutik, haien kirol beharretarako. Ekitaldia CAFA “Almudena Cid” zentroan egin dute eta han izan dira Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto eta Iratxe Lopez de Aberasturi eta Alfredo Iturritxa zinegotziak.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:03

 

 

 

 

 

 

Gasteizko alkate Gorka Urtaran eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Iñaki Arriola izan dira, gaur goizean, Udalsarea 21, Jasangarritasunerako Udalerrian Euskal Sarearen batzorde betearazleak Europa biltzar-jauregian egin duen 12. bileraren irekiera-ekitaldiko buru. Euskal udalerri eta diputazioen eta Eusko Jaurlaritzaren beraren berrogeita hamar ordezkari inguru bildu dira bertan.

Bi ziren hitzordu horren helburuak. Batetik, Iraunkortasunaren aldeko Euskal Adierazpenarekin bat egin dezatela proposatzea kideei. Izan ere, Europako herri eta hiriak iraunkortasun lokalaren ikuspegitik eraldatzeko hamabost jarraibide biltzen dira bertan. Bigarrena, erosketa eta kontratazio publiko arduratsua eta iraunkorra ahalbidetzea.

Lehen alderdiari dagokionez, alkateak gogora ekarri du 2016an atxiki zitzaiola Gasteiz Euskal Adierazpenari, eta iraunkortasunaren hiru arlotan eragin duela horrek. “Udal honek argi dauka zer-nolako garrantzia duen ingurumen-iraunkortasunean irizpide sozial eta ekonomikoak txertatzeak”, nabarmendu du. “2020 urtea dugu helmuga, hori gogoan dihardugu, baina plan estrategiko bat behar dugu bitarteko, helburuak betetzeko aukera emango duena, baita erakundeen arteko lankidetza bideratzeko ere”, gehitu du Gorka Urtaranek.

Udal kontratazioari dagokionez, berriki onetsi du Gasteizko Udalak Erosketa eta kontratazio gizartearekiko arduratsua eta iraunkorra egiteko plana, 2015ean onartu zen kontratazio gizartearekiko arduratsua eta iraunkorra egiteko jarraibidearen ondotik sortua. Udal-kontratazioan gizarteratzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, bidezko merkataritza eta ingurumenarekiko errespetua bultzatuko duten jardunbideak ezartzea da horren bitartez lortu nahi dena.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:53

 

Gaur, ekainak 26, hasi dira Gasteizko Udalak programatutako oporraldiko programak, modu mailakatuan. Guztira, 3 urtetik 17ra bitarteko 2399 pertsonentzako lekua eskaintzen dute, eta aisialdi- eta entretenimendu-eskaintza zabala, Gasteizko familientzat.

11 programatan banatuta, 66 jarduera desberdin dira guztira:

  • Jolas txokoak: 9 jarduera, 380 leku (jantoki-zerbitzuarekin)
  • Udako ludotekak: 22 jarduera, 435 leku
  • Musika-udalekuak: 8 jarduera, 480 leku
  • Udaleku irekiak: 5 jarduera, 310 leku
  • Ingurumen-udalekuak: 3 jarduera, 120 leku
  • Green Summer Camp: 4 jarduera, 100 leku
  • Abentura-udalekuak: 2 jarduera, 90 leku
  • Udako txokokluba: 6 jarduera, 150 leku
  • Jarduera nautikoen campusa: 4 jarduera, 184 leku
  • Kanpamentua hondartzan: 2 jarduera, 100 leku
  • Udaband! udako musika-campusa: jarduera 1, 50 leku

 

Zerbitzu hauek parte hartu dute programa horiek diseinatu eta antolatzen: Kirol Zerbitzuak, Gizarte Etxeen Zerbitzuak, Gazteria Zerbitzuak, Euskara Zerbitzuak, Folklore Akademiak, Luis Aranburu Musika Eskolak eta IGIk —Atariaren bitartez—, Hezkuntza Sailak koordinaturik.

Gasteizko Udalak —dibertsitate funtzionala eta familia-arrisku bereziko egoerak aintzat harturik— 241 leku erreserbatu ditu, eskaintzaren barruan, hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonentzat, baita premia-egoeran eta genero-indarkeriaren menpean dauden haurrentzat ere.

 

Udaband

Guztien artetik, nabarmendu beharrekoa da Udaband musika-campusa, zeinek 11 urtetik 20ra bitarteko gazteek musika-ikasketak eta garapen pertsonala osatzea baitu helburu, giro ludiko batean.

Pedagogia eta aisialdia testuinguru berean batzen dituen jarduera monitore espezializatuen laguntzarekin egiten da, haiek arduratzen baitira ikasleak aisialdian dinamizatu eta gidatzeaz. Irakasle espezializatuek, bestetik, ikasturtean zehar lantzerik ez duten alderdiei erreparatzen diete.

 

Jardueren egutegia eransten da.

Beste datu adierazgarri batzuk:

  • Leku-kopurua, guztira: 2399
  • Hasierako eskatzaileak: 4425
  • Aurkeztutako eskabideak: 13.260
  • Esleitu diren lekuak: 2319 (bete ez diren lekuak, azken orduan uko egindakoak dira, batez ere)
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:58
  • Tasa eta prezio publiko gehienak KPIren arabera eguneratzea aurreikusten da
  • Orobat planteatzen du gobernu-taldeak autobus-geltokiko parkinga doakoa izan dadila gauez

Hurrengo urterako ordenantza fiskalen proiektua onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak. Dokumentu horretan, zergak izoztu eta tasa eta prezio publiko gehienak KPIaren aurreikuspena oinarritzat harturik eguneratzearen alde egiten da. Berrikuntzarik ere badakar Urtaranen gobernuak onetsitako ordenantza fiskalen proiektuak: hobaria birgaikuntza iraunkorreko obrentzat, doakotasuna areagotzea haur-eskoletan, familia ugarientzako hobari berriak, gizarte-zerbitzuen prezio publikoen berrantolaketa, zerbitzu berrien tarifak —hala nola autobus-geltokiko bizikleta-aparkaleku estaliarenak—, eta azpiegitura horretan bertan dagoen lurpeko aparkalekua gaueko ordutegian doako izatea.

“Oreka eta koherentzia dira proiektu fiskal honen ezaugarri nagusiak. Oreka: izan ere, gure zergen egiturak —bereziki katastro-balio berrien ondorioz— izan dituen aldaketen ondoren, 2018 egonkortasun-urtea izan dadila nahi dugu, zerga nagusien bilakaerari dagokionez. Eta orobat hitz egiten dugu koherentziaz, Gasteizko Udalak diru-sarrera eta gastu arrunten arteko aldea dela eta bizi duen arazo estrukturala ezin baitugu ahaztu; izan ere, arduraz jokatzera behartzen gaitu horrek, zerbitzuaren kostua konpentsatzen ez duten tasa eta prezioen bilakaerari dagokionez”, adierazi du Ogasuneko zinegotzi Itziar Gonzalok.

Udalaren diru-sarreren iturri nagusia diren zergak izozteak berekin ekarriko du Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren, Ibilgailu Motordunen gaineko Zergaren, Eraikuntza Zergaren eta Gainbalioaren Zergaren tarifak ez aldatzea. Gainera, birgaikuntza iraunkorraren eta energia garbien alorrean hainbat hobari berri ezarriko dira.

Zentzu horretan, hobari bat ezartzen da OHZn, energia berriztagarriak baliatzen dituzten sistemak jartzen direnerako. Gaur egun, eguzki-energia baliatzen duten sistemen instalazioei bakarrik murrizten zaie zerga. Urtaranen gobernuaren proposamenarekin, beste sistema batzuetara zabaltzen da hobari hori, hala nola biomasa-galdara erabiltzen duen berokuntzara. Beste hobari berri bat Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan ezarriko da, auzoak modu integralean eraberritzeko proiektuen kuota murrizteko, energia berriztagarrien sistemak sartzeko aukera ematen dutelarik, Koroatzearen auzoan egiteko asmoa dagoen bezala. Proiektu horiek era berean geratuko dira tasa ordaintzetik salbuetsita hirigintza-lizentzia eskatzen delarik.

Tasak eguneratzea

Tasei dagokienez, KPIren aurreikuspena (% 2) oinarritzat harturik eguneratuko dira, oro har. Hala gertatuko da ur-zerbitzuarekin, TAOrekin, pasabideekin eta gizarte-, kultur- edo biltzar-ekipamenduekin, besteak beste. Etxebizitzen zabor-tasaren kasuan, 5 eta 10 euro arteko igoera aurreikusten da, higiezinaren azaleraren arabera, tarifa-politika zerbitzuaren kostura egokitzeko ildoari jarraituz. Gaur egun, kostuen % 55 estaltzen da tasa horren bitartez.

Bestalde, hainbat aldaketa aurreikusten dira, hala nola Salburuko Hezeguneak Interpretatzeko Zentroko espazioak erabiltzeagatik ordaindu beharko diren tarifa berriak, baita Europa biltzar-jauregiko terrazari dagozkionak ere. Orain arte bi espazio horiek ez zuten tasa propiorik.

Prezio publikoak

Prezio publikoei gagozkielarik, ia guztiak 2018ko bizi-kostuaren % 2ko igoeraren aurreikuspena oinarritzat harturik eguneratuko dira. Zabalganeko gizarte-etxe berria funtzionatzen hastetik eta ekipamendu-sarea handitzetik sortzen diren kostuen igoerak kirol-instalazioen prezioak berrikusteko proposamena dakarte berekin. Urteko abonamendurik garestienaren kasuan, 8,65 euroko igoera ekarriko du. Era berean, udal zentroetan jarduera eta ikastaroak egiteagatik ordaindu beharreko tarifen zenbatekoa % 10 igotzea proposatzen da, udal zerbitzuak finantzatzeko premiaren inguruan egindako txosten tekniko-ekonomikoak aintzat harturik; izan ere, poliki-poliki prestazioen kostua tasa eta prezio publikoetatik lortzen diren diru-sarrerekin estaltzea gomendatzen da horietan.

Aldaketarik egingo den beste prezio publiko batzuk Udalaren haur eskolenak izango dira; izan ere, ahultasun-egoeran dauden familientzat doan izango dira 2018an, bi urteko haurrak bertara bidaltzen dituztelarik. Orobat proposatzen da ordutegi-muga kentzea, doakotasuna aplikatzeko orduan. Luis Aranburu Musika Eskolak hobari berriak aurreikusten ditu familia ugarientzat.

Autobus-geltokiari dagozkion tarifetan ere izango dira bi aldaketa. Alde batetik, bizikleten aparkaleku estalia arautuko duten prezio publikoak ezarriko dira. Bestetik, berriz, doan izango da ibilgailuentzako lurpeko aparkalekua gaueko ordutegian.

Gizarte Politiken Sailaren menpeko zentro eta zerbitzuen prestazioak berrantolatu egingo dira, Gizarte Zerbitzuen Zorroari buruzko Dekretua indarrean jartzearen ondorioz. Bateratu egingo dira tarifak aplikatzeko irizpideak, eta horiek Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zerbitzuenekin harmonizatzeko ildoa ezarriko da. Orobat kenduko dira dagoeneko Udalaren titularitateko ez diren zerbitzuen tarifak, eta kudeaketa-arauak eguneratuko.

Tokiko Gobernu Batzarrak ordenantza fiskalen proiektua onestearekin, hori izapidetzeko egutegiari hasiera emango zaio. Hurrengo pausua, proposamen fiskal hori Ogasun Batzordean aurkeztea izango da. 2018ko zerga, tasa eta prezio publikoen inguruko eztabaida aurreratzeak aukera emango du gai honek aurrekontuen inguruko eztabaidarekin bat egin dezala saihesteko. Hartara, Udalak hurrengo urtean izan dituen diru-sarreren berri edukirik ekin ahal izango zaio hurrena eztabaida horri.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:52

 

 

 

 

 

 

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek eta Eroskiko Erakunde Harremanetarako zuzendari Jose Antonio Yelak  gaur sinatutako hitzarmena tarteko, astelehenetik aurrera hiriko beste 24 establezimendutan ere erabili ahalko da elikagaietarako txartela. Horietako 7 tokiko merkatariek kudeatutako establezimenduak dira.

Oinarrizko mantenurako prestakuntzak elikadura eta higienerako oinarrizko produktuak  txartel bidez erosteko aukera ematen du. Orain arte, Gasteizko 9 establezimendutan balia zitekeen, guztiak Simply kateakoak.

Udalari inongo gasturik ekarriko ez dion hitzarmen honen ondorioz,  33 establezimendutara zabaldu da sarea ,” erosketak egiteko erraztasun handiagoa ematen diegu erabiltzaileei eta aurrera egiten dugu  prestazioaren normalizazioan” azaldu du Peio López de Munainek.

Elikagaietarako txartela aurreko legegintzaldian abiarazi zen, eta Herritarren Udal Txartela zuen euskarri. Onuradunek eros zitzaketen produktuen zerrenda zehatza izaten zuten. Gobernu berria sartzean, baztertu egin zen zerrenda hori, eta “produktu familiak” zituen zerrendarekin ordeztu. Honen bidez, produktu bakoitzeko 4 unitate eros daitezke gehienez.

Herritarren Udal Txartela ere ordeztu egin zen, erabiltzaileak nabarmendu eta estigmatizatu egiten zituen eta. Horren ordez Kutxabankeko txartel ez-finantziarioa baliatu zen. Orain Eroski ere atxikitzean, zabaldu egin da sarea. Merkataritza Mahaiaren baitan, informazio saioak egin ziren tokiko establezimenduekin  2016ko lehen hiruhilekoan, eta Eroski izan da sistema horretan parte hartzeko interesa erakutsi zuen entitate bakarra.

Hitzarmen berria martxan jartzean, Gasteiz On elkarteak ere bere parte-hartzea baloratzeko interesa erakutsi du “eta aukera hori jorratuko dugu” adierazi du Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotziak.

Maiatzean, 284 familia baliatu ziren oinarrizko mantenurako prestazioaz. 2017an hasi zenetik, 347 familia baliatu dira batez beste hilero, eta gastua 307 eurokoa izan da, batez beste, hilean.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:11

Sail bakoitzean bideragarritasun prozesua pasatzen dutenak bakarrik bozkatuko dira azkenean.

Isabel Martínezek zuzentzen duen Partaidetza eta Gizarte Etxeen Sailak amaitutzat eman du “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” aurrekontu parte-hartzaileen bigarren prozesuaren lehenengo fasea, eta herritarren proiektuak aurkezteko epea itxi egin da. Aurten herritarren proiektu horiek 174 izan dira.

Horietako 58, herritarren 35 taldek, elkartek eta entitate pribatuk egin dituzte.

Era partikularrean aurkeztutako 117 proposamenak 84 pertsonek egin dituzte, horietako batzuk proposamen bat baino gehiago aurkeztu baitute. 36, emakumeek eginda, eta 48, gizonezkoek.

Eskabideak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 30ean hasi zen eta ekainaren 23an bukatu zen.

Baina prozesua ez da hemen amaitzen: orain proposamenak dagozkien sailetara bidaliko dira, azkenean bozkatuko diren proiektuen bideragarritasuna frogatu dezaten. Irizpide hauek bete beharko dituzte proposamenek: interes orokorrari begiratzea, udal eskumenekoa izatea, aurreikusitako aurrekontua ez gainditzea  eta gauzatzeko modukoa izatea.

Irailean, Udalak proiektu bideragarriak ezagutaraziko lituzke, web-orrian, hedabideetan, sare sozialetan eta erakusketen bidez, eta proposamena egin dutenek jendaurrean aurkezteko aukera ere izango dute.

Azkenik, bozketa egingo da, irailaren 29tik urriaren 22ra arte; gasteiztar orok gehien konbentzitu dituzten hiru proiektuak bozkatu ahalko dituzte, udalaren web-orrian zein herritarrei laguntzeko bulegoetan.

 

PROPOSAMEN MOTA

Bide publikoa

Kaleak, hiri-altzariak, argiteria, konpontzea,

garbitzea, etab.                                                                                               32

 

Trafikoa, aparkalekuak, bizikletak                                                 28

 

Parkeak, haurrentzako edo adinekoentzako jolas guneak,

iturriak, urmaelak,                           32

 

 

Kirol-instalazioak                                                                             8

 

 

Kultura-sormena, ondarea,                                                                                   17

 

Gizartea, hezkuntza eta elkarbizitza                                                          18

 

Ingurumena, iraunkortasuna, ekologia, animaliak                                  14

 

Azpiegiturak                                                                                                            7

 

Teknologiak                                                                                     3

 

Bestelakoak                                                                          10

 

Antzekoak edo errepikatuak                                                                                             5

            Guztira                                                                                              174

           

Egunez egun banatuta, proiektuak aurkezteko epearen barruan:

 

EGUNA Proiektuak Pilatua  
30 1 1 MAIATZA
1 0 1 EKAINA
2 3 4
3 1 5
4 0 5
5 1 6
6 5 11
7 1 12
8 3 15
9 1 16
10 0 16
11 1 17
12 3 20
13 1 21
14 3 24
15 14 38
16 10 48
17 11 59
18 1 60
19 1 61
20 14 75
21 11 86
22 12 98
23 26 124
24 50 174

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:58

Duela hilabete ireki ziren Gamarra eta Mendizorrotzeko kirol-esparruak, eta azken urteotako errekorra markatu dute dagoeneko, 133.000 eta 72.000 erabiltzailerekin, hurrenez hurren.

205.912 lagunek erabili dituzte udako igerilekuak, duela hilabete zabaldu zirenez geroztik. Horietatik, 133.348 lagunek Mendizorrotzeko kirol-esparrua erabili dute, eta beste 72.564 lagunek, berriz, Gamarrakoa. Hartara, azken urteotako errekorra gainditu da. Azken hilabeteko tenperatura altuek izan dute zerikusirik horretan, ezbairik gabe. Asteburuetan bertaratu da jende gehien.

Joan den urtean 143.133 pertsona ziren garai honetarako igerilekuak erabiliak zituztenak; 103.000 pertsona pasatxo Mendizorrotzan, eta 40.000 baino gutxixeago Gamarran.  2015ekoen antzekoak dira zifrak. Orduan, izan ere, 201.360 gasteiztarrek erabili zituzten igerilekuak lehenengo hilabetean; 131.000 inguruk Mendizorrotzekoa eta 72.000 inguruk Gamarrakoa.

Gasteizko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantók datuen balorazio positiboa egin du, eta, horrekin batera, kirol-instalazio bikain horiek erabiltzen jarraitzera animatu ditu herritarrak.

Mendizorrotzan, ekainaren 21a izan zen egunik jendetsuena, 11.217 erabiltzailerekin —batez besteko tenperaturarik altuena izan zen egun horretan, 25,6 gradukoa, eta maximoa, berriz, 35,2koa izan zen—. Igandean, hilak 18, eta astelehenean, hilak 19, 9957 eta 9670 erabiltzaile izan ziren, hurrenez hurren. Igande hori izan zen, hain zuzen ere, hileko egunik beroena, 35,4 gradurekin.

Gamarran, ekainaren 18a izan zen egunik jendetsuena, 8975 sarrerarekin; ondoren, berriz, hilaren 14a, asteazkena, 7775 erabiltzailerekin.

 

Abonamenduen datuak

Gainera, nabarmendu beharra dago gora egin zutela Gamarrako abonamenduek maiatzean. Hala ere, ez da ekainekoen kaltetan izan.

 

GAMARRAKO PASEAK

 

 

MAIATZA

 

 

EKAINA

KOPURUA EUROAK KOPURUA EUROAK
 

2015

 

 

561

 

 

13.039,30 €

 

 

3.465

 

82.958,40 €

 

2016

 

 

593

 

 

13.837,30 €

 

 

2.799

 

66.880,80 €

 

2017

 

 

1.153

 

 

26.931,50 €

 

 

2.836 *

 

68.100,30 €.

 

Cantók azaldu duenez, abonamenduei eta erabilerei buruzko datuek argi erakusten dute igerilekuak maiatza bukaeran irekitzeko proposamena egokia dela, eta horren alde egiten jarraituko dute.

Share