Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  5 ekaina 2017 17:05

 

Gasteizko Emakumeen Lasterketa hamargarren ediziora iritsi da. Urtero bezala, 6.000 emakume inguruk hartuko dute parte, berdintasuna eskatzeko eta bularreko minbiziaren eta genero-indarkeriaren kontra borrokatzeko.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Cantok; Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Igone Martínez de Lunak; Arabako AECCren lehendakari Patxi Ormazabalek, Asamma Vitoria elkartearen ordezkari Txus Aguirrezabal eta Emakumeen Lasterketaren lehendakari Martín Fiz atletak aurkeztu dute prentsaurrekoan.

Ekainaren 11ko 11:00etan irtengo da lasterketa Mendizabaletik, eta bost kilometro egin ondoren leku berean bukatuko da. Ostiralean, goizeko 11:00etatik aurrera, Emakumearen Feria irekiko da Iradier Arenan.

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Helduen hezkuntzako ikastetxeen ikasturtearen amaiera.

Parte hartzaileak. Gorka Urtaran alkatea, Blanca Guerrero Arabako Hezkuntza Ordezkaria, Begoña Ayarzagüena EPA Paulo Freireko zuzendaria eta Leire Vidal EPA Sestaoko zuzendaria.

Eguna. Asteartea, ekainak 6

Ordua. 11:00

Tokia. Europa Biltzar Jauregia

—————————-

Rueda de prensa. IV Degusta

2017ko Estatuko Erremonte Profesionalaren Zirkuituko kanporaketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Arabako Pilota Federazioko presidenteorde Raúl Angulo; ASPANAFOAko presidente Maite Fonseca; El Corte Ingleseko komunikazio arduradun Carmelo Lezana; eta Fundación Remonteko zuzendari-gerente Jaime Aguirre

Eguna. Asteartea, ekainak 6

Ordua. 11:30

Tokia. El Corte Inglés (Bake kalea, 2)

————————————-

Prentsaurrekoa. IV. Degustación de Productos para la Esperanza dastaketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Gizarte Gaien diputatu Marian Olabarrieta; alkateorde eta Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munain; eta Udapa kooperatibako gerente alboko Peio Ruiz de Infante

Eguna. Asteartea, ekainak 6

Ordua. 11:45

Tokia. Arabako Foru Aldundia

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:42

 

 

 

 

 

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Arabako Lurralde Etxeen Federazioaren lehendakari eta lehendakariorde Mónica Calvo eta Manuel López Doamo hartu ditu. Izan ere, zuzendaritza-batzorde berria izendatu du 1985ean osatutako entitate horrek, eta lehengo aldiz emakume bat da lehendakaria.

Arabako Lurralde Etxeen Federazioak Gasteiz eta Laudioko 12 lurralde etxe barne hartzen ditu; Andaluziako eta Galiziako etxeek dute bazkide gehien.

Share