Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  15 ekaina 2017 17:00

2017ko Andre Maria Zuriaren Jaietako Txupinazoa jaurtitzeko arduradun Eva García Saenz de Urturi aurkeztea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Eva García Saenz de Urturi, El silencio de la ciudad blanca eta Los ritos del agua eleberrien egile

Eguna. Ostirala, ekainak 16

Ordua. 10:00

Tokia. San Migel elizako balkoia

—————————–

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, ekainak 16

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:11

2015eko ekitaldiko datuetan oinarrituz IGIk egin duen azterlan baten arabera, urteko kontsumoa 18 milioi eurokoa da

Gasteizko Udalak aurrerapausoak ematen jarraitzen du klima aldaketaren kontra duela hamarkada bat baino gehiago abiarazi zuen estrategian, CO2 emisioak murrizteko eta karbonoari dagokionez hiri neutroa bihurtzeko. Zalantzarik gabe, energia-eraginkortasuna da hori lortzeko funtsezko bideetako bat. Horrekin lotuta, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak diagnostiko bat landu du 2016ko abendutik 2017ko ekainera bitartean, Energiaren Udal Agentziak koordinaturik eta udal sailen lankidetzarekin. Lehen txosten horretan Udalaren kontsumo eta kostu globalak aztertu dira, eta hausnarketa prozesu zabalago baten abiapuntua izango da, Udalaren energia eredua eraldatzeko xedez. Diagnostikoaren arabera, energiaren gastua 17.984.137,11 euro izan zen 2015ean, argiteria publikoa (3,8 milioi), eraikinak (10,2 miloi) eta garraio publikoa eta berdegune eta lorategien mantentzea (3,8 milioi) batuta. “Datu horrek erakusten digu oraindik lan handia egin beharko dugula etorkizunerako ingurumen erronkak betetzeko. Gainera, kontsumo horiek pisu izugarria dute udal aurrekontuan”, azaldu du IGIko lehendakari eta Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak.

Estrategia hori gidatu eta datu horiek hobetze aldera, Udalak egokitzat jo du barne gogoeta-prozesuari ekitea, “energia eredua aldatzeko, aurrezpena, eraginkortasuna eta energia berriztagarriak kontuan hartuz. IGItik uste dugu oso garrantzitsua dela energiari buruzko balioen aldaketa sustatzea udal langileen eta herritarren artean. Horretarako, ahalegin pedagogiko handia egin behar dugu”, adierazi du Iñaki Prusillak. Hasteko, sail eta zerbitzuen arteko lan-taldea osatuko da, energia-eraginkortasuna eta aurrezpena handitzea ahalbidetzen duten estrategia zehatzak garatzearren. Besteak beste, eraikinak monitorizatzea, azpiegituretan kontratatutako potentzia berraztertzea, edo udal aurrekontuak lantzerakoan energia irizpideak kontuan hartzea aurreikusi da.

Taldeak ikuspegi integral batetik aztertuko du energia hornikuntzari buruzko informazioa, energia-kontsumo eta kostuen jarraipena eta ebaluazioa egingo ditu, edo energia hobekuntzarako inbertsioak proposatuko (0 kontsumoko polizak, kontsumoak gutxitzeko ohiturak,  energia erreaktiboa, potentzien berrazterketa…). Orobat, energia-eraginkortasuneko irizpideak ezarri beharko ditu, Udalean eraberritzeko proiektuak eta lan berriak egiterakoan aintzat hartuko direnak.

2015eko  ekitaldiko datuak oinarritzat hartuz 2016ko abendutik 2017ko ekainera bitartean egindako lanari esker, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak kontsumoei buruzko adierazleak eta informazio objektiboa ditu orain. Horrek aukera emango du lehentasun-hurrenkera bat ezartzeko, aurrezteko ahalmen handiena eta inbertsio txikiena behar duten ekintzak hautatzearren. Lortzen den aurrezpenaren kontura xede hori duten inbertsio gehiago egiten jarraitzea da helburua.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:19

 

 

 

 

 

 

 

Ramiro González diputatu nagusiak eta Gorka Urtaran alkateak gaur goizean izenpetu dute hitzarmena, zeinaren bidez 2.500.000 euro sartuko diren udalaren kutxetan.

Ramiro González Arabako diputatu nagusiak eta Gorka Urtaran Gasteizko alkateak gaur goizean izenpetu dute Arabako Lurralde Historikoaren ikusgaitasuna Gasteizen handitzen lagunduko duten hainbat inbertsio finantzatzeko hitzarmena. Era horretan, Arabako Foru Aldundiak bi milioi euro eta erdiko ekarpena egingo du udalaren kutxetara, udalak berak bultza ditzan lurraldean eragina duten udal azpiegiturak eta inbertsioak.

“Aldundian uste dugu beharrezkoa dela ahalegina egitea hiriburutik kanpoko arabarrek Gasteizekin identifikazio handiagoa izateko, distantziak laburtzeko eta lurraldearen garapena hirian bertan bilatzeko”, adierazi du diputatu nagusiak. “Horrez gainera, badakigu udalak Araba osoarentzat oso interesgarriak eta, batzuetan, beharrezkoak diren zerbitzuak ematen dituela eta horrengatik lan egin nahi dugu prestazio horiek bultzatzeko eta ahalik eta biztanle gehienengana helarazteko”.

Horrela, hitzarmenak balio izango du Gasteiztik kanpoan bizi diren arabarrak ere ohiko erabiltzaile dituzten kultura, kirol eta aisia zerbitzu publikoak berresteko, baina, baita ere, arabar guztien zerbitzura dauden eta udalak bere aurrekontuaren barruan jaso ohi dituen hezkuntza, osasun eta garraio azpiegiturak.

 

 

 

 

 

 

Hala ere, gastu horiek finantzatzeko lankidetza ez da hitzarmenaren helburu bakarra, orobat bideratzen baita Arabako hiriburuan lurralde historikoaren agergarri izango diren zenbait azpiegitura bultzatzera, hala nola Bost Enparantza, Emakumeen Etxea edo Gasteiz Antzokia, besteak beste.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak esker ona agertu du Aldundiak emandako laguntzarengatik. “Erakundeen arteko lankidetzak, dagoeneko bikaina izanik, beste urrats bat emango du eta garrantzizko proiektuen baterako finantzaketan gauzatuko da. Horiek ahalbideratuko dute hiri hau hobetzea eta ongizate eta bizitza kalitate handiagoa eskaintzea, bertan bizi diren pertsonei nahiz lurraldeko beste herrietatik etortzen direnei, osasun, hezkuntza, ekonomia edo aisia arrazoiengatik”, adierazi du.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:41

Dibertikale 2017

Uztailaren 3tik 18ra arte 12 ikuskizunez gozatu ahalko dute haurrek eta familiek

Uztailaren 3tik 18ra arte, haurrek eta familiek kale animazioko 12 ikuskizunez gozatu ahalko dute Dibertikaleren XVI. edizioaren barruan, gizarte etxeen inguruko kale eta plazetan.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok aurkeztu du programa prentsaurrekoan. Haren hitzetan, helburua da “ haurrek eta, oro har, familiek kale-animazioko askotariko ikuskizunez gozatzea, eta bide batez entretenimendu, dibertsio eta partaidetza giroa sortzea uda garaia aprobetxatuz”.

Saio guztiak 19:30ean hasiko dira. Kalea girotzeko 12 ikuskizun eskainiko dira: zirkua, malabareak, umorea, pailazoak, akrobaziak eta dantza bertikala. Horietako bi gaztelaniaz izango dira, bat euskaraz, bat euskaraz eta ingelesez, eta zortzi hitzik gabeak.

Konpainietako bat Gasteizkoa da, beste sei Euskadiko beste leku batzuetakoak, eta gainerako bostak Burgos (2), Bartzelona, Santander eta Sevillatik etorriko dira.

Iazko edizioan ia 4.500 pertsonak hartu zuten parte programatutako ikuskizunetan, aurreko urtean baino mila gehiagok. Gorantz goaz, eta edizio honetan publiko fidelaren itxaropenak betetzea espero dugu”, amaitu du Cantok.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:05

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa panelista izango da turismo-helmuga iraunkorretako gobernantza eta antolakuntza berrikuntzari buruzko mahai-inguruan

Gasteizko Udalak Turismo Helmugen Iraunkortasunari eta Lehiakortasunari buruzko Nazioarteko Konferentzian hartuko du parte; gaur eta bihar, hainbat herrialde eta antolakundetako 40 aditu bilduko dira Aronan (Kanariar irlak).

Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa panelista izango da turismo-helmuga iraunkorretako gobernantza eta antolakuntza berrikuntzari buruzko eztabaidan;  turismo-helmuga iraunkorraren Biosphere ziurtagiria izateak dakartzan erronkak eta irtenbideak azalduko ditu.

Unescok eta Turismoaren Mundu Erakundeak sustatu dute topaketa, Turismo Iraunkorraren Munduko Urtea dela eta, turismo-helmuga iraunkor gisa hazi nahi duten lekuentzat —Gasteiz, horien artean— bide-orria ezartzeko xedez; izan ere, horien asmoa ingurumena, gizartea, kultura eta ekonomia kontuan hartzen dituzten irizpideak etengabe aplikatzea da.

Ildo estrategiko horietan oinarrituko da mundu osoko turismo-helmugen iraunkortasuna, eta Aronako Adierazpenean jasoko dira, zeina Nazio Batuen Erakundeari helaraziko baitio Turismoaren Mundu Erakundeak urte bukaeran. Orotara sei mahai-inguru egingo dira, gai hauek lantzeko: iraunkortasuna lehiakortasun faktore gisa; turismo helmugen desafioak; promozioa eta marketina; gobernantza eta antolakuntza berrikuntza; tokiko agintarien konpromisoa, eta enpresa kudeaketaren erronka.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:02

 

 

 

 

 

Udal gobernuak Plan Orokorrari buruzko batzorde txostengilearen bidez jasoko ditu politikarien iradokizunak, herritarren parte-hartzerako organoetan argibideak emango ditu, eta sektorekako bilerak egingo ditu profesionalekin eta agente ekonomikoekin

Udalak espazio bat sortu du web-orrian Erdigunerako Masterplanari buruz argibideak eman eta iradokizunak jasotzeko; planak 20 ekintzatik gora biltzen ditu, Gasteizko erdigunean erabiltzen ez diren eraikinak birgaitu, espazio publikoak berpiztu eta merkataritza eta gizarte bizitza biziberritzeko.

Joan den ostiralean, Gorka Urtaran alkateak Erdigunerako Masterplanean jasotako jarduera-ildo nagusiak azaldu zizkien hiriko alderdi estrategiko hori eraldatzen inplikatutako ordezkari politikoen eta gizarte, ekonomia eta merkataritza agenteen aurrean (ehun pertsonatik gora guztira).

Alkateak azaldu zuenez, proiektua oraindik lantzen ari da, eta eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko aukera izango da. Ekimenaren arrakastak guztion konpromisoa behar duelakoan, Udalak hainbat bitarteko erabiliko ditu informazioa eta inplikatutako alderdien partaidetza bideratzeko.

Batetik, www.vitoria-gasteiz.org/masterplana web-orria, zeinean planari buruzko informazioa zabalduko baita, ekintzei buruzko argibideak emanez. Gainera, espazio horretan parte-hartzeko formularioa bat txertatu da, erdigunea biziberritzeko filosofia partekatzen duten ekarpen, proiektu eta ekimen berriak azaldu ahal izateko.

Bestetik, udal gobernuak Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari buruzko batzorde txostengilearen bidez jasoko ditu talde politikoen proposamenak, herritarrei ohiko parte-hartzerako organoetan emango dizkie argibideak, eta sektorekako bilerak egingo ditu profesionalekin eta agente ekonomikoekin, guztien proposamen eta iradokizunak jasotzeko.

Erdigunerako Masterplanaren web-orria (www.vitoria-gasteiz.org/masterplana)

Parte-hartzeko formularioa

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:59

“Janeren ibilaldiak” ekintzak hiriguneak dituen irisgarritasun arazoez eta horien irtenbideez sentsibilizatu nahi ditu herritarrak

Ibilaldia 11:00etan abiatuko da Katedral Berritik (Prado kalea)

Larunbatean elkarteen eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen eskutik hiriaren erdialdeko hainbat lekutatik ibiltzeko gonbita egin du Udalak, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak antolatzen duen “Janeren ibilaldiak” ekintzaren bidez. Arabako Gorrak, Eginaren Eginez, ATECE, ASPACE, Har Eman, AEMAR, ONCE, Itxaropena, Talur eta Begisare elkarteek parte hartuko dute.

“Herritarrak irisgarritasun arazoez sentsibilizatzea da helburua, dibertsitate funtzionala duten pertsonen larruan jarriz, eta pertsona guztiek eskubide eta aukera berak izango dituzten hiri baterantz aurrerapausoak ematea. Ibilaldiaren helburu bakarra ez da kritika, baizik eta elkarrekin une atsegina igarotzea hiriko kale ederrenetako batzuetatik paseatzen”, nabarmendu du Bizikidetza eta Aniztasuneko zinegotzi Nerea Melgosak.

Hiriaren erdialdeko zenbait lekutan jarduerak egingo dira zentzumen, adimen eta mugimendu ezintasunekin loturik. “Elkarren menpeko ibilbidea” 11:00etan abiatuko da Katedral Berritik (Prado kalea).

Janeren ibilaldien funtsa hirian zehar ibiltzea da, eta aldi berean begiratzea, hiriak eskaintzen digun errealitatetik ikasten saiatuz, gure inguruan zer dabilen ondo eta zer gaizki begiratuz.

 “Elkarrekin bizitzen ikasi” programari buruzko argibide gehiago

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:42

Bihar, ostirala, hilak 16, Udal Musika Bandak “Aire Zabaleko Musika” zikloaren barruko formatu berria estreinatuko du San Martinen: haurrei bereziki zuzendutako kontzertua, Unai Sáezek dinamizatua.

Bere ibilbidean, Udal Musika Bandak ehunka kontzertu eman ditu hiriko auzoetan, jaietan gehien bat. Jarduera horietan, estilo, garai eta egile ezberdinen musika eskainiz musika ezagutarazteko zeregina eta musika hori hiriko txoko guztietara eta era guztietako publikoarengana eramateko asmoa batzen dira.

Aurten, ordea, Udal Bandak beste urrats bat egin nahi izan du, musika publiko gazteenarengana ere hurbilduz.  Ikasturtean zehar, Bandak Udaleko Hezkuntza Sailak hiriko ikastetxeei begira antolatzen duen “Musika Adierazpena” programan parte hartzen du, eta horren barruan zazpi programa ezberdin jotzen ditu Lehen Hezkuntzako 4. mailatik hasi eta DBH eta DBHOra arteko ikasleentzat, eta Principal antzokiak antolatzen duen “Familientzako musika” zikloan ere jotzen du.

Horrekin lotuta, 2017ko udan familientzako kontzertuak auzoetara ere eramateko aukera ikusi zen, eta San Martinek eta Zabalganak pozik onartu zuten.

Beraz, ostiralean, ekainak 16, estreinatuko da ikuskizuna, 20:00etan, San Martin auzoko Aurelio Vera-Fajardo Margolariaren kalean, eta uztailaren 16an (igandea), berriro eskainiko da, Zabalgana auzoko Bastida kalean, 13:00etan. Bi kontzertuak Gasteizko Udal Musika Bandaren “Aire Zabaleko Musika” zikloaren barruan sartuta daude.

Haurrei bereziki zuzendutako kontzertua izango da, eta Unai Sáezek (“Imaginaciones Nai”) dinamizatuko du. Umeekiko harremana euskaraz izango da, baina Bandak azpimarratu du publiko oro ongietorria izango dela, musikak edozein muga gainditzen baitu, nahikoa baita zuzeneko musikaz gozatzeko gogoa.

Musikari laguntzeko, hainbat elementu baliatuko dira saio atsegina eta dibertigarria osatzeko: filmetako animaliak, irudizko musika tresnak, marrazki bizidunetako pertsonaiak, trenak, malabareak, dantzak, etab.

Familiarentzako Kontzertua

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   08:45

Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak —Estíbaliz Canto zinegotziak zuzentzen du— eskaintzen dituen ibilbide historiko-artistikoek heziketarako espazio bihurtu dute hiria 12.866 ikasle eta helduen taldeentzat.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol Arloko arduradunaren hitzetan, “Gasteiz Hiri Hezitzailea izateak, besteak beste,  hezkuntza eskolaz haratago joatea esan nahi du, bai garatzen den denborari, bai espazioari dagokienez”.

Cantok azaldu duenez, Hezkuntza Zerbitzuaren ibilbide historiko-artistikoen programak “horretan laguntzen du, ikasleei zein helduen taldeei ibilbide didaktikoak eskaintzen baitzaizkie hiriko hainbat baliabide eta zerbitzu ezagut ditzaten, besteak beste,  udaletxea, Alde Zaharra, Zabalgunea, San Pedro, Santa Maria katedrala, Udal Artxiboa eta Arabako Lurralde Historikoko Artxiboa; hartara, kultura-ondarea tresna pedagogikoa bihurtzen da, gaitasun sozial eta zibikoa lantzeko”.

2016-2017 ikasturtean, 1.182 helduk eta 80 ikastetxetako 11.682 ikaslek hartu dute parte ibilbideetan. Garai historiko jakin baten ezaugarriak eta gaurko hirian izan duten eragina ezagutzeko aukera ematen dute ibilbideek, eta kultura ondasunei balio sinbolikoa ematen, ondare bihurturik. “Izan ere, ondarea, historia eta kulturarekin batera, ezinbestekoa da nork bere burua, bere taldea eta bizi den mundua ulertzeko, eta gizarte kohesioa eta elkarrekiko begirunea sustatzen ditu”, amaitu du Cantok.

Informazio gehiago: Ibilbide historiko-artistikoak

 

 

Share