Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  23 ekaina 2017 17:00

Alkateak Udalsarea 21aren batzorde exekutiboaren bileran parte hartuko du

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Astelehena, ekainak 26

Ordua. 9:30

Tokia. Europa Biltzar Jauregia, Gasteiz aretoa

—————————–

Ibilgailu bat Zuzenak Fundazioari emateko ekitaldia

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; Zuzenak Fundazioko presidente Julio Roca; eta Carrefour Fundazioko ordezkariak

Eguna. Astelehena, ekainak 26

Ordua. 11:00

Tokia. Centro de Actividad Física Adaptada ‘Almudena Cid’ (Gabriel Celaya Kalea, 15)

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   16:55

Lore eskaintza Santa Isabelgo hilerrian fusilatu zituztenen gogoan

Udalak lore eskaintza egingo du Santa Isabelgo hilerrian fusilatu zituztenen gogoan, Lauaxeta hil zutela 80. urteurrena betetzen dela eta.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Batzar Nagusietako presidente Pedro Elosegi; diputatu nagusiorde Pilar Garcia de Salazar; udalbatzako partaideak; eta gizarte kolektiboak

Eguna. Igandea, ekainak 25

Ordua. 12:15

Tokia. Lauaxetaren eskulturaren ondoan, Manuel Iradier kalea, 2

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:48

Udal gobernuak dagoeneko kendu ditu Judimendin ETAko presoen alde jarritako kartelak, horrelako egoeretan beti egin ohi duen bezala. Gobernu talde honek ez du ez pankartarik ez terroristak goraipatzeko bestelako elementurik onartzen, eta beti azkar eta eraginkortasunez jokatzen du. Garbitzaileek kendu dituzte pankartak goizean goiz, 15 metroko altueran jarritako bat izan ezik, horretarako garabia behar baitzen. Pankarta hori 3ak aldera kendu da.

“Terroristen argazkiak erakustea onartezina da. Horregatik berehala esku hartu dugu, azkar eta gogor. Ekintza hauek ez dute lekurik Gasteiz bezalako hiri demokratiko batean. Udal gobernuak Javier de Andrés Gobernuaren EAEko ordezkari berriaren formak deitoratzen ditugu, Udalari jakinarazi beharrean komunikabideetara ohar bat bidaltzea erabaki baitu. Udalak ez du inongo dokumenturik jaso. Gainera, ez dugu behar inork eskatzea, beti kentzen baititugu pankartak biktimei babes eta errespetua adieraziz”, azaldu du Udal gobernuak.

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, ekainak 23

  • Alkateorde Itziar Gonzalo San Juan sua pizteko ekitaldian izango da 20:00etan, Ipar Arriagako auzo elkarteak gonbidatuta.
  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto Azkena Rock Festival jaialdian izango da 20:30ean.
  • Alkateorde Peio Lopez de Munain eta Itziar Gonzalo, eta Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estibaliz Canto San Juan jaia dela eta Arriagako San Juan ermitan izango dira 20:45ean hango ekitaldiak ikusteko, San Juan sua piztea, besteak beste.

 

Larunbata, ekainak 24

  • Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa Asociación Histórica Vitoria 2013 elkarteak antolatu duen lore eskaintzan izango da 11:00etan, Santa Isabel hilerrian.
  • Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa Azoka Plazak, Boilurrek eta Uagalurrek antolatu duten esperientzia gune berrian izango dira 11:00etan, Azoka plazan bertan.
  • Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto Azkena Rock Festival jaialdian izango da 20:00etan.

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:30

 

AFANIS elkartearekin eta Frente Polisarioren ordezkaritzarekin egindako hitzarmena onetsi du Gobernu Batzarrak

 Hiriak 16.000 euro erabiliko ditu “Oporrak bakean” programan, Algeriako Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetatik etorritako umeak hartzeko.

 Gasteizek berritu egin du haur sahararrekin duen konpromisoa, Udal gobernuak AFANIS elkartearekin eta Frente Polisarioren ordezkaritzarekin gaur berretsi duen hitzarmenaren bitartez.

Gasteizko udala duela urte batzuetatik hona laguntza eskaintzen ari da Argeliako Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetatik datozen ume sahararrei Arabako familietan harrera egiten dien “Oporrak bakean” izeneko programa aurrera eramateko. “Halako proiektu batek haur sahararrei aukera eskaintzen die errefuxiatuen kanpamenduetan jasaten dituzten bizi-baldintza latzetan etena hartzeko eta beste errealitate ezberdinetan murgil egiteko”, azpimarratu du Jaione Aguirre Garapenean laguntzeko zerbitzuaren zinegotziak.  Udalak 16.000 euro bideratuko ditu programa horretara.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:57

 

 

 

 

 

Gasteizko Udalak hiri-baratze berriak egokituko ditu Lakuabizkarreko lursail batean, auzo horretan hiri-azpiegitura berdea sustatzeko ekimen aitzindaria garatzen ari baita. Estrategia horri eustearren, udal gobernuak lan horiek egiteko kontratazio-dosierra onetsi du gaur goizean, 119.999,12 euroan (BEZa barne) eta gauzatzeko hiru hilabeteko epea emanda esleitzen denetik.

“Gaur egun, Olarizu, Urartea eta Zabalganean ditugu hiri baratzeak eta baratze komunitarioak. Emaitza onak eta herritarren interesa ikusita, Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak Lakuabizkarreko leku hori aukerakoa izan daitekeela uste du. Izan ere, erabili gabeko hainbat lursail daude bertan”, azaldu du Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Iñaki Prusillak.

Aukeratutako lursailak espazio publikok ditu lau aldeetatik. Mendebaldetik, Irati kalea (oinezkoentzako esparrua). Hegoaldetik, Ori kaleari paralelo den parkea. Iparraldetik, Andia Mendiaren kalea. Ekialdetik, Getaria kalea (oinezkoentzako esparrua). Pieza laukizuzena da, 9.300 metro koadro duena.

Erdian 24 x 24ko plaza bat utziko da, komunen eta biltegiaren moduluak jartzeko, bai eta mahaiz eta zuhaitzez hornitutako aisialdi gune bat ere. Bide nagusiaren alboetan sei uraska jarriko dira, horietako bi iturriarekin, sei zuhaitz, eta izpiliku zerrendak, lekuak banatzeko. Lursaila 2,5 metroko altuerako zutoinez itxiko da. Oinezkoentzako bi ate izango dira, Irati zein Ori kaleetatik sartzeko. Komunak, aldagelak eta biltegiak bi modulu prefabrikatutan egokituko dira. Lursailean lurrak batetik bestera mugituko dira, zabortegira eraman beharrik ez izateko. Landare-lurra baratzeetarako baliatuko da, eta zangetatik ateratakoa, erdiko plazarako.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:45

TUVISAk kotxetegien argiztapena hobetuko du, iraunkortasunaren arloan aurrerapausoak eman eta, aldi berean, energia eta dirua aurreztearren. Oraingo luminarien ordez LED teknologia dutenak jarriko dira, modernoagoak, eraginkorragoak eta argitsuagoak baitira. Udalaren garraio-enpresaren Administrazio Kontseiluak erabaki du 20.524 euro (BEZa barne) inbertitzea lan horietan, eta Fit Energy arduratuko da egiteaz. Gauzatzeko epea bost egun besterik ez da izango; luminarien garantia, berriz, bost urtekoa da.

Gaur egun, kotxetegietan 202.257 kilowatt kontsumitzen dira. 107 lanpara aldatu ondoren, 59.849 kW-era murriztuko da gastua. Horrenbestez, urtean 140.000 kW aurreztuko da; instalatutako potentzia ere jaitsiko da. Emisioen murrizketa, halaber, handia izango da: urtean atmosferara 54.800 kilo gutxiago CO2 isuriko da. Ikuspuntu ekonomikotik ere argiaren fakturan nabarmen aurreztuko da. Urtean 17.711 euro aurreztuko da energia-kontsumoan, eta kontratatutako potentzian, 1.946 euro. Urteko mantentzean 1.500 euro aurreztuko dira urtean. Beraz, inbertsioa ekitaldi batean amortizatuko litzateke.

Elikagaien Bankua

Bestetik, Vital Kutxaren eta Euskadiko Kutxaren txanpon-txartel zaharretatik berreskuratu ez den saldo osoa Elikagaien Bankuari dohaintzan eman dio TUVISAk. Erabiltzaileei jakinarazi zitzaienez, txartel horietan zegoen saldoa berreskuratzeko epea amaitu delarik, Kontseiluak dohaintza egitea erabaki zuen.  Zehazki, TUVISAk 1.649,65 euroko txekea eman dio Elikagaien Bankuari. TUVISAko lehendakari Itziar Gonzalok, TUVISAko kudeatzaile Marijo Ajuriaguerrak eta Arabako Elikagaien Bankuko lehendakari  Daniel Fernándezek hartu zuten parte txekea emateko ekitaldian.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:43

Peio López de Munain alkateordeak zuzentzen duen Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak  Sendotu Aldiberean elkartearekiko lankidetza hitzarmena onetsi du gaur, gizartetik baztertuta edo desabantaila egoeran dauden pertsonen gizarte-inklusiorako jarduera bat burutzeko; 20.000 euro emango dira horretarako.

Izan ere, Sailak “Sendotu Aldiberean” programa udaleko gizarte zerbitzuen erabiltzaileentzat onuragarria izaten jarraitzen duela uste du, eta gizarte interesekoa ere badela, haren jardueraren osagarria baita. Horregatik, hitzarmena sinatzea proposatzen da.

Sendotu Aldiberean irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eskatzen duten pertsonengan zein gizartean behar diren aldaketak sustatzeko xedea duena, gizarte esklusio-egoerak gutxitu edo desagerrarazteko.

Programaren bidez, enplegua aurkitzeko gaitasuna, gizarte-inklusioa eta gizonezko eta emakumeen arteko berdintasuna sustatu nahi dituzte. Lan merkatutik baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskua duten pertsonentzako integrazio-aukerak bilatzen saiatzen da, banakako edo taldeko gizarte eta hezkuntza alorreko ikaskuntzaren bidez, pertsonak komunitate-ingurunean garatu eta inklusioa ahalbidetzeko.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:11

Urtaranen gobernuak Laudio plaza eraberritzeari ekingo dio: lorategi itxurako eremua sortuko da, eta orain dagoen kioskoaren ordez adinekoentzako jolas  bio-osasungarriak jarriko; izan ere, kioskoa ez zen ziurra eta ez zen erabiltzen, beraz, auzokoek kentzeko eskatzen zuten. Tokiko Gobernu Batzarrak lanak Balgorza SA enpresari esleitzea erabaki du, 99.786 euroan. Lan horiek egiteko epea bi hilabete da.

Laudio plazako kioskoa kentzea Zure Auzoa Hobetuz programaren barruan sartutako proiektua zen, zeinean Bizigarri eta Zaramagatarrak auzo elkarteek parte hartu eta iradokizunak aurkeztu baitzituzten. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailak prestatutako eraberritzeak orain dagoen kioskoaren ordez lorategi itxurako eremua sortzea eta adinekoentzako jolas  bio-osasungarriak jartzea aurreikusten du. Udalak plazaren erdialdea zolatuko du, aipatutako gailuak jartzeko. Orain dagoen parterrea utzi eta hamabi zuhaitz landatuko dira. Zuhaitzek, batetik, pribatutasuna emango diete jolasen erabiltzaileei, eta bestetik, itzala emango dute eguzkia egiten duenean. Zuhaitzen artean landare herrestariak jarriko dira, ureztapen automatikoz.

Era berean, eserlekuak ipiniko dira, eta argiztapena hobetuko, leku atseginagoa izan dadin. Iturri berria ere jarriko da. Auzokoen eskatutakoari jarraituz, hartuneak dituen armairua ere egokituko da, plazan ekitaldiak antolatu ahal izateko. Zehazki, bost eserleku berri (hiru 9 metroko luzera dutenak, eta bi 5.78 metrokoak) jarriko dira, eta gutxienez hiru farola berri. Azkenik, jolas bio-osasungarri hauek instalatuko dira: arrauna, eskailerak, pedalak, masajea, metroa, eskia eta bielak.

https://blogs.vitoria-gasteiz.org/medios/files/2017/03/DOSSIER-REFORMA-PLAZA-DE-LLODIO.pdf

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:56

Tokiko gobernuak TUVISAk kudeatzen dituen udal aparkalekuak dinamizatu eta merkaturatzeko sustatutako formula berriak onetsi ditu gaur goizean Gasteizko Udalak. Gorka Urtaran alkateak apirilean aurkeztu zuen aparkaleku planarekin bat dator ekimena, azpiegitura horiek errentagarriagoak, modernoagoak eta erakargarriagoak izan daitezen, eta ingurumena gehiago errespetatu dezaten.

Aparkaleku horietako batzuk gutxi erabiltzen dira, eta Tokiko Gobernu Batzarrak tarifa eta erabiltzeko modalitate berriak onetsi ditu joera hori aldatzeko, orain dauden aukerez gain (txandakatzea, alokairua eta erosketa). Zehazki, hileko abonamenduak, eguneko alokairuak  (astelehenetik larunbatera, 8.00etatik 20.30era) eta gauekoak  (astelehenetik larunbatera, 20.30etik 8.00etara) sortu dira, alokairu berriak (motorrak, ibilgailu bereziak, plaza bat baino gehiago), eta tarifa proposamen erakargarriak, talde batzuei deskontuak eskainiz (auzo elkarteak, merkatariak…). Gasteizera bisitan datozenek ere prezio bereziak baliatu ahaldko dituzte, 3, 5, 7, 10, 15 eta 20 eguneko txartelak sortu baitira.

“TUVISAk kudeatzen dituen aparkalekuen erabilera hobetzearren, eta Gorka Urtaran alkateak aurkeztu zuen aparkaleku planaren barruan, udal aparkalekuak merkaturatzeko neurri berriak proposatu ditugu. Aukera malguagoak eta prezio erakargarriak eskaintzea da asmoa, behar ezberdinetara egokitu eta erabilera sustatzearren. Gaur onetsi dugunaren arabera, eguneko eta gaueko abonamenduak eskainiko dira, Gasteizera datozen turistentzako txartelak, saltokiek banatu ahalko dituzten deskontu-txartelak eta beste formula batzuk. Ditugun azpiegituretan okupazio-ratioak hobetzea da helburua”, azaldu du TUVISAko lehendakari Itziar Gonzalok.

PREZIOEN TAULA

MODALITATE BERRIEN LABURPENA

PROPOSAMENA AZALPENA APARKALEKUA ZENBATEKOA
1 EGUNEKO ABONAMENDUA IRADIER 47,00 € hileko
GAUEKO ABONAMENDUA IRADIER 35,00 € hileko
EGUNEKO ABONAMENDUA MOLINUEVO

ZALDIARAN

40,00 € hileko
GAUEKO ABONAMENDUA MOLINUEVO

ZALDIARAN

30,00 € hileko
2 50 DESKONTU-TXARTELEKO MULTZOA ARTIUM 72,25 €
150 DESKONTU-TXARTELEKO MULTZOA ARTIUM 178,50 €
300 DESKONTU-TXARTELEKO MULTZOA ARTIUM 306,00 €
500 DESKONTU-TXARTELEKO MULTZOA ARTIUM 425,00 €
50 DESKONTU-TXARTELEKO MULTZOA IRADIER 70,13 €
150 DESKONTU-TXARTELEKO MULTZOA IRADIER 173,25 €
300 DESKONTU-TXARTELEKO MULTZOA IRADIER 297,00 €
500 DESKONTU-TXARTELEKO MULTZOA IRADIER 412,50 €
50 DESKONTU-TXARTELEKO MULTZOA SANTA BARBARA 116,88 €
150 DESKONTU-TXARTELEKO MULTZOA SANTA BARBARA 288,75 €
300 DESKONTU-TXARTELEKO MULTZOA SANTA BARBARA 495,00 €
500 DESKONTU-TXARTELEKO MULTZOA SANTA BARBARA 687,50 €
3 BIDAIARI/TURISTA ABONAMENDUA, 3 EGUN ARTIUM

IRADIER

28,00 €
BIDAIARI/TURISTA ABONAMENDUA, 5 EGUN ARTIUM

IRADIER

38,00 €
BIDAIARI/TURISTA ABONAMENDUA, 7 EGUN ARTIUM

IRADIER

45,00 €
BIDAIARI/TURISTA ABONAMENDUA, 10 EGUN ARTIUM

IRADIER

53,00 €
BIDAIARI/TURISTA ABONAMENDUA, 15 EGUN ARTIUM

IRADIER

62,00 €
BIDAIARI/TURISTA ABONAMENDUA, 20 EGUN ARTIUM

IRADIER

66,00 €
BIDAIARI/TURISTA ABONAMENDUA, 3 EGUN SANTA BARBARA 35,00 €
BIDAIARI/TURISTA ABONAMENDUA, 5 EGUN SANTA BARBARA 45,00 €
BIDAIARI/TURISTA ABONAMENDUA, 7 EGUN SANTA BARBARA 55,00 €
BIDAIARI/TURISTA ABONAMENDUA, 10 EGUN SANTA BARBARA 65,00 €
BIDAIARI/TURISTA ABONAMENDUA, 15 EGUN SANTA BARBARA 85,00 €
4 MOTOR-PLAZAREN ALOKAIRUA ARTIUM MOLINUEVO ZALDIARAN 35,00 € hileko
5 HAINBAT PLAZAREN ALOKAIRUA IRADIER

ARTIUM

MOLINUEVO

ZALDIARAN

SANTA BARBARA

4 PLAZA,  ARRUNTA

GAINERAKOA, % 50ean

6 ALOKAIRU BEREZIAK, +2,10 M IRADIER 86,00 € hileko
7 -1 ETA -2 SOLAIRUAK, ALOKAIRUAN ETA TXANDAKA IRADIER
8 PLAZAK JABETZAN SALTZEA IRADIER

ARTIUM MOLINUEVO

ZALDIARAN

zehazteko
9 MERKATARIENTZAKO ABONAMENDUA, 24 ORDU SANTA BARBARA 85,95 €
MERKATARIENTZAKO ABONAMENDUA, 14 ORDU SANTA BARBARA 60,00 €
AZOKA PLAZAKO ABONAMENDUA, 14 ORDU SANTA BARBARA 50,00 €
Share

Aurrekoak »