Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  4 ekaina 2017 12:31

Gasteizko Udalak gaitzespen irmoa adierazi nahi du, atzo gauean hiriburuko erdigunean gertatutako bi eraso terroristen aurrean; izan ere, Londresko zubian eta Borough merkatuan hainbat leherketa izan dira, eta hildako eta zauritu ugari eragin dituzte.

Udalbatzak erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Era berean, dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:00

Simone de Beauvoir elkarteen etxean izango dira, “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” programarako proiektuak aurkezteko fasearen barruan

“Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” programaren 2017ko edizioa abian jartzearekin batera, Isabel Martínez zinegotziak gidatzen duen Parte-hartzearen Zerbitzuak bi informazio-saio antolatu ditu, proposamenen bat aurkezteko asmoa duten herritarrentzat edo besterik gabe programa ezagutu nahi dutenentzat, argibide gehiago eman eta zalantzak argitzearren.

Simone de Beauvoir elkarteen etxean (San Ignazio Loiolakoaren kalea, 8) izango dira saioak, ekainaren 5ean (astelehena), 18:00etatik 20:00etara, eta ekainaren 7an (asteazkena), 11:00etatik 13:00etara.

Gogoratu beharra dago proposamenak aurkezteko epea hilaren 23an bukatuko dela.

Share