Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  12 ekaina 2017 17:00

Harrera ekitaldia Alemaniako ikasleei

Udalak harrera egingo die Alemaniako Hanburgo hiriko Gimnasium Ohmoor institutuko ikasle eta irakasleei; Vitoria-Gasteizera etorri dira Kultur Trukeak direla-eta, San Viator ikastetxeak gonbidatuta.

Parte hartzaileak. Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto

Eguna. Asteartea, ekainak 13

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

—————————-

Prentsaurrekoa. Dantzaldiak Florida parkean eta Titereando jaialdia aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta Panta Rhei taldeko Idoia Ayestaran

Eguna. Asteartea, ekainak 13

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————-

Harrera ekitaldia Aktiba (tu) programako parte hartzaileei

Udalak harrera egingo die Aktiba (tu), haurren eta nerabeen parte hartze programan parte hartu duten neska-mutikoei

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; alkateorde Peio López de Munain; eta udalbatzako partaideak

Eguna. Asteartea, ekainak 13

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:07

Datorren astean, Udalak Loreto Abaigar izendatuko du Udalaren Aholkularitza Juridikoaren buru, Gorka Urtaran alkateak Funtzio Publikoaren Batzordean egin duen agerraldian iragarri duenez.

Alkateak aurreko zerbitzuburuaren profesionaltasuna eskertu du, eta legelari buru berriaren prestakuntza goraipatu, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko karrerako funtzionarioa baita.  Gasteizen bizi da, eta haren curriculumean alderdi hauek nabarmendu daitezke: behin-behineko idazkaria izan zen Kanpezuko Udalean; 15 urtez legelari aritu zen Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridikoetan; 6 urtez Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide izan zen, eta gaur egun Auzitegi Ekonomiko-administratibo Nagusiko idazkaria eta Kontzertu Ekonomikoaren Arbitraje Batzordeko idazkaria da.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:03

INFORMACIÓN BANDTZALDIA

Udal Musika Bandak Sabin Bikandi musikari, dantzari eta dantza maisuak ekainaren 14an (asteazkena) emango duen maisu-klase batean hartuko du parte. Espainia plazan ekainaren 23an BANDtzaldia izenburuaz elkarrekin emango duten kontzertu-erromeria prestatzeko balioko du horrek.

Gasteizko Udal Musika Bandak erromeria baten testuinguruan dantza errepertorioa interpretatzen duen lehenengo aldia izango da, beraz, BANDtzaldiaren estreinaldia oso gertaera berezia izango da, entzuteaz gain publikoak dantza egingo baitu.

Ekimen pedagogiko horrek antzinako espiritua berreskuratu nahi du, musika eta dantza txanpon beraren bi aurpegiak zirenekoa, orduan musikari gehienek dantzan baitzekiten, bai eta dantzariek musikan ere. Musika eta dantza elkarrekin joateak duen garrantziaz jakitun, Bandako irakasleek lan saio batean hartuko dute parte, BANDtzaldian interpretatzekoak diren erromeria errepertorioa sentitu  eta sakonago ezagutzearren.

Sabin Bikandi musikari eta dantza irakasleak hilaren 14an emango die klase, 16:30ean hasita, Bandaren egoitzan, Musika Etxean (San Antonio kalea, 14 – 1. solairuko dantza aretoa); argazkilariak eta prentsa gonbidatuta daude.

BANDtzaldia, estreinaldia Araban

Ondoren, ekainaren 23an,  `BANDtzaldia´ ikuskizuna estreinatuko dute AIKO Taldeak eta Gasteizko Udal Musika Bandak, Udal Folklore Akademiaren laguntzarekin ; Espainia plazan izango da, arratsaldeko zortzietan. Agertokian 40 interprete inguru elkartuko dira: Gasteizko bandako kideak, zuzendariondoko Iker Olazabalen gidaritzapean, eta AIKO taldeko dantzariak. Sabin Bikandik konposatutako euskal musika joko dute, Joserra Gutiérrezek bandarako egindako moldaketan.

Ikuskizuna erromeria ere bada, eta AIKOko dantzariek ikusleak parte hartzera gonbidatu eta dantzan gidatuko dituzte. Kontzertuan Gasteizko Bandaren beteranotasuna —iaz etengabeko jarduneko mendeurrena bete zuen— eta AIKO taldearen filosofia bitxia batuko dira; musikari eta dantza irakasle talde horrek euskal dantza tradizionala zabaldu nahi du, eta aurten 10 urte bete ditu.

 Gasteizko Bandak aurretik ere jo du dantzarako musika  (baltsak, pasodobleak, etab.) baina, dakigula, errepertorio hori dantzaldi herrikoiaren testuinguruan jotzen duen lehenengo aldia da, alegia,  zaleek dantza egin dezaten erromeria baten antzera, eta horregatik BANDtzaldia oso gertaera berezia da. Ikuskizuna Udal Folklore Akademiaren “Dantza Plazan” eta Udal Bandaren “Musika Aire Zabalean” programen barruan sartuta dago.

Sabin Bikandik dantzarako konposatutako 20 lanek baino gehiagok osatzen dute Gasteizko estreinaldirako aukeratu den programa. Gasteizko Musika Bandaren musikaren erritmora, publikoak denetik dantzatu ahalko du: pasodobleak, dantza sueltoa, jauziak, chotis-a, polka, mazurka, balsa, ingurutxoa… Musikari jarraituz, dantza irakasleak plazan arituko dira, ikuskizuna dinamizatuz.

`BANDtzaldia´ ikuskizun kontzeptu berria da, AIKO Taldeak sortua eta Euskal Herriko musika bandekin batera garatua, BBK Fundazioaren laguntzarekin.  AIKO Taldearen dantzarako musika, bandek joa, eta erromeria, publikoak parte har dezan.

BIDEOAK:

BANDtzaldia ‘Baigorriarrak’

https://youtu.be/ahigEOelEPk

BANDtzaldia (promo)

https://youtu.be/X8aOhSc58vI

 BANDtzaldia (estreinaldia)

https://youtu.be/RSskuBEJQm4

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:50

 

 

Joan den ostiralean banatu ziren Joan den ostiralean banatu ziren Gazteentzako Nanoipuinen III. Lehiaketaren sariak; Udal liburutegi sareak antolatu du lehiaketa, Laboral Kutxaren laguntzarekin.

Ana Arregi idazleak eta Ruben Sanchez bertsolariak osatu dute epaimahaia. Orotara 529 nanoipuin aurkeztu dira (187 euskaraz eta 342 gaztelaniaz), iaz baino 129 gehiago. Parte hartzea ere handitu da, iaz baino 100 gazte gehiago aurkeztu baitira, 328 zehazki: 200 emakume eta 128 gizon.

Ekitaldian Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto, bigarren alkateorde Itziar Gonzalo, beste zinegotzi batzuk, eta Laboral Kutxako kide Kepa Ortiz de Urbina izan ziren.

Kulturako arduradunak lehiaketaren arrakasta nabarmendu zuen: “Lehiaketa hirugarrenez antolatu dugu, guer hiriko gazteek irudimena askatu eta 150 karakteretan adieraz dezaten. Kontuan izanik 2015ean, lehen edizioan, 22 pertsonak parte hartu zutela, eta 40 lan aurkeztu zirela, esan dezakegu nanoipuinen lehaiketak dagoeneko arrakasta lortu duela”.

Testu laburrak sortzerakoan bi baldintza bete behar ziren: ezin zen 150 karaktereren muga gainditu, eta “irakurri” aditza txertatu behar zen nahitaez. Irabazleek beren testuak irakurri zituzten sari banaketan.

Idazkuntza sortzailea sustatzea, idatzizko trebetasunak lantzea, gazteen bizi-kalitatea eta identitatea sustatzea eta aisialdi aktibo eta osasungarria bultzatzea ziren helburuak.

Testu irabazleak ere eransten dira. Lehen saria tablet bat izan da, eta bigarrena, Zuloa liburu dendan liburutan gastatzeko 50 euro.

20170612 Nanorrelatos eus

Share