Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  20 ekaina 2017 17:00

‘Economía circular, una oportunidad para el sector turístico’ jardunaldia inauguratzea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa

Eguna. Asteazkena, ekainak 21

Ordua. 09:30

Tokia. Europa Biltzar Jauregia

—————————–

Prentsaurrekoa. Liburu Zaharren Azoka aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza, Kultura eta Kirol zinegotzi Estibaliz Canto; eta Liburu Zaharren Azokako zuzendari Txema Sandoval

Eguna. Asteazkena, ekainak 21

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————-

Prentsaurrekoa. Gizarte etxeetako udako jokoen programa aurkeztea

Parte hartzaileak. Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Isabel Martínez

Eguna. Asteazkena, ekainak 21

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:26

 Datorren ikasturtean, 8 eta 14 urte bitarteko umeek partaidetza-organo iraunkorra izango dute, iritziak eman, beren itxaropenak elkarri azaldu eta interesatzen zaizkien edo haiengan eragina duten udal gaiez proposamenak landu ditzaten. Horretarako, haur eta nerabeentzako berariazko elkargune bat sortuko da, Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Saiak sustaturik.

Orain arte Aktiba(tu) programan lanean aritu diren haur eta nerabeen parte-hartze foroen ordezkariek osatuko dute. Banakako umeek ere hartu ahalko dute parte, aldez aurretik Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuari eskatuta, zeina haien tutore izango baita.

“Orain arte, haur eta nerabeen partaidetzak Aktiba(tu) programaren foroetan zuen lekua, baina horiek ez dira ez iraunkorrak ez finkoak, eta orain hori lortuko dugu, elkargunearekin”, azaldu du Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainek.

Hain  zuzen ere, “haurren parte hartzerako organo finko eta iraunkorra edukitzea da Gasteiz “Haurren lagun den hiria” izendatu dezaten bete beharreko baldintzetako bat, eta Udalak helburu hori lortu nahi du”.

Xede horrekin, Gizarte Politiken Saila eta Herritarren Partaidetzaren Saila elkarrekin aritu dira lanean 2017-2018 ikasturtean Haur eta Nerabeen Elkargunea martxan jartzeko.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:17

Ekainaren 21, 24 eta 25ean Udalak bisita gidatuak antolatu ditu Gasteizko Batailaren monumentura, eskulturaren mendeurrena ospatzeko ekitaldien barruan.

Turismo Zerbitzuak ordu erdiko bisitak eskainiko ditu goiz eta arratsaldez, monumentuari eta hark irudikatzen duen historiari buruzko xehetasunak azaltzeko; 1917ko abuztuaren 4an entregatu zitzaion Gasteizko alkateari monumentua.

Gasteizko Batailaren Lagunen Elkarteak zenbait jarduera antolatu ditu; besteak beste, ekainaren 24an batailaren antzezleek lore-eskaintza egingo diote Alaba Jeneralari, Santa Isabel hilerrian, 12:00etan. Orobat, kalejira egingo dute Santa Maria katedrala, Eskoriatza-Eskibel jauregia eta Montehermoso jauregia lotuz, 12:30etik aurrera.

BISITALDIAK

Irteera: Turismo Bulegoa (Espainia plaza).
Ordua: 12:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 18:30era (ordu erdiro).
Prezioa: 2 € pertsonako.
Hizkuntza: gaztelania eta euskara
Informazioa eta erreserbak: Gasteizko Turismo Bulegoa 945 16 15 98

Erreserbak bezperako 18:00ak arte.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:54

 

 

 

 

 

 

 

 

Salburuko hezeguneak interpretatzeko Ataria zentroan ‘Eraldatzeko artea’ erakusketa jarri da ikusgai, Julieta Valls “ekodiseinatzailearena”. Gaurtik uztailaren 23ra arte ikus daitekeen erakusketa “kontsumoari, sortutako hondakinei, ekoizteko moduei eta eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun materialei buruzko hausnarketa” da, Atariak azaltzen duenez. Artistak freskagarrien latak irekitzeko uztaiak baliatzen ditu horretarako.

Udalak antolatu du erakusketa, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez. Arte eta diseinu piezak ikus daitezke Atarian, etxerako gauzak (aulkiak, lanparak eta beste), osagarriak eta bisuteria (poltsak, brotxeak…). Lan guztiak aluminiozko uztaiez eginak dira. “Helburua da gure kontsumo-ohiturak aldatzea zerbait berria bihurtzeko eta aldi berean esentziari, formari eustea, bizitza luzatuz edo bigarren aukera bat —agian distiratsuagoa— emanez” diote IGItik. Horren erakusgarria da oharrari erantsitako argazkian ageri den poltsa, hori egiteko 1.272 uztai, lata oinarri 1, eta 25 lanordu baliatu baitira.

“Lurrak urte eta erdi behar du munduko populazioak urtebetean kontsumitzen dituen baliabideak birsortzeko. Horrek esan nahi  du urtean 1,5 planeta behar ditugula gure beharrak asetzeko. Oraingo kontsumo erritmoarekin jarraituz gero, 2030rako ia bi planeta beharko ditugu. Egoera itzularazteko, baliabide naturalak eraginkortasun handiagoz erabili behar ditugu, produktu iraunkorragoak eta konponerrazagoak eginez, lehengaiak berrerabiliz eta birziklatuz. Kontsumitzaileok, gure aldetik, aldaketa eragiteko dugun ahalmenaz ohartu behar dugu, ekonomia lineal batetik ekonomia zirkularrera igarotzearren. Hori lortzeko, lehentasunezkoa da produktuen diseinua eraldatzea, ekodiseinuaren oinarriak aplikatuz. Erosteko modua aldatzea, produktu jasangarriagoak eta ingurumena errespetatzen dituztenak aukeratuz, aldaketaren parte da. Guztion artean itxi dezakegu diseinuak, ekoizpenak, kontsumoak eta hondakinen kudeaketak osatzen duten zirkulua, ekonomia ekologikoagoa, zirkularragoa eta lehiakorragoa sortzeko. Gure esku dago baliabideen eskuragarritasuna eta ingurumen ondo zaindua eta osasungarria bermatzea, etorkizuneko belaunaldiek gozatu dezaten“, adierazten dute antolatzaileek.

Uztailaren 23an (igandea) erakusketarekin lotutako bi jarduera osagarri egingo dira Atarian. Lehenengoa artistak berak gidatutako bisita da. “Lanen oinarrian dauden motibazioak eta idealak ezagutuko ditugu: ingurumena zaintzea eta berrerabiltzea gure jantziak, osagarriak eta eguneroko tresnak egiteko modu gisa; gizarte-integrazioa produkzio-prozesuetan; bai eta banakoaren eraldaketa ere, kontsumitzailea den aldetik, eta hondakinak berreskuratu eta berrerabiltzeko zikloan osagai gakoa den aldetik. Bisitan, moda balioesteko modua berritzearen alde egingo da, eta kontsumo arduratsuaren alde, gizakien jarrerak aldatzeko eta material erabiliei beste aukera bat emateko“, Atariko kideen arabera. 11.30etik 12.30era izango da.

Bigarren jarduera lantegi bat da: parte hartzaileek beren artelanak egin ahalko dituzte laten aluminiozko uztaiak baliatuz. Lantegia hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan nagusi izan zen pop artean inspiratuko da. Kontsumismoaren, xahuketaren eta bizitza onaren itxurakeriak kritikatzen zituen mugimendu hark, industrializazioaren etorkizuneko ondorioak zalantzan jarriz. 17.00etatik 18.30era egingo da lantegia, eta 20 leku ditu.

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:26
  • 65 establezimendu lehiatuko dira Arabako pintxo onenaren titulua eskuratzeko; azken fasea showcooking formatuan egingo da, Eskoriatza-Eskibel jauregian

Bihartik aurrera, Gasteizko 56 ostalaritza-establezimenduk eta Arabako beste bederatzik Arabako Pintxoaren IV. Aste Nagusian hartuko dute parte; uztailaren 2ra arte, lehiaketara aurkezten diren sorkuntzez gozatu eta herri bozketan parte hartu ahalko da. Profesionalen epaimahaiak aukeratzen dituen 24 pintxo eta establezimenduak formatu berriko azken fasera igaroko dira, zeina Eskoriatza-Eskibel jauregian egingo baita, uztailaren 4an eta 5ean.

“Pintxoaren laugarren Aste Nagusiak bertako gastronomia eskaintzarik onena dakarkigu berriro. Badakigu parte hartzen duten establezimenduek kalitateko proposamenak prestatu dituztela, eta ziur gaude iaz zerbitzatutako 23.000 pintxoen kopurua gaindituko dugula. Hiriko ekitaldia den aldetik, asteburuan Azkena Rock jaialdiarekin sortzen den sinergia sektorearentzat oso positiboa izatea espero dugu”, adierazi du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko saria lortzen dutenei 600, 300 eta 200 euro emango zaizkie, hurrenez hurren, eta txapela.  Gainera, lehiaketara aurkezten diren pintxoak kontsumitzen dituzten pertsonek herri epaimahaiko kide izan ahalko dira, ematen zaien boto-papera tabernetan jarritako kutxetara sartuta. Epaimahai horrek herritarren saria erabakiko du, lehiaketaren finalean. Orobat, beste sari hauek emango dira: bakailao pintxo onena, tempranillo ardo zuriarekiko uztartze onena, pintxoaren astearen irudia, eta zerbitzuaren bikaintasuna.

Parte hartzen dutenen arteko 24 pintxo onenak azken fasera igaroko dira, zeina Eskoriatza-Eskibel jauregian egingo baita, showcooking formatuan, orori irekitako saioetan. Bi saio egingo dira: uztailaren 4an (asteazkena), finalerdia, goizez eta arratsaldez; uztailaren 5ean (osteguna), finala, goizez, zeinean aurreko egunean sailkatutako 8 pintxoak lehiatuko baitira.

Miniature Experience-k antolatzen du Arabako Pintxoaren IV. Aste Nagusia, eta Gasteizko Udalak, SEA-Ostalaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Basquetourrek eta enpresa ugarik laguntzen diote.

Informazio gehiago: www.semanadelpintxodealava.com

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:20

 

 

 

 

 

 

130 musikari baino gehiago ibiliko dira bihar, ekainaren 21ean, hainbat jarduera egiten hiriburuan zehar.

Bihar, ekainaren 21ean ospatuko da Musikaren Nazioarteko Eguna, eta hori dela eta, musikari bakarrik emanak dauden udalaren hiru erakundeek, Udal Folklore Akademiak, Luis Aranburu Udal Musika Eskolak eta Udal Musika Bandak batera egin dute lana, Estibaliz Cantok zuzentzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak koordinatuta, lehen aldiz hirian zehar hainbat musika-jarduera erakutsi ahal izateko.

Hala aurkeztu dute gaurko prentsaurrekoan Estibaliz Canto, Kultura, Hezkuntza eta Kirol Saileko zinegotziak; Iker Olazabal, Udal Musika Bandaren zuzendariondokoak; Roberto Alvarez, Udal Folklore Akademiaren zuzendariak; eta Paco Galve, Luis Aranburu Udal Musika Eskolako zuzendariak.

Cantoren esanetan “Musikaren egunean musikaren asmoa adierazpen herrikoi gisa defendatzen da, eta mundu osoari irekita, generoen eta praktiken hierarkiarik gabe, musika mota guztiari irekita egon behar duela ere defendatzen da. Munduko elkarte guztietarako zein onuragarria den musikaren artea aitortzeko ospatzen dugu eguna, eta zehazki gure hirirako duen onura. Musika indartzearen aldeko apustu handia egiten ari gara, eta egun hau aurreko urteetan ez bezala ospatu nahi izan dugu”.

Musikaren egunak Kalejirak izango ditu, ganbera-taldeak eta comboak, eta amaierako kontzertua. Arratsaldean musika 18:30ean hasiko da Udal Musika Eskolako ganbera-talde eta comboekin, hiriaren erdialdeko hainbat txokotan egongo baitira, eta horiekin batera izango dira Folklore Akademiako kalejira bat eta hango “marching band” ere bai. Jarduera-egunari Andre Maria Zuriaren plazan emango zaio amaiera, eta orduan izango da “Swingetik popera” izeneko Udal Bandaren kontzertua eguna amaitzeko.

Honekin batera doa argibideak jasotzen dituen liburuxka: 20170620 folleto Día de la Música

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:10

 Edozein zalantza argitzeko bilera bat antolatuko da bihar ZAS Kultur aretoan

 Hurrengo uztailaren 1ean, Gazte Sortzaileak Bekaren hirugarren ediziora proiektuak aurkezteko epea amaituko da. Beka horren helburua ahozko ekitaldi kultural bat sortzea eta burutzea da, beti ere kontuan hartuta prozesu osoa euskaraz izan behar dela. Beka horrek intereseko arloko tutoretza profesionala izateko aukera eskaitzen du.

Proiektuak helbide honetan aurkeztu behar dira, goizeko 13:00ak baino lehen: Gasteizko Udalaren Erregistro Nagusia (Teodoro Dublang margolaria, 25). Pertsonak bakarka zein taldeka aurkez daitezke.

Edozein zalantza argitzeko bilera bat egingo da, bihar, arratsaldeko 18:00etan ZAS Kultur aretoan (Hedagile kalea, 84). Egun horretan Iñaki Landa, iaz beka irabazi zuena, joango da bere esperientzia azaltzera.

Informazio gehiago: http://bit.ly/2qQhvrK.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:55

Oraingoz, iaz garai honetarako aurkeztutakoak baino 31 proiektu gehiago aurkeztu dira 

Ostiralean, ekainak 23,  amaituko da epea “Mejorando Vitoria-Gasteiz Hobetuz” aurrekontu parte-hartzaileen programarako proposamenak aurkezteko; ondoren, 2018ko eta 2019ko ekitaldietarako aurrekontuetan horietako zein sartzen den bozkatu ahalko dute herritarrek.

Oraingoz, iaz garai honetarako aurkeztutakoak baino 31 proiektu gehiago aurkeztu dira. 2016an, aurkezteko epearen barruko hogeigarren egunerako 45 proiektu aurkeztu ziren; aurten, berriz, 76 aurkeztu dira dagoeneko.

Iaz proiektuen erdia baino gehiago azken bi egunetan aurkeztu ziren; hala ere, joera “positiboa da, eta erakusten du hiria gero eta prestatuagoa dagoela parte hartzeko bitartekoez baliatzeko, herritarren eskubidea baita, oraingoan, proiektuak aurkeztearena”, nabarmendu du Partaidetzaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi eta programaren arduradun Isabel Martínezek.

Sailak aholkularitza eskaintzen die behar dutenei.

Programaren faseak

Proiektuak aurkezteko epea amaitu ondoren —ekainaren 27an (asteartea) ezagutaraziko dira—, udal zerbitzuek proposamenen bideragarritasunari buruzko txosten teknikoak egingo dituzte proiektu zehatz bihurtzeko, uztailean eta abuztuan. Bideragarriak eta bideraezin diren proiektuak ez dira irailera arte ezagutuko. Proiektuak urriaren 2tik 6ra erakutsiko dira jendaurrean, eta bozketa urriaren 9tik 22ra egingo da. Urriaren 24an jakinaraziko da bozketaren emaitza.

 

 

 

 

 

Share