Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  6 ekaina 2017 17:00

Prentsaurrekoa. Ecogorbea azoka aurkeztea

Parte hartzaileak. Enpleguaren eta Ekonomia Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa; Gasteizko Podemos udal taldeko bozeramaile Jorge Hinojal; eta Gorbea Kaleko Dendarien Elkarteko ordezkariak

Eguna. Asteazkena, abenduak 7

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————–

Prentsaurrekoa. Gizarte Politiken Plan Estrategikoa aurkeztea

Parte hartzaileak. Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munain; eta Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zuzendari Sara Buesa

Eguna. Asteazkena, ekainak 7

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

—————————–

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren arteko hitzarmena, Gasteizen sustapena finantzatzeko,Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Erkideen egoitza den aldetik

Parte hartzaileak. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu; eta Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Asteazkena, ekainak 7

Ordua. 12:30

Tokia. Lehendakaritzaren egoitza (Nafarroa kalea, 2)

Share

 

 

 

 

 

 

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munain Itxaropenerako Produktuen IV. Dastatzea ekimenaren aurkezpenean izan da gaur; FEDER-Gaixotasun Arraroen Espainiako Federazioak antolatu du, ekainaren 9an (ostirala), Artiumen.

Arabako Foru Aldundiaren jauregian egin da aurkezpena, eta bertan izan dira Gizarte Zerbitzuen foru diputatu Marian Olabarrieta, Udapa S. Coop. kooperatibako kudeatzaile ondoko Roberto Ruiz de Infante, Panificadora Alavesa-ko kudeatzaile Juan Pablo Elejalde, eta FEDEReko ordezkari Juana Mª Sáenz.

Itxaropenerako Produktuen IV. Dastatzearen barruan, jatetxeak, upeltegiak, enpresa elkarteak eta prestakuntza zentroak batu dira lurraldeko produktu tipikoak eskaintzeko; horren bidez, dirua bildu eta gaixotasun arraroek jotako pertsonei ikusgarritasuna eman nahi zaie.

“Ez jakiteak zalantzak, ezinegona, beldurra eta sufrimendua sortzen ditu. Ahal den guztia egin behar da patologia horiek ikertu eta tratatu ditzaten, pairatzen dituztenen onerako, haien familien onerako eta gizarte osoaren onerako”, azaldu du Peio López de Munainek.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   08:49

 

2016an, garraio publikoaren erabiltzaileen kopurua 22 milioira iritsi zen Gasteizen

Arabako hiriburuak ur eta energia kontsumoarekin eta airearen kalitatearekin lotutako datuak hobetu ditu

Gasteizko Udalak 21 Tokiko Agendaren 2017ko buletina aurkeztu du gaur goizean, zeinean 2016. urtean jasotako hainbat ingurumen parametro ebaluatzen baitira. Udalak urtero egiten du lan hori, munduan garapen iraunkorra sustatzeko asmoz sortutako programa baten barruan, eta Ingurumenaren Mundu Egunarekin batera aurkeztu ohi da. “Tokiko gobernuok erantzukizun handia dugu klima-aldaketaren kontra borrokatzeko eta ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspuntutik etorkizun iraunkorra sustatzeko garaian. Eta horretarako gure egoera aldian behin aztertu behar dugu, adierazleen bitartez”, azaldu du Ingurumeneko zinegotzi Iñaki Prusillak.

Iñaki Prusillak eta Udaleko Ingurumen Plangintza eta Kudeaketa Zerbitzuko buru Andrés Alonsok aurkeztu dute agiria, zeina udalaren web-orrian baitago herritarren eskura. Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Sailetik nabarmendu da 2016an Udalak bat egin zuela Euskal Herrian egin zen Hiri eta Herri Iraunkorren Europako 8. Konferentzian aurkeztutako “Euskal Adierazpenarekin”: europar gizartea eraldatzeko dokumentu markoa da, Europaren errealitate soziala, ekonomikoa eta ingurumenaren arlokoaren jakitun izan dadin, eta arduraz joka dezan. Iñaki Prusillak gogorarazi duenez, Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarean —Udalsarea 21— ere lan egin da, bai eta antzeko beste ekimen batzuetan ere.

Mugikortasunaren alorrean, garraio publikoaren gorakada izan da emaitza deigarrienetako bat, ibilgailu motordun pribatuen —eta, beraz, emisioen— gutxitzearekin batera. Izan ere, 2016an inoizko bidaiari kopururik handiena lortu zen garraio publikoan. TUVISAren bidaiari-kopurua 14,2 milioi izan zen, eta tranbiarena, 7,7 milioi, beraz, orotara 22 milioi erabiltzaile izan zituen garraio publikoak. Aurreko urtearen aldean % 2ko hazkundea da. Flota berritzen hasteak eta mugikortasun proiektu berriek datu horiek gainditzeko aukera eman lezakete.

Etxeetako kontsumoa biztanleko eta eguneko 106 litro inguruan sendotu da. Urtebetean, pertsona eta eguneko ur-eskaria 16 litro murriztu da. Energiari dagokionez, argiteria publikoan urteko kontsumoa orduko milioi bat kilowatt gutxitzea lortu da, hiriko zenbait alderditan led teknologia baliatuz. Udal instalazioetan aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzeko neurriak ere ezarri dira.

Orobat, Ingurumen Sailak nabarmendu du 2016ko egunen % 77an airearen kalitatea ona edo oso ona izan zela, eta egun bakarrean izan zela txarra. Hondakinen kudeaketaren arloan, biztanle bakoitzak egunean 0,98 hiri-hondakin sortu zituen 2016an. Dena dela, Gasteizek hobetu beharra du hondakinen jatorrizko banaketa, eta datuak eta jokabideak gorantz sendotu. Azkenik, 2016an ingurumen-hezkuntzan parte hartu duten ikasleen kopurua azpimarratu dute Ingurumen Sailetik: 36.103 guztira.

Share