Prentsa Oharren banner

Etxean Laguntzeko Zerbitzua esleitu da; iaz 1.100 pertsonari eman zien arreta, eta Gizarte Politiken Sailak 8,6 milioi euro jarriko ditu horretarako

Tokiko Gobernu Batzarrak Etxean Laguntzeko Zerbitzua emateko kontratua esleitu du gaur; iaz 1.100 pertsonari eman zien arreta, eta Gizarte Politiken Sailak bi urtetan 8,6 milioi euro jarriko ditu horretarako. Aztertzen Servicios Asistenciales enpresa arduratuko da zerbitzuaz.

Etxeko laguntza eguneroko oinarrizko jarduerak betetzeko arazoak dituzten familiei zuzenduta dago, etxean bertan ohiko zereginetan eta norberaren zainketan sostengu emateko, eta lagun egiteko.

urtean, 1.112 pertsona baliatu ziren Etxean Laguntzeko Zerbitzuaz: 750 pertsona autonomo, 1. graduko mendekotasuna duten 298 pertsona, eta zaintzaile nagusiarentzako atseden modalitateaz baliatu ziren 64 pertsona.

“Etxeko asistentziaren bidez, ahuldade edo mendekotasun egoeran zein mendekotasun arriskuan dauden pertsonak etxean geratzea ahalbidetzen dugu. Etxeko lanak egiteko laguntza, arreta eta akonpainamendua eskaintzen diegu, etxean moldatu ahal izan daitezen eta bertatik joan beharrik izan ez dezaten”, azaldu du Gizarte Politiken zinegotzi Peio López de Munainek.

Zerbitzuaren barruan “Etxean ikasten” programa ere eskaintzen da, zaintzeko eta nork bere burua zaintzeko ezagutzak, jarrerak eta trebetasunak lantzeko.

Share