Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  29 ekaina 2018 10:04

Errekabarri-Eguzkia guraso elkartearekiko hitzarmena ere onetsi du

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Ikasteko zailtasunak dituzten haurrei laguntzeko deialdia eta berariazko oinarriak onetsi ditu Tokiko Gobernu Batzarrak.

Udalak beharrezkotzat jotzen du ikasteko arazoak dituzten ikasleei laguntza psikopedagogikoa ematea, Hezkuntza Zerbitzuaren bitartez, ikasle horien testuinguruak dituen balizko gabezien eragina konpentsatzeko asmoz, hezkuntzari dagokionez. Hezkuntza zein osasun administrazioak alor horretan  egiten duten lana osatzeko xedea ere badute. Ikasturteko lehen herenerako (2018) 49.696 euroko zenbatekoa onetsi da, eta hurrengo aurrekonturako gastua 110.526 euro izango dela aurreikusi da.

Errekabarri-Eguzkia guraso elkartea

Hezkuntza Zerbitzuak proposaturik, halaber, Batzarrak Errekabarri-Eguzkia guraso elkartearekiko 2018rako hitzarmena onetsi du.

Salburua auzoko Errekabarri HLHI 2019/2020 ikasturtean irekitzea aurreikusi da; horren ondorioz, ikastetxe horretako ikasleek Cándido Ruiz de Garibay ikastetxera (Zaramaga) joan beharra dute orain. Hori dela eta, eskola-garraioa behar dute hara hurbiltzeko; Udalak 55.000 euroko diru-laguntza ematen dio elkarteari.

Share