Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  30 azaroa 2018 11:24

Berpizkundearen plazako eguneko arreta zerbitzu berria eraikitzeko lanak kontratatzeko dosierra abiaraztea onetsi du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak, 599.913 euroko aurrekontuarekin.

 

 

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak sustatutako gizarte baliabide berria Udalak Iradier Arenaren ondoan jabetzan duen lokal batean jarriko da, zeinak ia 500 metro koadroko azalera baitu.

Besteak beste, jantokia, erabilera askotarako gela, atseden gela, sendaketak eta azterketak egiteko gela, bulegoak, komunak, bainugela geriatrikoa eta aldagelak izango ditu. Horiek denak erabiltzaileak eragozpenik gabe mugitu ahal izateko egokituko dira, horietako batzuek gurpil aulkiak eta eskorgak behar baitituzte.

Berpizkundearen plazako eguneko arreta zerbitzuak mendekotasun-arriskua duten edo mendekotasun-egoera moderatuan dauden adinekoak hartuko ditu, eta gizarte arreta, estimulazioa eta errehabilitazioa eskainiko ditu bereziki.  “Zerbitzuaren bidez, adinekoei arreta emango diegu egunez, eta haien beharrizan pertsonal oinarrizkoak, terapeutikoak eta soziokulturalak beteko ditugu. Zerbitzuak laguntza handia ematen die familiei, eta erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzen, haien osasuna zaintzen eta gaitasun sozialak sustatzen dituen jarduera-eskaintza zabalaren bidez”, azaldu du Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren zinegotzi Peio López de Munainek.

Gizarte zerbitzuak helburu hauek ditu, besteak beste:

  • Adinekoak bere ohiko ingurunean jarrai dezan sustatzea.
  • Erabiltzaileek autonomia pertsonaleko albait mailarik handiena izaten jarraitzea edo berreskuratzea.
  • Adinekoen gizarteratzea eta harremanak sustatzea.
  • Familiari atsedena eta laguntza ematea.
  • Adinekoei banakako arreta integrala eskaintzea.

Berpizkundearen plazako eguneko arreta zerbitzua eraikitzeko obrek 6 hilabete iraungo dute.

DOSSIER CAD RENACIMIENTO

Share