Hainbat faktore hartuko dira kontuan, hala nola baliabideak eskuratzeko aukerak gizon eta emakumeen artean, kontziliazio erantzunkidea, segurtasuna, mugikortasuna eta garraioa, etxebizitza eskuratzeko aukerak, espazio publikoen egokitasuna gizon eta emakumeen beharretarako, planeamendu-erabakietan parte hartzea eta beste
Udal aurrekontua genero-ikuspegitik aztertzeko oinarriak jarriko direla iragarri du gainera Urtaran alkateak
Hiriak proiektatzen duen irudia ere aztertuko da —genero-ikuspegia irudi korporatiboan, kale eta plazetan, monumentuetan…—, eta hirian proiektatzen den gizon eta emakumeen irudia —iragarkiak—
Genero-berdintasunari dagokionez hiriko egungo egoera zein den aztertuko du Udalak hirigintzaren ikuspegitik, analisi urbanistiko bat eta Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapenaren generoaren araberako inpaktuaren aldez aurreko ebaluazioa direla medio.
Gorka Urtaran alkateak azaldu duenez, hainbat faktore hartuko dira kontuan, hala nola baliabideak eskuratu eta kontrolatzeko aukerak gizon eta emakumeen artean —espazio publikoa, espazio urbanoak, ekipamendu publikoak, dirua—, garraio- eta mugikortasun-bitartekoak, denboraren erabilerak, kontziliazio erantzunkidea, ordutegiak edo segurtasuna, mugikortasuna eta garraioa, etxebizitza eskuratzeko aukerak, espazio publikoen egokitasuna gizon eta emakumeen beharretarako, planeamendu-erabakietan parte hartzea eta beste.
Gainera, herritarren partaidetzaren mekanismoak aztertuko dira, eta gizon eta emakumeen partaidetza orekatua horietan, gizarte-arauak eta espazio publikoa erabiltzeko balioak —estereotipoak, barneratutako debekuak…—, hiriak proiektatzen duen irudia —genero-ikuspegia irudi korporatiboan, kale eta plazetan, monumentuetan…—, eta hirian proiektatzen den gizon eta emakumeen irudia —iragarkiak…—.
“Hasierako diagnostikoaren arabera —zein den emakume eta gizonen egoera—, HAPOren aurrerapenak berdintasun-helburuan eragin negatiboa izan ote lezakeen jakin nahi da, baita hirigintzaren esparruan genero-berdintasuna sustatzeari dagokionean antzemandako desparekotasunak murriztu edo desagerrarazten lagunduko lukeen ere.
18.000 euro bideratuko ditu Udalak azterlan horretara eta partaidetza-prozesura, herritarren balorazioa ere aintzat hartuko baita.
Udal aurrekontua genero-ikuspegitik aztertzeko oinarriak jarriko direla ere iragarri du Urtaran alkateak.