Prentsa Oharren banner

Bi mutil gazte atxilotu dituzte Zaramagan bizikletak lapurtzeagatik

Udaltzaingoaren agenteek 19 eta 18 urteko bi mutil gazte atxilotu zituzten atzo, Zaramaga kalean bizikleta bana lapurtu izanaren ustezko egile direlakoan.

Patruila batek jokabide susmagarrian ikusi zituen El Boulevard merkataritza-zentroko bizikleta-aparkaleku baten aurrean. Haietako bat bizikleta baten giltzarrapoari tiraka zebilela zirudien, eta bat-batean biak ihesi joan ziren presaka, bakoitzak eskuan bizikleta bana zeramala. Udaltzaingoaren agente batzuek gelditzeko agindu zieten, eta egiaztatu zuten bizikletak lotzeko erabilitako giltzarrapoak puskatu egin zituztela. Horren ondorioz, eta bizikleta batek 800 eurotik gorako balioa zuelako, atxilotu eta, gero, polizia-etxera eraman zituzten. Izapide egokiak bete ondoren aske utzi zituzten atzo, Gasteizko Epaitegietan aurkezteko obligazioarekin.

Errekisitoria judiziala

Udaltzaingoaren agenteek 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Judizmendi auzoan. Bera bilatzeko eta atxilotzeko sei errekisitoria judizial zeuzkan beraren gainean, Bilboko eta Gasteizko Epaitegien aginduz emanak.  Etxebizitza-usurpazioagatik egindako esku-hartze batean identifikatu zuten. Gaur epailearen esku geratuko da.

Bi pertsona zauritu dira istripuetan

Atzo Eulogio Serdan kalean gertatutako trafiko-istripu bat ikertzen ari da Udaltzaingoa; istripu horretan bizikleta batek 31 urteko emakume bat harrapatu zuen, eta zaurituta geratu zenez, Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Atzo Concha Espina kalean gertatutako trafiko-istripu bat ere ikertzen ari dira; istripu horretan, bi auto zeuden nahastuta. Autoetako baten kopilotuaren eserlekuan zihoan emakume bat zaurituta geratu zen eta Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Udaltzaingoak beste 18 trafiko-istriputan esku hartu du, baina ez da zauriturik izan eta ez da inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituengatik. 7 salaketa izapidetu dituzte eta polizia judizialaren 5 jarduera egin dituzte.

Share