Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  13 iraila 2019 12:12

Tokiko Gobernu Batzarrak Tomas Zumarraga Dohatsuaren kaleko zainpeko apartamentuak, eguneko Arreta Zerbitzua eta jantokia kudeatzeko kontratua esleitu du gaur. Simiri enpresak kudeatuko ditu, bi urtez, 1.087.840 euroan.

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saileko baliabide hauek oso laguntza garrantzitsua dira erabiltzaileentzat zein horien familientzat. “Horien bidez, egoitzez bestelako ostatu eta elkarbizitzarako sistema eskaintzen dugu, eta horiekin lortu egiten dugu adinekoa bere familia- eta gizarte-giroan mantentzea, bere autonomia-gaitasuna mantendu edo hobetzea, integratzen lagunduko dioten harremanak egitea eta horiek baliagarriak izatea, besteak beste “ adierazi du gizarte politiken arduradun Jon Armentiak.

Tomas Zumarraga Dohatsuaren eraikin horretan Gasteizko udalak 30 apartamentu (40 ostatu-leku) ditu beharra duten adinekoen eskariei erantzuteko. Etxebizitza autonomoen multzoa da, pertsona bakarrarentzat edo bikoteentzat, eta zerbitzu kolektiboak dituzte. 65 urteko edo hortik gorakoek hartzen dute bertan ostatu.

Eguneko Arreta zerbitzuak egunez eskaintzen du arreta integral eta askotarikoa —gizarte- eta osasun-laguntza, animazioa, jantokia, garraioa, higiene pertsonala, terapia okupazionala eta beste—. 23 leku ditu.

Azkenik, Tomas Zumarraga Dohatsuko jantokiak 48 leku ditu, “ eta udalaren sareko gainerako jantokietan bezala, horretan ere nutrizioaren ikuspegitik egokia eta osoa den janaria eskaintzen saiatzen da, prestatzeko ezintasun fisiko nahiz psikikoa dutelako, familia-laguntzarik ez dutelako edo zailtasun ekonomikoak dituztelako beren kabuz egiterik ez duten 60 urtetik gorako pertsonentzat. Halaber, zerbitzu honekin adineko erabiltzaileen integrazio soziala eta elkarbizitza lantzen dugu” adierazi du Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saileko zinegotzi Joan Armentiak.

 

Share