Prentsa Oharren banner

Gizon bat atxilotu dute Pintore kalean banaketa-kamioi batean lapurtzen saiatu ondoren

Udaltzaingoaren Agenteek atzo goizean 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, indarkeriaz lapurtu, agintaritza-agenteen aurkako erresistentzia larria agertu eta atentatua egin izanaren delitu banaren ustezko egilea delakoan.

Gertaera horiek goizeko 08:30ak baino minutu batzuk lehenago izan ziren, Pintore kaleko denda batean banaketan ari zen kamioi batean lapurtzen saiatzen ari zela harrapatu ondoren. Establezimenduko langileetako batek ibilgailuaren arduraduna eta lokalekoa ohartarazi zituen. Lehenak kamioira igotzea lortu zuen, baina ustezko lapurrak ukabilkada bat eman zion eta ihesi joan zen. Azkenean, zenbait gizonezkok harrapatu egin zuten, eta atxikita eduki zuten patruila iritsi arte, nahiz eta erresistentzia larria agertu zion patruilari, eta are eraso ere egin zion udaltzainetako bati, eta arrazoi horregatik atxilotu egin zuten.

Gida-baimenik gabe gidatzen

Udaltzaingoa izapidetzen ari den argiketa batean 36 urteko gizonezko bat ikertzen ari dira, gida-baimenik gabe gidatzeagatik bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egin ote duen jakiteko.

Arratsaldeko 16:30ak aldera, Argiketa talde bat Praga Hiribidera joan zen Ertzaintzak eskatuta, IAT eta asegurua iraungita zeuzkan gidari bat topatu zutelako. Gainera, ez zeukan gida-baimenik. Horregatik guztiagatik, administrazio mailako salaketa-buletin egokiak idatzi zituzten eta Guardiako Epaitegian izapideak abiarazi zituzten gida-baimenik gabe gidatzeagatik.

Trafiko-istripuak

Azkeneko orduetan hamaika trafiko-istripu erregistratu dira, eta horietan sei pertsona zauritu dira.

Atzo goizeko lehen orduan, Elorriagako Atea kalean, istripu bat gertatu zen bizikleta baten eta furgoneta baten artean, eta furgonetako gidaria ihesi joan zen. Bizikletan zihoan 19 urteko mutil gaztea zaurituta geratu zen eta anbulantzia batek Txagorritxu Ospitalera eraman zuen.

28 eta 40 urteko bi emakume zaurituta geratu ziren 10:00etan, herri barruko autobus baten barrualdean bidaiatzen ari zirela. Antza denez, trafikoaren ondorioz gidariak galga sakatu zuen, eta bi emakumeak lurrera erori eta zenbait lesio izan zituzten. Bertara joandako larrialdi-zerbitzuek bi emakumeak artatu eta Txagorritxu Ospitalera eraman zituzten.

Arratsaldean istripu bat gertatu zen Nieves Cano kalean bi bizikleten artean. Bizikletan zihoan 20 urteko neska gazte bat zaurituta geratu zen eta anbulantzia batek Txagorritxu Ospitalera eraman zuen.

Minutu batzuk geroago, 70 urteko emakume bat zauritu zen, Eharin bizikleta batek harrapatuta. Oinez zihoan emakume hori toki horretan bertan artatu zuten osasun-langileek, baina gero Santiago Ospitalera eraman zuten.

Nafarroako Errege-Erreginen kaleko espaloitik patinetez zihoan 8 urteko mutiko bat patinete gainetik erori eta zauritu egin zen, eta hori dela eta, Txagorritxu Ospitalera eraman zuen anbulantzia batek.

Azkeneko 24 orduetan 28 salaketa erregistratu dituzte Polizia Judizialean.

Share