Prentsa Oharren banner

Udal dantza kontserbatorioak irudi berria estreinatu du, Arte eta Diseinuko Goi Mailako Eskolaren laguntzarekin sortua

José Uruñuela udal kontserbatorioak irudi berritua erakusten du, “sortzailea, dotorea eta profesionala”. Kultura zinegotzi eta udal kontserbatorioko lehendakari Estibaliz Cantok, kontserbatorioko zuzendari Ainhoa Arenazak eta Goi-mailako Arte eta Diseinu Eskolako ikasle ohi eta lanaren egile Ainhoa Gil diseinatzaileak aurkeztu dituzte gaurtik aurrera zentroa identifikatuko dituzten logo, kolore eta tipografia berriak.

“Harro gaude udalaren hezkuntza zentroez, eta merezi duten indarra eman nahi diegu. Estrategikoki planifikatutako kultura hiriaren bereizgarri bihurtzeko borondate irmoa dugu. Horregatik, dantza kontserbatoriotik eta antzeko erakundeetatik, irudi indartsu eta handinahia proiektatu nahi dugu“, azaldu du Estíbaliz Canto zinegotziak.

Aurtengo otsailean jarri zen harremanetan kontserbatorioko zuzendari Ainhoa Arenaza Goi-mailako Arte eta Diseinu Eskolarekin, eta azken mailako ikasle Ainhoa Gilek udal zentroaren irudi berria karrera amaierako proiektutzat hautatu zuen.

Lanaren egileak berak azaldu ditu kontserbatorioaren identitate berritua osatzen duten elementu guztien xehetasunak. Arabako konpositore, musikologo eta dantza maisu José Uruñuelaren izenaren inizialak (J+U) batu ditu logoa sortzeko. Baita abizenak duen ñ-aren tileta ere. “Bertikalean jarrita eta elkartuta, hiru osagaiek dantza irudikatzen duen sinboloa osatzen dute, arlo horretan erabiltzen diren puntadun zapatilen forma sinplifikatu eta grafikoa baita”, azaldu du Ainhoa Gil diseinatzaileak.

Koloreei dagokienez, Gilek beltza, gris eskala bat eta urre kolorea aukeratu zituen. “Denek irudikatzen dute zentroa, dantza klasikoa eta kontserbatorioa bera definitzen duten bi kontzeptu gako hartzen baitute oinarri: dotorezia eta kalitatea”, nabarmendu du.

Share