Prentsa Oharren banner

Beñat Etxepare antzokiak 2019-20 denboraldia aurkeztu du

Herritar gazteenen alfabetizazio artistikoa da programaren helburu.

etxepare_2019-20

Beñat Etxepare antzokiak 2019-20 denboraldia aurkeztu du: orotara 10 ikuskizun izango dira, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleentzat. Urriaren 31tik maiatzaren 22ra arte, dantza, musikalak, zirku garaikidea eta antzezlanak eskainiko dira.

Lurraldeko, estatuko zein nazioarteko proiektuek osatzen dute programazioa, denbora horretan sorkuntzarako eta publikoen prestakuntzarako laborategi berritzaile hori garatzen konprometitu diren artista eta konpainiei esker ona adierazteko asmoz.

Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Teatro Paraisoren zuzendari Pilar Lópezek aurkeztu dute gaur prentsaren aurrean.

Cantok azpimarratu du “zenbateko garrantzia duen haurrak, irakasleak, senitartekoak eta sortzaileak harremanetan jartzeak horrelako proiektu artistikoen bidez, antzezpenaren bidez sorkuntza eta kultur ohiturak sortzeak eta proposamen didaktiko horiek ikasgelan diseinatzeak, horiek baitira antzoki honen funtsezko helburuak, eta duela 26 urte abiarazitako jarduerarenak”.

 

Balantzea

Programa duela 26 urte sortu zenetik, ia 400.000 ikusle igaro dira Beñat Etxepare antzokitik, eta lurraldeko ikastetxeekin arte eta hezkuntza berrikuntzarako programak garatu dira denbora horretan.

Arlo publikoa eta pribatua batzen dituen lan-metodologia berritzaileari esker, Gasteizko Udalak eta Teatro Paraíso taldeak helburuak partekatu dituzte audientziak garatzeari dagokionez, eta egiteko osagarriak esperimentatu proiektua elikatu eta mantentzeko.

 

 

 

 

 

 

Share