Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 otsaila 2020 11:39

Urtaranen Gobernuak 35.000 eurora igo du partida, aurreko urtean baino 10.000 euro gehiago

Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean onartu du 2019an gazteei zuzendutako proiektu eta zerbitzuetarako diru-laguntzen deialdia. Urtaran Gobernuak 35.000 euro bideratuko ditu, aurreko urtetan baino 10.000 gehiago, gazteak gizartean aktiboki eta modu parte-hartzailean integratzea bultzatzen duten elkarte- edo elkarte-arteko proiektuetara.

“Deialdi honetara bideratutako diru saila handitu dugu, azken urteetan hainbat proiektu kanpoan geratzen zirelako “, azaldu du Gorka Urtaran alkateak.

Diruz lagunduko dira elkartekide diren gazteen ekoizpenak eta sorkuntzak ezagutzera emateko proiektuak, gazteen protagonismoa sustatzen duten ekimenak, hiriko gazteak ikusgai egiteko eta haien presentzia aktiboa izateko proiektuak, gazteen prestakuntza sustatzen duten esperientziak, boluntariotzako ekimenak, kulturen eta belaunaldien arteko harremanak sustatzen duten proiektuak eta berdintasunaren arloko proposamen espezializatuak.

Share