Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 otsaila 2020 11:29

Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi egin du Prebentzio eta Su Itzaltze Zerbitzuan ofizialorde bi lanpostu barne sustapenaren bitartez betetzeko deialdia handitzea. Hasiera batean, bi lanpostu eskaintzen ziren barne-sustapen bidez betetzeko enplegu-eskaintza honetan, zein iazko martxoan onetsi zen, eta orain azken fasean baitago. Orain beste bi ofizialorde-lanpostu gehitu dira, orain hutsik dauden postuei dagozkienak.

Hartara, indarreko lanpostuen zerrendan hutsik agertzen diren lau zuzkidurak estaliko dira, lehendik ere abian zen barne-sustapena aprobetxatuz.

Enplegu-deialdia handitze hau 2018an hasitako LEPi gehitzen zaio, zeinaren bidez iazko azaroan 15 suhiltzaile espezialista zerbitzuan hastea ahalbidetu zuen (betiere sei hilabeteko praktikaldia gainditu ostean). Gaur egun, Prebentzio eta Su Itzaltze Zerbitzuak 115 langile ditu eskala operatiboan, eta horietako 91 suhiltzaile espezialistak dira.

Share