Prentsa Oharren banner

Herrietako bizilagunekin begirune handiagoz joka dezatela eskatu die Udalak herritarrei

“Begirune handiagoa eta enpatia, udalerriko herrietako bizilagunekin”, eskatu die Landa Eremuko zinegotzi Miren Fernández de Landak herritarrei.  “Asteburu honetan izan da autoa partzela-bideetan, nekazaritza-pabiloien sarreretan eta soroetan  aparkatu duenik, edo herrietako lorategi eta plazetan bazkaria egin duenik.  Gasteizko landa-eremuak eta herriek asko eskaintzen digute, eta are gehiago denok ere aire zabaleko aisialdi- eta gozamen-tarte horien premian gauden honetan, baina zentzu komuna baliatu beharko genuke, begirunez jokatu, aintzakotzat harturik herri horietan pertsonak bizi direla, eta lan egiten dutela.”

Uda garaian —konfinamendua bukatu ondoren— gertatu zen bezala, jende ugari joan da asteburu honetan herrietara.  Zenbait herritan, nabarmena izan da hori, oso.

 

 

Share