Prentsa Oharren banner

Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak ateak ireki ditu

Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak gaur ireki ditu ateak, eta estatuko agintari nagusiek hartu dute parte ekitaldian; horien artean Gasteizko alkate Gorka Urtaranek.

Ekitaldiari hasiera emateko, ohorezko aurreskua dantzatu da, eta inaugurazioaren oroimenezko plaka bistaratu; jarraian zentroko erakusketa iraunkorra bisitatu dute. Erregeak eta Erreginak, Espainiako gobernuko lehendakariak, lehendakariak eta gainerako agintariek honako guneak bisitatu dituzte bertan: Jose Antonio Ortega Lara bahituta egon zeneko zuloaren erreprodukzioa, dokumentazio zentroa, terrorismoaren historiari buruzko atala eta biktima izan diren haurren oroimenezko gunea.

Ekitaldiaren azken zatian, Oroimenezko Zentroaren zuzendari Florencio Dominguezek, Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren lehendakari Tomas Caballerok eta Felipe VI. a erregeak hitz egin dute, biktimen kolektiboen ordezkariak ere bertan zirela. Amaieran, Felipe VI.ak zentroaren ohorezko liburua izenpetu du.

 

Share