Prentsa Oharren banner

20.00 pertsonak baino gehiagok jarri dute Herritarren Udal Txartela mugikorrean

10.000 bider baino gehiagotan erabili da sistema hori igerilekuetara joateko.

 

Maiatzaren 24an Herritarren Udal Txartela (HUT) telefono mugikorretan instalatzeko kanpaina abian jarri zenetik, 20.844 erabiltzailek egin dute bat berrikuntza teknologiko honekin.

15.057 telefonotan instalatu dira 20.844 txartel horiek; izan ere gailu bakoitzean txartel bat baino gehiago izateko aukera ematen du aplikazioak, eta hori oso praktikoa da Gasteizko gurasoentzat, seme-alaben txartelak eraman ditzakete eta.

Sistema horrek aukera ematen du barra-kodearen bidez udal liburutegietan liburuak maileguan hartzeko, QR kodearen bidez udal instalazioetan sartzeko, edo itsasontzien jokoa erabilita ikastaroetan izena emateko. Txartel fisikoek aktibatuta jarraitzen dute, beraz, une bakoitzean nahi den aukera erabili ahal izango da.

4.643 pertsona desberdinek erabili dute sistema hau igerilekuetan sartzeko, guztira 10.672 bider.

“HUT digitalak argi erakusten du teknologia pertsonen zerbitzura egon daitekeela eta egon behar duela. Udalak txartela baliagarria izatea nahi du,  gasteiztarren bizitza eta zerbitzu publikoen erabilera errazteko balio izatea” adierazi du Administrazioaren eta Eraldaketa Digitalaren zinegotzi Borja Rodriguezek.

Instalazioa

Egoitza elektronikoaren bitartez oso erraz sar daiteke UHT txartela  mugikorrean Horretarako identifikatu beharra daukazu, ziurtagiri digitala, BAKQ, edo HUT erabilita (on line erabiltzeko aktibatuta egon behar du).

Interesdunak mugikorraren zenbakia sartu behar du, eta une horretan SMS bat jasoko du, eta bertan adieraziko zaio prozesuarekin jarraitzeko aldi baterako kodea. Jarraian, txartelean  zuzenean sartzeko ikonoa agertuko zaio mugikorrean.

 

Informazio gehiago

 

Share