Prentsa Oharren banner

Gasteizko Udalak Lorenzo Ascasibar eskultorea omendu du

Gasteizko Udalak harrera egin dio Lorenzo Ascasibar eskultoreari, hiriko bizilagun ospetsu eta XX. mendeko euskal eskultura figuratiboaren erakusle nagusietakoari.

Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto eta udal korporazioko hainbat kide izan dira omenaldian.

Jaiotzez gipuzkoarra den 90 urteko artista Gasteizen bizi da 70.eko hamarkadatik, eta Euskadin eta Estatu Batuetan ikusgai izan diren 700 lan baino gehiago egin ditu. Gasteizen baditugu berak egindako estatua ezagunak, esaterako Florida parkean dagoen Manuel Iradierren estatua (Eusko Legebiltzarraren ondoan) eta Jesus Guridirena, izen bereko musika eskolaren aurrean.

Ekitaldi honek bat egiten du azken asteetan egin zaizkion gorazarreekin, esaterako ‘Lorenzo Ascasibar, testimonio de un escultor’ liburua argitaratzea, non Miguel Ángel Elkoroberezibar ikertzaileak artistaren bizitza eta obra azaldu dituen.

Horretaz gain, eskultorearen atzera begirako erakusketa bat dago ikusgai Bergaran, ekainaren 20ra arte.

Share