Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  3 maiatza 2017 12:47

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ostegunean, maiatzak 4, izango da, Liburutegien Sareak antolatutako “Liburu egunak” ekitaldien barruan

Liburutegien Sareak antolatutako “Liburu egunak” programazioak aurrera jarraitzen du:  Rosa Montero eta Xabier Amurizaren bisitaren ondoren, oraingoan Ander Izagirreren txanda iritsi da. Kazetari eta idazle donostiarrak Regreso a Chernóbil eleberria aurkeztuko du Pilarreko gizarte etxeko liburutegian, ostegunean, maiatzak 4, 19:00etan.

Gaumin argitaletxeak argitaratu duen testuak irakurketa errazaren irizpideei jarraitzen die. Irakurketa errazaren mugimendua herrialde eskandinaviarretan sortu zen, 1970eko hamarkadan, eta Euskal Autonomia Erkidegoan 2004an hasi zen mota horretako literatura argitaratzen.

Izan ere, populazioaren % 30ek zailtasunak ditu irakurtzeko eta testuak ulertzeko, hainbat arrazoi dela eta: etorri berriak izanik hizkuntza menderatzen ez dutelako; eskolaratze eskasa dutelako; dislexia, senilitatea, adimen-desgaitasuna edo beste dutelako. Horren ondorioz, jende askok ez du informazioa eta jakintza eskuratzeko aukerarik.

Udalaren Liburutegien Sarearen irakurketa kluben artean bada irakurketa errazeko klub bat, zailtasunak dituzten pertsonei irakurketaz gozatzeko aukera emateko, eta liburu aurkezpen honek behar hori betetzeko egin dugun apustua aberasteko asmoa du.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Share